Bergara aldeko hiztegia
éra.
1.éra, éria.
(b).
Izena.
Aukera. · Ocasión
“Era ederra euki neban Ameriketara joateko./ Eria badaukat esango dotsat.”
Esamoldeak:
éraka.
(c).
Adberbioa.
Tarteka. A rachas
“ Eurixa eitten zeban eraka.”
2.éra, éria.
(b).
Izena.
Modo, forma.
“Beste era batera esan bazostan eneban gaizki artuko./ Era asko dare dibertitzeko.”
3.éra, éria.
(c).
Izena.
Posizio egokia, normala.
“Zein da amantal onen eria?”
Esamoldeak:
eria artu.
(c).
Esapidea.
Coger el tino.
“Lanai eria artu arte gaizki ibili nitzan./ Neskiorri etxian eria artu ezindda ei dabitz.”
erara etorri.
(b).
Esapidea.
erara joan.
Egoki etorri.
“Baloia erara etorri jatan da txute galanta jo notsan.”
erara ebagi.
(b).
Esapidea.
Cortar madera o carne en su posición normal.
“Egurra erara ebagi ero kontrara ebagi alde ederra dago.”
bétara ebági.
kóntrara ebági, kontrabéta ebagi.
érara.
(c).
Adberbioa.
En posición normal.
“Jertsia erara jantzizu, itxulikaldera daukazu ta.”
alde onera.
itxúlikaldera.
4.era.
erabági.
erabái.
ERABÁI ahoskatzen da askotan..
1.erabagi.
(b).
du
Aditza.
erabai.
Erabaki. · Decidir.
“Eztot erabagi bakaziñotan zer egin.”
2.erabagi.
(d).
du
Aditza.
erabai.
Muga egin.
“Au Nordia. Errekiak erabaitzen dau. Bakizu, baillara asko dare emen. JJp./ —Nora pertenezitzen da? —Bergara. Orretxek errekatxuak erabaitzen dau. Ben.”
ZERK erabagi..
3.erabagi, erabagíxa.
(b).
Izena.
Decisión, resolución.
“Aiuntamentuak eztau erabagixa artu.”
erabílli.
(a).
du
Aditza.
ebali (Ub., Os.), ibilli.
Usar, emplear, manejar...
“Zuk ze zapatilla numero darabizu?/ Orrek eztau sekula erderaik erabiltzen./ Uezabak pelota baten moduan erabiltzen nau.”
Ibilli entzuten da sarri erabilliren lekuan. Antzuola, Osintxu eta Uberan ebali, ebalten, ebaliko. Jai baten etxian tokatzen jatan, eta Estellan zeuan zeoze abertzaliena, etxakiñat ze zeuan orduan, tiroka ta ebali zittuen gaiñera autobusian, oso gaizki. Eli..
1.eráiñ.
1.eraiñ.
(a).
Aditza.
Eragin, egin arazi. · Obligar, mandar hacer.
“Azkenian babak jan erain biar izan notsan mutikuai./ Zuri lana eraittia baiño obe da norberak eittia./ Ezidazue barre eraiñ.”
Egin-en faktitiboa. Arazi ezin da zuzenean izenekin erabili eta eraiñ ostera, bai: negar, barre, lo, lan... eraiñ. Erderaz eraiñ, baiña zela etzan kanpuan da beste gauzatan zertzen, ba derriorrekua antxe zeoze; kitto. Don. (AA BergEus, 343. o.).
Beti ez du obligazio zentzua: beixak larrera etara biar dittut jan eraittera. .
2.eraiñ.
(b).
dio
Aditza.
Mover, menear.
“Eraixozu manibelai bestekaldera./ Babei eraixezu pegau eztaittien./ Pedalei erain bia jakue bizkor ibiltzeko.”
3.eraiñ.
(b).
dio
Aditza.
Causar, producir (un mal, generalmente).
“Eztakitt zek eraitten dostan granuak./ Ardauak asko eraitten zotsan ari.”
4.eraiñ.
érak.
(b).
Izenordaina.
Beraiek, eurak; árek indarturik. Ellos.
“Erak nai badabe ein deixela./ Esaixezu erei.”
Nork denean erek ere bai..
érako.
1.érako, érakua.
(b).
Izenlaguna.
Gisakoa, bezalakoa.
“Ire erako mutillak estimaziño aundixa jaukek.”
2.érako, érakua.
(d).
Adjektiboa.
Egokia. · Apropiado, -a.
“Auxe da guretako era-erako burdixa./ Praka onek mendirako erakuak die.”
Zerbaitetarako edo norbaitendako era-erakua, ia beti..
Esamoldeak:
erako egon.
(c).
Esapidea.
Zerbait egiteko gogo berezia izan.
“Erako dago gaur gure gizona soiño dantzarako (AAG Eibes).”
erakútsi.
1.erakutsi.
(a).
du
Aditza.
ondo.
Mostrar, enseñar.
ONDO edo GAIZKI ERAK.
2.erakutsi, erakutsíxa.
(d).
Izena.
Erakutsitakoa, erakutsi digutena.
“Bueno, orduan euskeraz asten ga, baiña lelengo ba, geure ikasi ori, erakutsi ori daukulako ero, erderaz asten ga. Don. (AA BergEus)”
Gutxi entzuna..
erakútsittako.
1.erakútsittako, erakútsittakua.
(c).
Izenlaguna.
Trebetasunen bat erakutsi zaion animalia. · Se dice del animal adiestrado.
“Kontuz orrekin; erakutsittako txakurra jaukak eta salto eingosk paparrera./ Erakutsittako tximiñuak zeuzken titiriteruak.”
2.erakútsittako, erakútsittako.
(c).
Hezitakoa, pertsonez.
“Txikittan gaizki erakutsittako umiak die orrek./ Ondo erakutsitta daukazue mutikua.”
erále, erale, erateille.
(b).
Izena.
Edalea. · Bebedor, -a
“Eztot esango mozkorra danik baiña bastante eralia bai.”
erálgi.
1.eralgi.
(c).
du
Aditza.
Bahetu, irina bahean pasatu. · Cerner harina.
“Zai zabala kendutako baiña zai birriña kendu bareko iriñez einddako ogixa dok basilloria. Bi aldiz eralgi biar izate zuan iriña ogi zurixa nai zanian. Klem./ Olatak eitteko iriña iru ero lau aldiz eralgi biar izaten da./ Ganbaran geunkan iriña eralgitzeko makina bat. Aniz./ Eralgi iriñai, eromaixan ogixa eittekuai. Don.”
2.eralgi.
(d).
du
Aditza.
Dirua neurririk gabe gastatu. · Despilfarrar el dinero.
“Emoixok milla pezetakua ta laster eralgiko jok./ Orduerdixan eralgi juan kintzenako sobria.”
éran.
1.eran.
(a).
du
Aditza.
Edan. · Beber.
Esamoldeak:
eranían pasau.
(c).
Esapidea.
Gehiegi edan.
“Itxuria eranian pasau zan, da gero txokia kotxiakin./ Len aguazillak erretiratzen jittuan dantzatik eranian pasautakuak.”
eran txarrekua izen.
Esapidea.
Edandakoan gaizto jarri.
“Eran txarrekua izen da beti Inaxio. (Lar Antz)”
éranda égon..
(b).
Esapidea.
Estar bebido.
“Rekta erdixan baztarra joteko eranda egongo zan.”
2.eran, erána.
(b).
Izena.
La bebida.
“Orri eranak gaitz eitten jao.”
Esamoldeak:
eranai emon.
(c).
Esapidea.
Darse a a la bebida.
“ Ori aspaldixan eranai emonda dago.”
erántzi.
(a).
du
Aditza.
Arropak edo oinetakoak kendu. · Quitarse la ropa o el calzado.
“Erropak erantzi ta zuzen oera./ Oiñetakuak erantzi ta eskuan ekarri giñuzen. Jertsea, zapatak, arropak... erantzi.”
jantzi.
erántzun.
1.erantzun.
(c).
du
Aditza.
Responder a una pregunta.
Kontestau eta kontestaziño entzun dugu gure denporan, erantzun oso gutxi. Gure amak dio haren aitajaunak erantzun normal erabiltzen zuela..
Esaerak:
Zarata aundixa iñ ezkeo mendixak erantzun itten dau.
Esaera.
"Laguntza eskatuz gero, laguntza lortu egiten da." (Lar Antz)
2.erantzun.
(c).
dio
Aditza.
Responder a una responsabilidad.
“Tabernia ipintzia da errezena; gero ari erantzun ein bia jako./ Kredituai erantzun ezindda dabitz itxuria.”
Adiera honetan, ostera, erabili samarra da..
erañun-antxitik.
(d).
Adberbioa.
arañun-antxit(x)ik..
Herenegun antxitik; herenegun aurretiko eguna. · La víspera de antes de ayer.
“Erañun-antxitik pasau zan zure urtia.”
Gutxi samar erabilia. Etim.: herenegun+aintzinetik, ziur asko. .
eráñuntxo.
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri