Bergara aldeko hiztegia
autsontzi.
1.autsontzi, autsontzíxa.
(b).
Izena.
Cenicero.
2.autsontzi, autsontzíxa.
(d).
Izena.
Labearen barrena, erregaiaren hautsa geratzen zen lekua.
“Autsa etaatzeko be kaiñua garbi bia zan, da lenengo eitten zan autsontzixa. Cand.”
Harrizko arku baten azpian errekina erretzen zenez, honen hautsa geratzen zen leku horri ematen zitzaion autsontzi izena..
auts-trápu, auts-trapúa.
(d).
Izena.
austrapu, austropo.
Lixiba tinan egosten zenean hautsa arropekin nahas ez zedin iragazki bezala jartzen zen izara.
AUSTRAPU ahoskatu ohi da. Don.k dio eurek austrópo deitzen ziotela. Ondorengo esapidea ere eman digu:.
Esamoldeak:
etxeko austrapúa izan.
(d).
Esapidea.
etxeko austropúa izan.
Etxeko guztien kulpak edo akatsak bere gainera erori.
“I izengo aiz zuen etxeko austropúa. Don.”
autu.
1.áutu, áutua.
(d).
Izena.
Eibar.
"Asunto, suceso, incidente.
“Autua zan, batak zor zetsala bestiari. Euren artian sortu zan autu bat burrukarakua.”
2.áutu, áutua.
(d).
Izena.
Eibar.
Esamesa, berriketa.
“Autua ugari eta formalidade gutxi./ Elgetan ez ebillen beste auturik, zezenak gora ta zezenak bera. (SM Ezten)”
autubátzaille, autubátzaillia.
(c).
Adjektiboa.
Eibar.
Esamesak kontatzeko zaletasuna duen pertsona. Entrometido, -a, reportero, -a.
“Alde guztietara eltzen zan a, gure lagun autubatzaillia, eta beti genkixan beragandik inguruetan gertatzen zan dana.”
autúko, autukúa.
(d).
Izenlaguna.
Aukerakoa, aproposa, baina beti alderantzizko zentzuarekin. · Menudo, dichoso.
“Jesus! Autuko konbestaziñua etara dozu umien aurrian./ Autuko fuboloi ez ete da sekula akabauko...”
autx.
Autx-errixa.
Eibar.
"Plazentzia. Ondoko Plazentziari eibartarrek esaten ziotena, /tz/ hotsa /tx/ ahoskatzen zutelako.
“Plaentziatarreri ”
áuzo.
1.auzo, auzúa.
(a).
Izena.
Barrio.
“Aiuntamentuak eztau diruik emon auzotarako./ Ubera ta Anguzar auzuak die.”
2.auzo, auzúa.
(b).
Izena.
Vecindario.
“Auzuak asko lagundu dotsa orri.”
Esamoldeak:
abillidadia auzuan euki.
Esapidea.
Abilezia gutxi izan norberak.
auzóik úrren, auzóik úrrena.
(c).
Hurbilen bizi den familia; baserrietan batik bat. · Vecino más próximo
“Auzoik urrenai tokatze jakon familixan baten bat iltzen zanian parte emotia. ”
Sin. etxeurren..
3.áuzo, áuzuak.
(d).
Izena.
Auzokoak. · Vecinos.
“Beratziurrenera juten zien auzuak, senidiak, andrakumiak bakarrik. Aniz.”
Ia galdua esanahi honetan. Orain auzoko..
auzo-alkáte, auzo-alkatía.
(b).
Izena.
Alcalde de barrio.
“Lorentzo urte askuan izan zan Uberako auzo-alkate.”
auzó-bazkai, auzó-bazkaixa.
(c).
Izena.
Auzotarren bazkaria.
“Datorren domekan da Uberan auzo-bazkaixa.”
auzólan.
1.auzólan, auzolána.
(b).
Izena.
Auzoko jendeak, elkartuta, obretan, bidegintzan, etab. egiten duen lana. · Trabajo comunitario.
“Uberako frontoia ta kanposantua auzolanian einddakuak die.”
Sin. lor (Aram.)..
lor.
2.auzólan, auzolána.
(d).
Izena.
Antziñan, gari-joteetan etab. beste baserri batzuetara joanda egin ohi zen lana, gero besteek ere gauza bera egingo zuten baldintzarekin.
“Aitta-semiak auzolanera juan die Narbaizara./ Auzolana etxatak neri asko gustatzen baiña. Auzolana izete zan, lelengo asi neguan: lurretia; da lurreta ori izete zan ba atxaldetik, oi dan moduan, da Martixan lelengo egunerarte merienda barik. Gero afaixan baba-zopia, babak, txorixua ta urdaixa da katillu-esnia. Hil./ Ipintzakua ta Zaldumendikua orbel batzen auzolanian. Klem.”
Hilarik auzolanean egiten ziren lanak zeintzuk ziren izendatzen dizkigu: Lurretia bat, gero gari-zimaurketia, gero arto-zimaurketia, gero iittia, gero gari-jotia, da gero udazkenian garo-ebaittia.
.
auzotásun.
1.auzotásun, auzotasúna.
(c).
Izena.
Auzo harremana. · Relaciones de vecindad.
“San Juanen beti auzotasun gutxi egon izan da. ”
2.auzotásun, auzotasúna.
(c).
Izena.
Calidad, estatus de vecino de pleno derecho. · Auzotar kondizioa eskubide guztiekin
“Uberan kanpotik etorrittako familixa batek auzotasuna eskatu zeban baiña etxakon auzotasunik emon nai izan gizona konduta txarrekua zalako.”
auzóuna, auzóunia.
(c).
Izena.
Barrio pequeño. Agrupación de caseríos.
“Berrixo, Elorrixora bidian dagon auzounatxua da./ Bergak auzo eta auzouna asko dauka. ”
Auzounatxo erabiltzen da maiz..
auztei, auzteixa.
Izena.
Antzuola.
Ahunztegia. · "Hitz hau bi pertsonari entzun diegu. Auztei iputeiari deitzen diote, euren esanetan toki horretan ahuntzak egoten zirelako.
“Guk auzteixa dauku gure denpora guztian. Nunbaitt Arrandariko aseria (hasiera) izango zan auntzekin... (Lar Antz)”
Arrandari Antzuelako baserri bat da..
áxaxa.
(b).
Interjekzioa.
Txakurrari esaten zaio, norbaiti kosk egin diezaion. · Voz con la que se azuza al perro.
“Axaxa txakurra! Orri, orri!”
Esamoldeak:
áxaxa émon.
(c).
dio
AditzaEsapidea.
Azuzar al perro para que muerda y, por extensión, incitar a alguien a algo.
“Txakurrai axaxa emon zotsan./ Badakitt mutiko orrei zeiñek emoten dotsen axaxa guri kartelak apurtzeko./ Orregaitik ez ei ziran falta zirikatzailliak diskursua ein zeixan axaxa emonaz. (SM Ezten).”
Sin. xaxatu (Lein.), xaxau (Eib.).
xaxatu.
áza, azía.
(a).
Izena.
botanika.
Brassica oleracea.
Berza.
Esamoldeak:
azián bárrenengo ostrúa ez ízan.
(c).
Esapidea.
Pertsona bat, bere ustez, oso inportantea izan, buruiritzixa izan.
“Ez pentsau ori bere ustez azian barrenengo ostrua dala.”
Esapide honetan azaren barrenengo hostoa gauza ezdeustzat hartzen da.
.
txori-káka ez izan.
ázak jo.
(c).
Esapidea.
Ziria sartu, jukutria bat egin.
“Orrek jo jostak neri azak. ”
azak emon.
(d).
Esapidea.
Kalabaza eman.
“Markiko alaba gaztenan atzetik ibilli zuan amorratuta, baiña azak emon jotsan itxuria neskiorrek. ”
kulape emon, kalábazia emon.
- a
- ábao, -u
- abélarte
- ábixa
- adárdun
- adárzabal
- afari
- agíñetako
- agur
- aidian
- aingéru lóra
- aitta-órde
- aitz-pérretxiku
- áixkora-kérten
- aizkoletxe
- akábera
- akulugáiñ
- alánbre-ési
- álbo
- álde
- ále
- alían egon
- alkórtu
- alperréko
- amabíko-txíki
- ámar
- amen
- amór própixo
- anaitzáko
- andi
- ángailla
- ánjelus
- ankámiñ
- ansuategi bedar
- ántz
- aóko
- apáluna
- ápenas
- aprezíau
- ar
- Arámaixo
- arazo
- árbola-sústar
- ardi-esne
- area, arearri
- argialboko
- ári
- arkaboz
- arlotekeríxa
- áro
- arra-árra!
- arrakátu
- árrantxo, -u
- arratára
- arráza-txákur
- árri
- árrio
- árrosko
- artálasto
- ártaxee
- arto-gári
- artzaiñ
- ási
- aspáldi
- astáputz
- asto-ganáu
- ástun
- atebikotx
- atezúlo
- atxillo!
- atzé-bikotx
- atzeskulari
- áundiki
- aurreko pareta
- áuskalo!
- autsi, autsa
- azabúru
- azbéte
- azkei
- azpijorria
- azúnberdiko