Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

méndi, mendíxa. (a). Izena. Monte, montaña. Esamoldeak: mendíra bóta (ardixak, beixak). (a). Esapidea. Abereei mendira jarein larrean egin dezaten. Gure ardixak ibiltzen zien ba, maietzian botatzen zittuen mendira, jaretxi illuntzian txabolan, goizian berriro, da atzera mendira, maietzian, da andik Gabonak arte betik mendixan. Luis.” Sin. basora bota..
mendí-buelta, mendí-bueltia. (b). Izena. Mendi-ibilaldia. Bakaziñotan goizero eitten giñuan mendi-bueltia./ Ale, joan zaitte mendi-buelta bat eittera, ondo etorriko jatzu ta. ohar bat content_copy mendi-ibílli.
mendíarte, mendíartia. (c). Izena. Valle estrecho. Andorra mendiarte estu bat da./ Mendiarte baten ziar doia karreteria.
mendi-bízkar
mendi-bízkar, mendi-bizkárra. (c). Izena. La cresta del monte.
mendi-égal, mendi-egála. (d). Izena. Ladera, vertiente. Don. Gutxi erabilia..
mendí-éspalda, mendí-éspaldia. (d). Izena. Mendi edo mendixka baten goi-parte aldapatsu eta zabala; ez gailurra. · Ladera superior de un monte. Azkonabittan, mendi-espaldan dauke piñurixa./ Oizko mendi-espalda baten jausi zan abioia.
mendi-gáillur, mendi-gaillúrra. (c). Izena. Mendi-bizkarra. · Cresta de monte. Lenengo mendi-gaillurra artu giñuan eta gaiñik gain joan giñan tontorreraiño. Zenbaitek «tontor», «punta» zentzuan ere badarabil..
mendí-gaiñ, mendi-gáiña. (b). Izena. Cima de monte. Mendigaiña lau antzian dagonian esaten jakok. Don.”
mendigoizále, mendigoizalía. (b). Izena. Mendizale talde bateko kidea; Bergaran Pol-pol-ekoa, batik bat. · Componente de un grupo montañero. Guti zarra mengigoizale amorratua zuan. ohar bat
mendi-ibílli, mendi-ibillíxa. (c). Izena. Ibilaldia mendia zehar. · Paseo por el monte. Medikuak esan dost mendi-ibilli batzuk komeni jatala. content_copy mendí-buelta.
mendí-púnta, mendí-púntia. (b). Izena. La punta del monte.
mendi-tóntor, mendi-tontórra. (a). Izena. Mendi punta. · La cima del monte. Orduerdixan aillegau giñan mendi-tontorrera.
mendítsu, menditsúa. (b). Adjektiboa. Mendi askokoa. · Montañoso.
mendizále, mendizalía. (b). Adjektiboa. Aficionado a la montaña o al montañismo.
mendráu. (d). du Aditza. Hazi, tamainuz irabazi, bizimoduan aurrera egin. Auntzak azala jan ezkero eztau landariak mendratzen./ Arek, dan fiñakin, ietargixan be mendrau eingo leuke. ohar bat
méngel, mengéla. (d). Adjektiboa. Insustancial, apocado, -a. Gutxi erabilia.
mengénillo, mengénillua. (d). Adjektiboa. Memeloa. Insustancial, apocado, -a. Orren anaia mengenillo samar bat zuan da fraille sartu zuan Arantzazun, gerria akabau zanian.”