Bergara aldeko hiztegia
esfórtzu, esfortzúa.
(b).
Izena.
esfuertzo.
Orain esfuertzo gehiago entzuten da. Esfuerzo.
“Esfortzu txarren bat eindda erasana daukat sorbaldan.”
ési.
1.esi, esíxa.
(c).
Izena.
Lur landua leuntzeko erabiltzen den hesizko
“Lurra leun da erpill barik lagatzeko esixa pasatze zan.”
nagíare.
Esamoldeak:
esíxa pasau.
(c).
du
Aditza.
esíttu.
Delako tresna pasatu lurra leuntzeko.
“Len goldatu, aretu ta esittu eitten zan lurra./ Esixa pasau biarrian dago sobixkarra.”
2.esi, esíxa.
(d).
Izena.
Itxitura. · Cercado.
“Ganauak esixa apurtu ta basora ies ein juen./ Dana esixa zan da, luarrixa dala ta, dana. Aniz.”
Esi, soilik, gutxi erabiltzen da. Baina hesi mota bakoitzak bere izena du. Mordoska bat jaso dugu. .
Esamoldeak:
esixa eiñ.
(c).
du
Aditza.
Itxitura bat egin.
“Esixa ganorazkua ein jok Luisek.”
esittu.
3.esi, esíxa.
(d).
Izena.
Makila trentzatuz eginiko egur-ehuna. · Entramado hecho de palos entrelazados.
“Urritz makilaz eitten dok onduen esixa.”
Paretak edo bereizgarriak egiteko erabili izan dira, besteak beste..
esíttu.
1.esittu.
(c).
du
Aditza.
Hesia pasatu.
2.esittu.
(c).
du
Aditza.
Lursaila hesiz inguratu, esola eta alanbrez jeneralean. · Hacer un cercado, de estacas y alambre, generalmente.
“Zelaixak esittu ta uda guztia kanpuan ganauak.”
esixa eiñ.
eskabíde, eskabidía.
(c).
Izena.
Eskaera. · Petición, demanda.
“Elizia konpondu bia dala ta diru eskabidia ein ddau abadiak./ Oin be badozu eskabiden bat.”
eskábola, eskábolia.
(c).
Izena.
botanika.
Lactuca serriola.
eskarola.
Escarola.
Gaur egun ESKAROLA gehiago entzuten da..
éskaillu, -o, éskaillua.
(a).
Izena.
Errekako arraintxoa. · Bermejuela.
“Len eskaillu ugari zan gure erreketan.”
Litroka kontatzen dira..
eskáldarro, eskáldarrua.
(c).
Izena.
Eibar.
Eskailu handia. · Bermejuela mayor.
“Eskaldarrua eskaillua baiño aundixagua baiña loiñia baiño txikixagua. (Etxba Eib)”
eskama, eskamia.
(a).
Izena.
Ezkata. · Escama.
“Bixiguari eskamia kentzen ziarduala ebagixa eiñ eban. (Etxba Eib)”
eskándalu, eskándalua.
(c).
Izena.
Zaratots handia. · Estrépito, bulla.
“Aldamenekuak egundoko eskandalua erabili zeben./ Bart demandan ein ddabe tabernarixak eta serenuak. Arek etara dabe eskandalua.”
eskapáda, eskapadía.
(b).
Izena.
Escapada; se dice del salvarse de un peligro.
“Mutiko orrek ein ddau eskapadia autobusakin./ Eskapada ederra ein giñuan kazari aren tirua ondotik pasau jakunian.”
eskapúllau.
(d).
Aditza.
Perder la virginidad el hombre, "descapullar".
“Gizonai be ola esango jako. Gizon au oinddio bustitzeke jak, au sekula aprobatzeke jak, au oinddio eskapullatzeke jak. Je, je, ori be esan oi da. Don.”
eskárbill, eskarbílla.
(c).
Izena.
Burdina-meha urtutakoan geratzen den hondakina. · Escoria.
“Lenao Altos Hornostik ekartze zan eskarbilla bidegintzarako.”
eskoría.
eskarméntau.
(a).
da
du
Aditza.
Escarmentar(se).
“Ondo eskarmentauta dago eranakin.”
Azen.: eskármentau ere bai.
.
eskármentu, eskármentua.
(b).
Izena.
Escarmiento.
“Tontoarro kuadrilla orri eskarmentu bat komeni jako.”
éskas.
eskax.
Orain ESKAX gehiago..
1.eskas, eskax.
(b).
Adberbioa.
Escasamente, apenas.
“Bi urte eskas pasau die akzidentia izan ziñuanetik./ Amar milla duro eskas irabazteittu.”
2.eskas, eskasa.
(b).
Adberbioa.
eskax.
Gaizki. · Mal.
“Reala bastante eskas dabill./ Zuen mutikua eskas samar ikusten dot aspaldixan./ Dirutik eskas nabill.”
3.eskas, eskasa.
(b).
Adjektiboa.
eskax.
Txarra, kaskarra. · Malo, deficiente, de mala calidad.
“Telebisiñoko programa geixenak eskasak die./ Afari eskaxa jan giñuan./ Eskastzat jotzen dabe emengo izkuntzia. JJp.”
eskasidáde, eskasidadía.
(c).
Izena.
eskaxidade.
Gabezia. · Escasez
“Sasoi aretan tabako eskasidadia zeuan da erretzeilliak ortuan ereitte zeben./ Gerra ostian egundoko eskasidadia egon zan.”
Diru eskasidade, ogi eskasidade... zerbaiten urritasun aroa.
.
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri