Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

ánda, andia, -ak. (c). Izena. Zerraldoa edo gaixoa edo zauritutakoa bizkarrean eramateko balio duen tresna. · Andas. Anda gaiñian jartzen da il-kajia kanposantura eruateko./ Andia personia eruateko izete zuan, da ganajatekua eruateko ta angaillia. Don. Inprobisatutakoa denean ere bai. Eskillariakin igual eitten zan, inprobisau, da “andan eruan dabe". Don.” Sing. nahiz pl..
andabide, andabidia. "Camino funerario." (SB Eibetno). content_copy elizbíde.
andadora. "Tortolosetan jokatzeko erabiltzen dan kristalezko bolatxua." (SB Eibetno).
andadóre, andadoría. (d). Izena. Haurrak oinez ikasteko balio zuen tresna. Don. Lehenago beste izen bat zuela, baina ez duela oroitzen, dio.
andafuerako. Esamoldeak: andáfuerako soiñekúa jantzi. (d). Esapidea. Etxetik kanpora ibiltzeko ohitura handia hartu duten pertsonengatik esan ohi da, erdi brometan. · Dícese de las personas que salen mucho de casa, de excursión, de juerga, etc. Pantxikak, alargundu zanian andafuerako soiñekua jantzi zeban da arrezkero majo dabil./ Gure matrakia be aspaldixan andafuerako soiñekua jantzitta dabill ba. Etim.: gaztelerazko "anda"+"fuera"..
ándalá!. (c). Interjekzioa. Ene bada. Harridurazko espresioa. Gizonoi baziarduan goruetan, da sartu da katuoi, da andala; katu orrek e: “Gizona izenda goruetan?”. Da “Katua izenda berbetan?”. Ben.” Anda la pera! eta horrelakoak ere entzun daitezke. .
ándanduan. (c). Adberbioa. Elgeta. Ibilian, mugimenduan. Gure amak negua makal samar pasau eban baiña udabarrixa ezkero andanduan dabil.
andapara, andaparia. Eibar. "Acequia, canal hacia el molino." (SB Eibetno).
andére
andére. (c). Izena. andéra. Panpina, kopina. · Muñeca. Datorren Erregenetan andere polit bat ekarrikotsut. Gaur egun, panpin edo muñeka entzuten da gero eta gehiago andere zaharraren ordez.. content_copy kopiñ.
andéreño, andéreñua. (a). Izena. Ikastolako irakasle emakumea.
andéro, anderúa. (b). Izena. Hil-kaja bizkarrean daramana. · El que porta el féretro, ya sea con andas o sin ellas. Bere lau loibak zoiazen andero./ Anderuak txandatuaz joan zien, ain zan astuna eze. Esamoldeak: andéro eiñ. (b). Andero lana egin. Gaur be neuri tokauko jat andero eittia.
andérotza, andérotzia. (c). Izena. Andero lana. Loibak ein zeben anderotzia.
andi.
ándik. (a). Adberbioa. Handik. · De allí.
andíkalde, andíkaldia. (b). Izena. Hango aldea. Handiko aldea. · El lado de allí. Zu jarri andikaldian da ni emendikaldian, da jolas eingou. feedback emendíkalde.
ándra. 1.andra, andría. (a). Izena. Emakumea. · Mujer. Lau andra ikusiittut pasiatzen. Esaerak: Andria ta kanpaia "joteko" einda jazak.. Esaera. Gatzaga. (Aran Gatz). Andria, tximinixia eta sartajiña, bat bakarrik etxian. Esaera. (Aran Gatz). Andria izen bida: kalian airosa, sukaldian/etxian kuriosa, da oian kariñosa. Esaera. Antzuola. (Lar Antz). 2.andra, andría. (a). Izena. Emaztea. · Esposa. Andria ire preguntez zuan len.
ándragei, ándrageixa. (d). Izena. Novia. Nobixa da arrunta. Don.k dio andragei esanagoa dela gizongei baino.
andrá-gizon, andrá-gizonak. (a). Izena. Senar-emazteak. · Esposos. Artizko andra-gizonak bakaziñotara i doiaz.