Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

zutíttu. (a). da du Aditza. zutínddu. Zutik jarri. Poner(se) de pie, erguirse. Zutittu ezinddako mozkorra zeukan./ Zutittuizu banku ori. Ohetik jaiki egiten da, ez zutittu..
zúza
zúza, zuzía. (b). Izena. botanika. calocybe gambosa. Ziza. · Seta de primavera. Belar artean, asun artean, eta horrelako leku zelebretan hazten den udaberriko perretxikua. Zuzalekuak sekretuak izaten dira. Usain finekoa. Perretxikurik estimatuenetarikoa. Esaerak: Aprilleko zuzia urria baiño obia, maietzeko zuzia ase eitteko gauzia. (d). Esaera. Txartzat jotzen zen apirileko zuza. Esamoldeak: zuzia lezkotxe fiña. Esapidea. Eibar. Oso fina. Zuzia lexkotxe fiña dozu a gizona. (AAG Eibes).”
zuzá-léku, zuzá-lékua. (b). Izena. Zuzak hazten diren lekua. Sekretu osuan eukitze zien zuza-lekuak/ Ixa illian zeuan arte ezotsan semiai esan zuza-lekua. Esaerak: zuza-lekua ikasi. EsapideaEsaera. Zuza-lekua aurkitu.
zuza urdin, zuza urdiña. Izena. lepista nuda. Pie azul (perretxikoa). (SB Eibetno).
zúzen. 1.zuzen. (a). Adberbioa. Artez. · Recto. Arraia ori eztago zuzen./ Bide au artu eta dana zuzen. Esamoldeak: zuzenían joan. (b). Beste inora gabe joan. · Ir directamente. Ariznoatik zuzenian joan giñan etxera. 2.zuzen. (a). Adberbioa. Behar den bezala, ongi. · Bien. Gaur etxuat gauza bat eiñ zuzen./ Aspaldixan zuzen dabill gure neskia. Esamoldeak: zúzen egon. (b). Esapidea. zuzen ibilli. Estar en lo cierto. Orretan zuzen zare.” feedback zúzen egon. 3.zuzen, zuzéna. (b). Adjektiboa. Formala, zintzoa; umeez, batik bat. · De buen comportamiento. Zuen mutikua ezta oso zuzena./ Umiak okerrak geixenak eta zuzenak banakia. 4.zuzen, zuzéna. (b). Adjektiboa. Recto, -a, honrado, -a. Joxe zuzenegixa zan mundu onetarako./ Karlistia izenarren gizon zuzena zan.
zuzéndu. 1.zuzendu. (a). da du Aditza. Zuzen jarri. Enderezar(se). Zuzenduizu alkondara ori./ Zutik jarri zan baiña ezin zan zuzendu. Sin. zuzen jarri, zuzen ipiñi.. 2.zuzendu. (c). du Aditza. Lortu. · Conseguir. Nundik zuzendu dozu motxila ori?/ Nundik-andik aixkora bat zuzendu biarrian nago. content_copy jiráu.
zuzi, zuzíxa. (d). Izena. Oñati. "Tea de madera majada, preferentemente de fresno." (Izag Oñ).
zuzíttu. (d). Aditza. Oñati. "Astillar una cosa (como la tea), despedazar sin triturar un hueso, la leña. Zuzi-zuzi eindda: hecho pedacitos." (Izag Oñ).