Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

sepultúra. 1.sepultura, sepulturía. (c). Izena. Etxeko bat iltzen zenean elizan argizaiola jartzen zen lekua. Etxeko emakume bat joaten zen sepulturara silla-ra, (argizaiolaren atzekora). Zimitzezko zesto aundixak zien, eta an ogixak, da arek elizara eruaten zien, da sepulturan ipintzen ogi arek. Ben.” 2.sepultura, sepulturía. (b). Izena. Hilobia.
serbídu. 1.serbidu. (a). du Aditza. Servir. Zetarako serbitzen dau traste orrek?/ Serbiduidazu beste platerkara bat. Esamoldeak: sérbitzera joan. Zerbitzera joan. Orduan etxian etzan bizibideik eta serbitzera joaten zien neskak. sérbitzen egon. (c). Mirabe lanean jardun. Gaztetan zerbitzen egon nitzan Monzonen etxian.” 2.serbidu. (c). du Aditza. Soldadutza egin. Nik Burgosen kaballerixan serbidu najuan.” 3.serbidu. (d). du Aditza. eufemismoa Abere arrak emea estali. Jabeek hartarako apropos elkartzen dituztenean erabilia. Atzo beixa eruan giñuan Olañetara ixkuaana ta oiñezkero serbiduko zeban./ Ze, serbidu dau ala ez?
serbizíño, serbiziñúa. (b). Izena. Servicio. Serbiziño ederra eitten dosku kotxe zarrak./ Ezta oso politta, baiña onenan zerbiziñua eitten dau. SERBIZI.
sérixo. 1.sérixo, sérixua. (a). Adjektiboa. Serio, -a. 2.serixo. (b). Egia da, benetan. Loterixia tokau jatala, serixo./ Serixo, serixo, Peruk irabazi dau karreria.
serixótu. (b). da Aditza. Serio bihurtu. Aspaldixan asko serixotu da gure mutilla.
sermoe, -i. 1.sermóe, -i, sermóia. (a). Izena. Mezatako hitzaldia. · Sermón. Ze esan dau abadiak sermoian? 2.sermóe, -i, sermóia. (b). Izena. Bronca. Azelakotxe sermoia bota dostan amak.
sermolari, sermolaríxa. (b). Izena. sermoilari. Predicador. Aste Santuan sermolarixak etortze zien urtero.
sérora, séroria. (d). Izena. Ermita, eta batzuetan eliza ere bai, zaintzeaz arduratzen den emakumea. · Serora. Leen ermittetan da zaintzen egoten zienak, serorak. Klem.”
seróra-étxe, seróra-etxía. (d). Izena. La casa de la serora.
sesíño, sesiñúa. (c). Izena. sesíxo. Demanda, eztabaida zaratatsua. · Discusión, riña. Beti sesiñuan ibiltzen die andra-gizonak./ Pagaixozu, eztou sesiñoik biar eta. SESI.
sesta. Aspaldiko zaldi-kotxeetako bat zen kotxe-sesta.
sestra, sestria. (d). Izena. Oñati. Bi lur-eremuren artean markatutako lerroa. Emendik da sestria.”
sestróso, sestrosúa. (d). xestroso. Istiluzalea. · Pendenciero. Gutxi erabilia. . content_copy drogóso.
setíenbre, setíenbria. (b). Izena. Setiembre.
seto.
sienprébiba, sienprébibia. (b). Izena. botanika. helichrysum stoechas. Siempreviva (lorea).