Bergara aldeko hiztegia
ez.
1.ez.
(a).
No.
Esamoldeak:
ez zera.
(b).
Esapidea.
Besteak esandako ezezko esaldiari aurka egiten hasteko esapidea.
“Eztaukala dirurik? Ez zera. Nun jauzkak pa terrenuekin etaratako milloiak? ”
2.ez, éza.
(c).
Izena.
El no, la negación.
“Neskian eza artu zebanian burua galdu zeban./ Baezpada eskatu daixogun, eza beti daukagu. (Etxba Eib).”
3.ez, éza.
(c).
Izena.
La carencia.
“Diruik eza txarra da baiña osasunik eza txarraua./ Lanik eza prolema aundixa da.”
Partitiboaren ondoren doa sarri, baina bestela ere bai: Diru geixegixa eztok ona izango baiña eza eztok asko obia./ Eza ezautu eztabenak etxok apreziatzen ze dan ogi zurixa. Gure aurretiko zaharrek asko erabiltzen zuten berba hau.
Esamoldeak:
ezera jarri.
Esapidea.
Ez egitera ohitu. Eguraldiaz, euririk ez egiteaz, batik bat.
“Trumoia eta zarraparria ugari, baiña ezera jarritta dago bai, eta gaur be eztau euririk eingo.”
ezárri.
1.ezarri.
(c).
du
Aditza.
Empotrar, acoplar.
“Paretan ezarrittako bi armaixo dauzke./ Ixilik ezpaago paretan ezarriko aut./ Tratoriai goldia ezartzen jako.”
Esaerak:
Educación de basarri, mokuak kendu eta praketan ezarri.
(c).
Esaera.
Kaletarrek baserritarrei esaten omen zieten burlaizez.
2.ezarri.
(d).
du
Aditza.
Oilalokari habian arrautzak jarri txitak atera ditzan. · Colocar huevos en el nido de la clueca para que los empolle.
“Arrautzak ezartze jakon oillolokiai txitak etaratzeko. Arrautzak ezarri. Lokatuta zeuan oillo bat ipintze zan da arek etaratze zittuan txitak. Ogetabat arrautza uste dot izete ziela. Etxakixat zenbat egun biar izete zeben txitak etaratzeko, baiña ogetabat arrautza izete ziena bajakixat. Klem./ Oillua ezarritta dauku. Don./ Gaur goizian oillua arrautzekin ezarri dot. Klem.”
3.ezarri, ezarríxa.
(d).
Izena.
Apustua egiterakoan botatzen den diru-seinalea. · La echa del juego.
“Posturia eindda gero atzeraka eiñ ezkero kontrarixuandako izaten da ezarrixa./ Bost milla duroko ezarrixa ipinitta dauke.”
Esamoldeak:
ezarríxan.
(d).
Adberbioa.
Trabesean. Boletan ezagutu dut bakarrik. Apostar dinero con otra persona en la bolera, respecto a la tirada de otros.
“Luis Mariri milla pezeta irabazi najotsan ezarrixan./ Ezarrixan eingostat.”
trabesían.
4.ezarri, ezarríxa.
(d).
Adjektiboa.
Eibar.
Gaixo samar, sukarrarekin-edo. · "Febriciente, cargado (un enfermo).
“Lagun gaixua ikusten izan gara eta ezarrixa topau dogu.”
Esamoldeak:
4.ezarri, ezarríxa.
(d).
Adjektiboa.
Eibar.
Gaixo samar, sukarrarekin-edo. · "Febriciente, cargado (un enfermo).
“Lagun gaixua ikusten izan gara eta ezarrixa topau dogu.”
5.ezarri, ezarríxa.
Izena.
ezárritako, -ua.
Erantsia. · "Postizo, añadido.
“Gauko andrakumiak, erdixa baiño geixago, ezarrixa./ Ipoiñ orrek, gauza asko bedorrek ezarritakuak.”
6.ezarri, ezarríxa.
(d).
Izena.
Eibar.
Kanpotarra, arrotza. · "Intruso, advenedizo.
“Ez da a bere odolekua, ezarrixa baiño.”
ezáuera.
1.ezauera, ezaueria.
(c).
Ezaguera, kordea. · Conocimiento.
kónorte.
Esamoldeak:
ezaueria galdu.
1.ezaueria galdu.
(c).
Esapidea.
Kordea galdu.
2.ezaueria galdu.
(c).
Esapidea.
Inor ezagutu ez burutik joanda egoteagatik.
ezáueria etorri.
(c).
Esapidea.
Kordea etorri.
kónortia etorri.
2.ezauera, ezaueria.
(c).
Ezagupidea, ezagutzearen adierazpena.
ezaupíde.
Esamoldeak:
ezáueria emon.
Esapidea.
Ezagupidea emon.
“Kalian sarri ikusten dot baiña eztau ezauerarik emoten. ”
ezaupidía émon.
ezaugárri, ezaugarríxa.
(c).
Izena.
Señal, marca.
“Basaganauak beti eruaten dabe ezaugarrin bat zeiñenak dien jakitteko.”
ezáun.
1.ezaun, ezáuna.
(b).
Adjektiboa.
Ezaguna. · Conocido, -a.
“Zure ezaun batzukin egon ga./ Alde guztietan dauzka ezaunak.”
Esamoldeak:
ezaun aundi, ezaun aundixa.
Oso ezaguna.
“Gure ezagun aundixa dok ori. ”
2.ezáun izan.
(b).
Aditza.
Ser notorio, evidente.
“Tabernetan ezta ezaun krisisa./ Ori da tripia; ezaun dozu amanian jaten dozula./ Orrek ezaun dabe basarrittarrak eztiela.”
ezaupíde, ezaupidía.
(c).
Izena.
Ezagupidea. · Relación de amistad.
“Guk ezaupide aundixa daukau familixa orrekin./ Onduan bizi arren sekula eztabe izan ezaupideik.”
ezauera.
Esamoldeak:
ezaupidía émon.
(c).
Esapidea.
Dar señales de conocer o de amistad.
“Nere aurrian egon da baiña eztau ezaupideik emon, da neuk pe etxat kasoik eiñ.”
Ezezkoan, batez ere..
ezaupidía émon.
(c).
Esapidea.
Dar señales de conocer o de amistad.
“Nere aurrian egon da baiña eztau ezaupideik emon, da neuk pe etxat kasoik eiñ.”
Ezezkoan, batez ere..
ezbai, ezbaixa.
(d).
Eztabaida.
“Beti ezbaixan dabitz, nok aguantau eren inguruan. (Lar Antz)./ "Ez-bai batzuk: unas discusiones." (Izag Oñ).”
ezbaze.
(d).
Juntagailua.
ezpaze.
"Ez bada ze"; baizik eta. · Sino.
“Arek etzeban bakeik nai, ezbaze beriakin urtetzia. Klem. Ori ezta Francon denporakua, ezpaze aspaldiko aurrekua./ Sartu zian Intxortara ez lengo frenteti ezpaze atzeti.”
Gutxi erabilia..
ezbíar, ezbíarra.
(c).
Izena.
Ezbeharra. · Desgracia, infortunio.
“Gau guztian ezta agertu, ta ezbiarren bat pasau ete jakon billurrez neuan./ Ezbiarren bat ezpada, akabauta eukikot Gabonetarako.”
oker.
ezdénpora, ezdénporia.
(c).
Garai desegokia.
“Naiz eta izotzak loria bota, berriz be loratuko da sagarra, baiña ezdenporako loriak frutu gutxi emoten dau./ Gauzak ezdenporan eitten zalia za zu be.”
1.éze, ezía.
(c).
Adjektiboa.
Umela; zuraz eta suegurraz ia bakarrik. · Húmedo, -a, referiéndose casi exclusivamente a madera y leña.
“Egur ezia sartu dau eta oiñ egundoko keia./ Suegur asko daukau, baiña geixena ezia, igarra gutxi./ Bota giñuan aitza oinddio ezegixa dago zerrarako.”
Arropa umela, edo ezkua, bedarra bustia edo astuna ..
2.eze.
1.eze.
(c).
Juntagailua.
Ezen. · Partícula que se usa en oraciones consecutivas.
“Ainbeste aldiz eskatu dosta eze, azkenian emon ein dotsat./ Ain da astuna eze, mundu guztiak ies eitten jao./ Ain ardau ona dagok eze, pena emoten jostak saltzia. (SM Zirik).”
Aditza indikatiboan, inolako eraskinik gabe. Geldialdia egin ohi da eze-ren ostean. Aldrebesko aldera ere esan daitezke, eze bukaeran dela: Mundu guztiak ies eitten jao, ain da astuna eze./ Lo artze zeban, ain zeuan nekatuta eze..
2.eze.
(c).
Juntagailua.
ze.
Ezen. · Partícula que se usa en oraciones causales explicativas; porque, pues
“Gero etorri zaittez laguntzera, eze bestela ezingot lana akabau./ Gaur zeuk eiñ errekauak, ze bestela eztot dentistiana joateko astirik izango.”
zegaittik eze.
3.eze.
(c).
Juntagailua.
Solo que. Se usa al final de frases que aclaran
“Neska politta da, tonta samarra izatia eze./ Galizia paraje ona da bakaziñotarako, urriñ egotia eze.”
-t(z)ia eze, ia beti..
4.eze.
(c).
Juntagailua.
Esaldi konpletiboen hasieran adineko jendeak sarri erabilia. · Que (ilativo), precediendo a oración completiva.
“Brauliok esan zeban eze erretiroko papelak oinddio eztittuala eiñ./ Oinddio zuen aittajunak ziñuan eze berak amar errotatik gora ezautuittuala Ubera aldian.”
ezébe(z).
1.ezebe(z).
(a).
Zenbatzailea.
Ezer ere (ez). · Nada.
“Ori tta ezebez, igualak./ Eztot ezebe nai.”
Gazteei «eztot ezebez nai» entzuten zaie. Bigarren ez hori soberan dago, jakina.
2.ezebez, ezebéza.
(c).
Izena.
La nada.
“Gutxi dala diñok? Ezebeza dok obia...”
Testuinguru honetan «bapeza» esaten da gehiago. Osintxuko Mertzedesek EZERREZA dio. Emakumia, orduan e, geizki bizi izen zan emakumia, geizki, oso geizki be. Ezerreza. Mugatu singularrian ia bakarrik..
Esamoldeak:
ezebezéra etórri.
(c).
Esapidea.
Reducirse a la nada, mermar mucho.
“Perretxikuak zartaiñera botatakuan ezebezera etortzen die./ Sasoi baten aberatsak izan zien, baiña oiñ ezebezera etorritta dare.”
3.ezebez, ezebéza.
(c).
Adjektiboa.
Kaxkarra, nanoa. · Poquita cosa, de poca valía o consistencia.
“Antonion semia? Azurra ta azala besteik ezta. Jesus, auraxe da gauzia ezebeza./ Zela izan leike personia ain ezebeza”
ezebezítos.
Izena.
oho.
Aranzadi ikastolan hala deitzen zieten (1994 ingurua) OHOko azken zikloko gazteenei (
“Seigarren maillakuak ezebezitos die, zazpigarrenekuak zeozesitos eta gu zortzigarrenekuak, aundixak, eztaukau izenik.”
Soldaduxkako «conejo», «padre», «abuelo»ren gisakoa. Hizkuntza aldetik begiraturik, oraindik sormenerako gaitasun txiki bat badela pentsa daiteke, nahiz eta kezkagarria den erdal atzizkia, eta motibo hobe bat erabili ez izana.
.
ezebéztu.
(d).
du
Aditza.
Ezereztu, eskastu, zerbait ezer gutxi izatera etorri. · Volverse deficiente una cosecha, una planta, etc.; desmejorar mucho una persona, animal o cosa.
“Babia, azken euri onekin ziero ezebeztu da./ Maria, gaixua pasau zebanetik, ziero ezebeztuta dago.”
eskástu.
ezégatik (pe).
Adberbioa.
Ezergatik (ere). · De ninguna manera.
“Ezin zeban ezegatik txakurra soltau./ Ezegatik pe eneuke lagako lan au.”
ezéla (be), iñótara (be), iñolá be, ezétara (be).
ezekan.
Adberbioa.
Antzuola.
Ezezko ustean.
“Ezekan-ezekan, jertsia iñ ddot./ Ezekan-ezekan Trekuztik bueltia iñ ddu.”
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri