Bergara aldeko hiztegia
erríko éskola, erríko éskolia.
(c).
Izena.
Eskola publikoa.
“Bergan ibilittakua da eskolan, erriko eskolan.”
errí-lur, errí-lúrra(k).
Izena.
Udalaren lurrak. · Terreno comunal propiedad del municipio.
“Elusu aldian badie oinddio erri-lurrak.”
Pluralean ia beti.
.
érrixo, érrixua.
(c).
Izena.
Itsasadarra, errioa. ·"Estuario.
“Ondarruako errixuan gora, Berriaturaiñok.”
érro, errúa.
(b).
Izena.
Errapeko titi bakoitza. · Cada uno de los pezones de la ubre.
“Erro ederrak dauzka bei pinttiak.”
erróbakar, erróbakarra.
(c).
Izena.
Erro bakarra duen aberea. Behi edo ardiez, batik bat.
“Osatu oso gutxi e; geratzen die erro barik. Makiña bat ardi egoten da errobakarra. Luis.”
Zenbait baserritarrek elkarri adarjoka, berdekerian dabiltzanean: Onek, errobakarra izan arren, esne ona emongo jok. Zakilagatik, jakina..
errobéro, erroberúa.
(c).
Izena.
errebéro.
Egosi gabeko esne jaitsi berria. · Leche recién ordeñada y sin hervir.
“Erreberua dok esnia jatxi berrixa egosteke. Don.”
erroeta, erroetie.
Izena.
Aramaio.
Erregutada, ogi-xerra.
“Ogixe zer?, olako erroetatxo bat, da bera artue ta, ez ogixe.(Orm Aram).”
errogátiba, errogátibak.
(c).
Izena.
errebátiba.
Rogativas.
“Sikutian kontra errogatibak onak izango die, baiña erregadixua askoz txarraua ez.”
Don.k eta adineko askok errebátiba diote..
erróiba, erroibía.
(c).
Izena.
Mastitis, mamitis, endurecimiento de las glándulas mamarias en las recien paridas.
“Beixa erroibiakin daukau ta urberuakin kurioso kurioso garbittu bia jako./ Erroibia beste bat, txarrena, “mamitis”. Errepeko infeziñua. Enr.”
Behiak, ardiak, etab. Pertsonez ez da esaten, normalean. ERROIBIAK ELDU edo OBATU, batez ere.
.
errómana, errómania.
(d).
Izena.
rómana.
Romana, utensilio para pesar consistente en una barra que se suspende mediante un gancho.
“Erak gaztiak zien denporan neskak pixatzia; garizuman aber pixuan irabazi in daben... erromaniakin (barreak). Don.”
erromára, erromaría.
(b).
Izena.
erremára (Os.).
Esparru bateko atea. · Cancilla.
“Lau bos(t) bat langa aldenik alden, ori da erromaria./ Beste erromara batzuk ate moduan zabaltzen die./ Dana erremaria zan orduan. Ataira etorriko jatzun bestela ganau mordua, nunbaittekuak. Aniz.”
Langadunari erromara langaduna ere deitzen zaio.
.
erromára-lánga, erromára-lángia.
(c).
Izena.
Erromarak duen zeharkako esola bakoitza. · Cada uno de los travesaños que componen la cancilla.
“Beixak bi erromara-langa apurtu ta ies ein juan.”
lánga.
erroméixa, erromeixía.
(b).
Izena.
erreméixa.
Romería.
“San Bizentetan Partaittira joate giñan erromeixara./ Amasei-amazazpi urterarte Edurdunguan erremeixia. Hil.”
érronda, érrondia.
(d).
Izena.
Goruetan edo arto-zuritzen, adibidez, jardun ondoren, edota Gabonetan eta beste egun seinalatu batzuetan etxeetan neska-mutilek egiten zuten festa edo parranda aldia.
“Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, da juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Errondia ba, etorten zien mutillak ero, ingurutako zerak, eta an andrakumiak egoten zien gorutan egonda, arixa eitten egonda, ta abarketa zarka esate jakon. Aniz./ Errondan eittia ba, fiesta moduan ero, batzuk kantau ta beste batzuk dantzan ein da... Gabonetan be bai. Juntau auzoko danak, gaztiak, etxe baten auts galantakin. Aniz. Benitak afalduta gero egiten den bigarren buelta dela dio. Afalduta gero, soiñua, erromeixia, afalduta gero, bigarren bueltia, erromeixia. Errondia aretxi esaten jakon. Ben.”
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri