Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

bána. 1.bana. (a). Zenbatzailea. Uno a cada uno. Bakoitzai sagar bana emon. 2.bana. Empate a uno. Realak eta Atletixak bana ein ddabe.
bánaka, bánakia. (c). Zenbatzailea. Unos pocos, unos cuantos. Eztago perretxiku asko, ondo banakia bakarrik./ Sagar batzen ibilli ga; banakia bakarrik geldittu da arbolan./ Umiak okerrak geixenak, eta zuzenak banakia./ Eztauke arkuik (sagarrak), banakiak baleike baiña. Banakia forma, batez ere..
bánaka-bánaka. 1.banaka-banaka. (b). Zenbatzailea. De uno en uno. Banaka-banaka pasau die korredoriak. 2.banaka-banaka. (c). Gutxika-gutxika (dezente, asko, azkenerako). Auan banaka-banaka (eritasun) asko, baiña bat txarra naparrixia. Don./ Ezta jente asko etorri, baiña banaka-banaka, azkenerako itxuratu ein dda. Esamoldeak: bánaka(n) batzuk. Zenbatzailea. Bakarren batzuk. Banaka(n) batzuk eitten dabe euskeraz baiña geixenak ez. bánakan bat. (b). Zenbatzailea. Bakarren bat. Banakan bat baleikek, paiña eztok asko topauko.
banán. (b). Adberbioa. banan-banan. De uno en uno. Banan-banan katxeau giñuzten./ Banan sartu komunera.
banan-banako, bana-banakuak. Adjektiboa. Antzuola. "Ederrak, bikainak, aukeratutakoak. Banan-banako sagarrak dauzku aurten./ Antzuolan zelako mutillak... olaxe banan-banakuak dae, e!
bánasta, bánastia. (b). Izena. Baserri lanetarako zumitzezko saski borobilkotea. · Espuerta, banasta. Banastia geixen ibiltzen zan maatsa eruateko-ta, arbixa eruateko-ta ortarako: banastaundixa esaten jakuan. Beste bat lur-banastia lurra erabiltzeko, txikixa; beste bat, etxetan danian egoten zuan lenao zapi-banastia. Aura lixibia einddakuan erropia erabiltzeko. Bee zabalakin, kasi gora estutxuao zala. Don.” Esamoldeak: banástapian lo eiñ. (c). Esapidea. Hurrengo egunean norbaiten urtebetetzea denean, zera esan ohi zaio: Zer, gaur banastapian lo ein biakozu. Ez dugu jakin ahal izan zergatik. Agian oilolokak banastapean sartu ohi direlako lokatzeko?.
banásta-ésparka, banásta-ésparkia. (d). Izena. Aro de espuerta.
banastakára, banastakaría. (b). Izena. banastakada. Banastakada, banasta bete jenero. · El contenido de una espuerta. Amar banastakara arto karriaittut ganbaratik.
banástatxo
banástatxo, banástatxua. (b). Izena. Banasta txikia. · Espuerta de pequeña dimensión. Banastatxua artu ta guazen lurretara. content_copy otxarren, lur-bánasta.
banástaundi, banástaundixa. (b). Izena. Espuerta grande, la más usual. Baserri guztietan egon ohi dira banastaundixa eta banastatxua..
banátu. 1.banatu. (b). da du Aditza. Bereizi. · Separar(se). Orren gurasuak banatuta bizi die./ Burrukalarixak banatzera juan da berak artu zittuan kristonak. content_copy sepárau, apártau. 2.banatu. (b). du Aditza. Repartir. Karamelo onek lagunei banatzeko die. content_copy errepartídu, partidu. 3.banatu. (d). du Aditza. Gogor jo, tratu txarra emon. · Golpear, maltratar. Bidera urten jotsen da danen artian jota banatuta laga juen. Gutxi erabilia. .
bánda, bandía. (a). Izena. Banda de música. Plazentziako bandia zelebria ei zan.
bandára, bandaría. (b). Izena. bandada. Bandada, grupo de aves o de peces. Uso bandara galantak pasau die. Pertsonez ere bai: Jeseus, aura zan guardazobill bandaria..
bándera. 1.bándera, bánderia. (a). Izena. Bandera. 2.bándera, bánderia. (d). Adjektiboa. "Chica fácil. Ori da neska banderia, gero!" (Lar Antz) .”
bandído, bandidúa. (b). Izena. Bandido. Orrek ei zien zortzi mutill. Orretxek lelengo emen bertako bandiduak asi ei zien. Hil.”
bandíxo
bandíxo, bandixúa. (c). Izena. Mandioa. Gurdiz sartzeko moduko ganbara. · Camarote o pajar al que pueden acceder los carros. Oinddio usteke dago bandixuan burdi-garua.
bándo, bándua. (c). Izena. Bando municipal. BANDUA JO: pregoia jo.. content_copy pregóe.
bánku. 1.bánku, bánkua. (a). Izena. Banco de sentarse. 2.bánku, bánkua. (a). Izena. Diruetxea. · Banco. Lehengo zaharrek zera zioten diruetxeen jokaeraz: Bankuak euzkixa dagonian guardasola emoten juek eta zaparraria datorrenian kendu. Esaerak: Bankuak euzkixa dagonian guardasola emoten juek eta zaparraria datorrenian kendu. (c). Esaera. Lehengo zaharrek esaten zutena bankuen jokaeraz.
bánkulu, bánkulua. (c). Izena. mankulu (Lein.). Makulua. · Muleta. Tomas belaunetik operauta dago ta bankuluekin dabill.
bápe. (a). Zenbatzailea. Batere (bat be). · "Algo" en frases afirmativas, "nada" en negativas. Bape lotsaik baleuka eleuke ori eingo./ Eztaukat bape diruik. Esamoldeak: bápez. (a). Zenbatzailea. Batere ez (bat be ez). · Nada, ninguno. —Zenbat jente etorri da? —Bapez.