Bergara aldeko hiztegia
estómagu, estómagua.
(a).
Izena.
estémangu, estámangu.
Urdaila. · Estómago.
“Estemanguko miñez errebentatzen najabik.”
Etim.: "este+mangu." Herri-etimologia dirudi..
ohar bat
éstraiñako, éstraiñakua.
(c).
Zenbatzailea.
estreiñeko.
Aurrenengo aldia. · La primera vez.
“Atzo zuen alabia porrua erretzen ikusi neban da etzeban izango estraiñako aldixa./ Gaur ezta begirik batu barik jaikitzen naizen estraiñako aldixa./ Elitzake estraiñakua izango aurten be eurixa eingo baleu.”
Ia beti ESTRAI.
estráiñau.
(a).
zaio
Aditza.
Extrañarse.
“Etxe aura ezaututa etxatak bape estraiñatzen nerbixotatik jota egotia.”
txokáu.
Esamoldeak:
estráiñauta égon.
(a).
Esapidea.
Harrituta, txokatuta, egon.
“Estraiñauta nago zela eztan zarataka asi.”
estrapelísta, estrapelistía.
(c).
Izena.
Estraperlista, contrabandista.
“Gose denporan estrapelistia izandakua dok ori.”
estrápelo, estrápelua.
(c).
Izena.
Estraperlo, contrabando.
“Gerraostian estrapeluakin aberastu zan./ Asientupian zeukan estrapelua.”
Gerra osteko kontrabandoari deitu izan zaio, batez ere.
.
Esamoldeak:
estrápelo dénpora, estrápelo dénporia.
Izena.
Gerra osteko gose denpora.
estrápeloko, estrápelokua.
(c).
Izenlaguna.
Isilpekoa. · De extranjis.
“I, etaraik estrapeloko txanpan-botilla ori./ Estrapeloko nobixan bat zeukan itxuria.”
estréiñau.
(b).
da
du
Aditza.
estrenau.
Estrenar.
“Oinddio estreiñau barik dauzkat Donostian erosittako prakak./ Gaur estreiñau da zure kantua.”
Orain ESTR.
estrépa bédar, estrépa bedárra.
Izena.
botanika.
Izenaren berri izan genuen, baina ez dakigu zein belar den.
ohar bat
estropózu, estropozúa.
(d).
Izena.
estropuzu, estrapezu, estrapozu.
Tropiezo.
“Atzo be goiz etxeratzekotan urten giñuan baiña Tartufon estropozua./ Madrildik etxerakuan eztou izan estropozuik.”
Esamoldeak:
estropózuka.
(c).
Adberbioa.
A tropezones.
“San Martzialdik estropozuka baten jetxi giñan.”
estropózu eiñ.
(c).
du
Aditza.
Tropezar.
“Estropozu eiñ da sasira jausi zan. ”
estropúzau.
(b).
da
Aditza.
Estropuzau, estrapezau eta estrapoza.
Tropezar.
“Arri punta baten estropuzau ta lurrera jausi nitzan.”
éstu.
1.estu.
(a).
Adberbioa.
Prieto.
“Oso estu dauzkat zapatak.”
2.estu, estúa.
(a).
Adjektiboa.
Estrecho, -a.
“Bide estua dago zuenera.”
Esamoldeak:
fiua baiño estuaua izan.
Esapidea.
Oso pertsona estua, iharra, izan.
“Neska, eskerrak erropia haundixa eruaten daben, bestela, ikusi bez; fiua baiño estuagua don-eta. (TSE Berb)”
3.estu.
(a).
Adberbioa.
Larri. · Con apuros.
“Estu ibiltzen da diruz.”
Esamoldeak:
larri tta estu.
(b).
Esapidea.
En apuros.
“Larri tta estu nabill estudixuekin.”
éstu-estúan.
(c).
Esapidea.
En caso extremo.
“Orrek zigarruai lagatzia baiño naixao leuke, estu-estuan, janai lagatzia.”
estu artu.
(c).
Esapidea.
4.estu, estúa.
(b).
Adjektiboa.
Pertsona zuzenegi eta eskrupulotsuengatik esaten da.
“Gizon ona da baiña estuegixa bizimodu onetarako.”
estuáldi, estualdíxa.
(c).
Izena.
Larrialdia, diruarena batik bat. · Momento de apuro, económico, mayormente.
“Sasoi aretan diru estualdixa pasatzen zebitzen eta piñui guztiak bota zittuen.”
estúasun, estúasuna.
(b).
Izena.
Larrialdia. · Aprieto, momento de apuro.
“Estuasun ederra pasau dot komuneko atia zabaldu ezindda./ Gabian bidera urten da estuasun demasa emun zotsan neskatilliai.”
ESTUASUNA PASAU eta EMON, batik bat. Oso erabilia. LARRIALDI ere esaten da; badirudi estuasun momentuko apuroa dela, baina oso intensoa eta larrialdi, ostera, luzeagoa, eta agian ez hain intentsoa..
Esamoldeak:
estúasunian.
(c).
Adberbioa.
En caso de apuro.
“Eztaroiat diruik eta estuasunian etxera eskatuko neuke./ Ni, estuasunian, basora joango nitzake piñu-botatzera. ”
estúasunak émon.
(b).
dio
Esapidea.
Larriak eman, larritu. · Apurarse mucho.
“Estuasunak emon zotsanian bentanatik salto ein zeban.”
estuasuna pasau eta emon, batik bat.
“larrialdi, ostera, luzeagoa, eta agian ez hain intentsoa.”
estudíante, estudíantia.
(a).
Izena.
Estudiante.
“Artizko estudiantia bakaziñotan dago.”
Lehen apaizgaiei ere esaten zitzaien..
estúdixo.
1.estúdixo, estúdixua.
(b).
Izena.
El estudio.
“Orri etxako estudixua asko gustatzen.”
2.estúdixo, estúdixuak.
(b).
Izena.
Los estudios.
“Orrek estudixuak Salamancan ein zittuan./ Estudixo askokua ei da.”
Esamoldeak:
estúdixuak emon.
(c).
Dar estudios.
“Estudixo aundixak emun zotsen alaba nausixai.”
estudixuan egon.
(c).
Estudiatzen egon.
“Oinddio be estudixuan dago.”
estúdixuak éuki.
(c).
Esapidea.
Tener estudios.
“Etzeukan estudixoik pe ta errekauak eitten asi zan.”
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri