Bergara aldeko hiztegia
érdera, érderia.
(a).
Izena.
Gaztelera. · La lengua castellana.
“Euskeria baiño erderia obeto eitten dau orrek. ”
«Araozko neska bat Araban egon omen zen erderaz ikasten eta etorri zanean, bere lagun bati esaten omen zion: I, erderiak tentaaten naixon. —Tierriak kausauko xon.» (Izag Oñ).
.
Esamoldeak:
erderak artu.
(d).
Esapidea.
Erdaraz ikasi, erdaraz ikastera kanpora joan.
“Aintziñan gaztiak Arabara joaten zien erderak artzera. ”
Bitxia da "urak artu" esapidearekin duen berdintasuna.
.
erderakára, erderakaría.
(b).
Izena.
Erderakada. Euskara usaineko erdara txarrean eginiko hitza edo esaldia. ·
“Euskeraz eitteko baiño inportantiaua dok eta kriston erderakarak botatze jittuk.”
Baita alderantzizkoa ere, erdara usaineko euskara txarrean egindakoa, alegia. Ikastolako umiak erderakara galantak botatzeittue. "Euskerakara" esaten da euskaraz gaizki dakien batek euskeraz nola edo halako esaldiak egiten dituenean, hitz potoloak erabiltzen dituenean, eta horrelakoetan. Kulturako kontzejalak beti erderaz eitte jok baiña euskeraz asten danian sekulako euskerakarak botatze jittuk. ERDERAKARAK edo EUSKERAKARAK BOTA, gehienetan..
erderazko dantzak.
Inoiz entzun izan da "Espainiako dantzak" esanahiaz.
érdi.
1.erdi, erdíxa.
(a).
Izena.
La mitad.
“Erdixa zuretako ta beste erdixa neretako.”
Esamoldeak:
erdixa kanpora eta beste erdixa barrura.
Esapidea.
"Zerbait lurrera jausiz gero esaten da.
“Erdixa kanpora eta beste erdixa barrura jun don!" (Lar Antz).”
erdíra jo.
(c).
Esapidea.
Batenaz beste egin. · Promediar.
“Urtian, erdira jota, irurogei bat anega gari artuko giñuzen.”
erdíra.
(c).
Adberbioa.
Irabaziak erdibana. Hau gertatzen da batez ere bat lurjabea denean eta besteak egiten duenean lan.
“Basuan eitten da oin be. Basuan piñui sartziak eta gauzak erdira ipintzeittuk oin be. Zerak, Esperantzak, bajittuk erdira ipinittakuak. Don.”
Horrela hartutako sailari ERDIRÁKO, erdirakúa, deitu ohi zaio.
.
érdi-erdíxan.
(a).
Aditza.
En la mitad mitad.
“Erdi-erdixan azertau dozu.”
érdi tta érdi.
(c).
Esapidea.
Erdi eta erdi. · Mitad y mitad
“Aurten aprobauak eta suspensuak erdi tta erdi izen die. ”
erdi lo.
(a).
Adberbioa.
Medio dormido.
“Erdi lo dago eta laga bakian. ”
2.erdi, erdíxa.
(a).
Izena.
El centro.
“Erdi-erdixan jo neban.”
3.erdi.
Aditza.
Medio, mitad. Se usa en función de afijo.
“Etxat bape txokatzen erdi-fraillia da ta./ Beti izan da erdi-zorua./ Ni erdi-tontua, baiña i tonto osua./ Bere anai-erdixakin asarre dago.”
erdíbana.
(a).
Adberbioa.
A medias.
“Jangou sagar au erdibana?/ Anai bixak erdibana artu dabe tabernia.”
Esamoldeak:
erdíbana eiñ.
(a).
du
Aditza.
Distribuir a medias.
“Diruak erdibana eiñ da bakoitza bere etxera.”
erdibanátu.
erdibíde, erdibidía.
(c).
Izena.
Solución intermedia.
“Bixak nai dabe beriakin urten, baiña erdibide batera aillegau biako dabe derrior.”
ERDIBIDEKO ZERBAIT ere bai.
.
erdibíttu.
(b).
da
du
Aditza.
erdibi eiñ.
Bi zati egin. · Dividir(se) en dos partes.
“Auzua erdibittuta dago bidegintza gorabera bategatik./ Eskuakin erdibitzeittu sagarrak./ Ogixa erdibi eiñ da bokadillo bana jarri notsen.”
Esamoldeak:
erdíttik bi eiñ.
(b).
Aditza.
"Erdibitu" zentzuan ere entzun daiteke, baina gehiago "partirse por la mitad" zentzuan.
“Florerua lurrera jausi tta erdittik bi ein zan./ Zubixa erdittik bi eindda dago.”
erdibi eiñ.
(c).
Aditza.
erdiesán bat eiñ.
(c).
Esapidea.
Zerbait erdizka esan, zehaztasunik gabe.
“Aittajuna ferixara joan da, atsaldian souan ze ein bia dan erdiesan bat eindda./ Erdiesan bat ein ddau baiña etxat entendidu.”
érdikiñ, érdikiña.
(c).
Adjektiboa.
Dícese de los panes que les falta un buen trozo, de las manzanas empezadas, de las cosas defectuosas, y por extensión de las personas de "poca calidad".
“Etzeuan gaur Bolintxon ogirik, erdikiñ batzuk bakarrik./ Gaur armozutan eztot mai gaiñian zeuan sagar erdikin bat besteik jan./ Gazte-denporia firin-faran emunda gero azkenian alako erdikiñ batekin ezkondu zonan.”
erdíko.
1.erdiko, erdikúa.
(a).
Erdian dagoena. · El del medio
“Iruretatik erdikua da nere autua.”
2.erdiko, erdikúa.
(b).
Izenlaguna.
Bitartekoa. · Mediano.
“Eztie ez onenak eta ez txarrenak; erdikuak.”
bíttarteko, tarteko.
erdiko aga, erdiko agia.
Izena.
Txondor-zuloaren erdian jartzen zen makila luzea, bere kontrara txondorra kargatzen hasteko.
“Orri esate jakon erdiko agia. Mateo.”
erdikuts.
"Boleta-jokuan erdiko txirlua zutiñik geratzia." (SB Eibetno).
erdíprezio.
(c).
Izena.
La mitad de precio.
“Erdipreziua pagauta erosi neban Portugalen.”
Ia beti inesiboan: ERDÍPR.
Esamoldeak:
erdípréziuan.
(b).
Adberbioa.
A mitad de precio.
“Patata onek erdipreziuan erosittut, ofertan zeren da./ Eneukek kotxe ori erosiko erdipreziuan be. ”
erdípurdi.
(b).
Izena.
erdízpurdi, erdizpurdiz.
Badaezpadan, dena beharrean. · A medias, así así.
“Iez Realak ligia irabazi zeban baiña aurten erdipurdi dabill./ Lanak erdipurdi eittia baiño bapez eittia obe.”
erdípurdiko, erdípurdi.
erdirátu.
(c).
du
Aditza.
Erdian ipini, erdira atera. · Colocar en el medio.
“Txokora baztartu biarrian erdiratu eitte zeban pelotia./ Erdiratu daigun mai ori.”
érdizka.
(b).
Adberbioa.
Nola edo hala, osatu gabe. · A medias, sin completar.
“Gauzak beti erdizka esateittu; sekula eztau esplikaziño formalik emuten./ Beti lan guztiak erdizka lagatzeittu.”
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri