Sarrera nagusia
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
esíxa
Esanahia
Itxitura. · Cercado.
Jakingarriak
Esi, soilik, gutxi erabiltzen da. Baina hesi mota bakoitzak bere izena du. Mordoska bat jaso dugu.
Ikustekoak
-
sasí-zierre, sasí-zierria.
(c).
Izena.
Sasiz eginiko hesia. eskéra.
-
langadúra, langaduría.
(c).
Izena.
langeríxa.
Egurrezko langaz edo arbola adarrez eginiko hesia. · Cercado hecho de travesaños de madera o ramas de árbol.
“Alanbrian lekuan langekin, ero adarrekin be bai jositta, ipintzen dien esixak, langadurak. Klem./ Bei sorgiñak langaduria saltuan pasau ta ospa.” ohar bat
-
alanbradúra, alanbraduría.
(c).
Izena.
alanbradurixa, alanbrerixa.
Alanbrezko hesia. · Alambrada, cercado de alambre.
“Beixak alanbraduria salto eta ospa ein juan.”
Sin. alanbre-esi..
-
ixtúra, ixturía.
(c).
Izena.
istúra, itxitura.
Itxitura, esparrua. · Cercado.
“Zelaixan ixturía ein dabe, beixak gau ta egun bertan ibili daittien./ Ixtura barrura eruaitzek ganauak. Don./ Beintzet itxituria, ta itxitura aretxen kontra dago mugarrixa. JJp.”
-
espárru, esparrúa.
(d).
Izena.
Segaz mozten ez den zelai esitua, larrerako bakarrik aprobetxatzen dena. Aldapa delako edo leku desegokia delako. Zelai litzateke segatzen dena, eta esparru ez dena.
“Esparrua, ardixa larrian dabillen lekuai; beixak ero erozein ganau. Bat izaten da zelaixa, bedarra ondu ta...; esparrua esate jakok e segaik ibiltzen eztana, ganaua ibilli bakarrik; esparrua. Don.”
Baina pastoreak larreak erosten dituenean esparruak erosi dittu esaten da leku batzuetan. Pastoriak esparruak erosi jittuk, eta ordaiña ba ipiñi jakona. ".
-
eskéra, eskería.
(d).
Izena.
Sasiz, sastrakaz edo arbolaz osatutako hesi edo itxitura. · Cercado natural formado por zarzas, arbustos, árboles, etc.
“Okan tximilluak pa, inkluso etxe ingurutan fruta moduan artzeko be eoteittuk. Ola eskeretan billau izeittuk. Eskeria ba, sasi-zierria, bi saillen jurguan sasixakin eindda, luaixa eiñ ta gero an eskeria sortzen da, zikiña. Eta an eitten dok, pa okan tximillua ta sasiokana. Don.” Esamoldeak: eskeran egin. Esapidea.
Eibar.
"Modalidad de caza. Bi lagunen artian egitten da. Bakotxa heskerian alde baten ipini (ezker-eskuma) eta heskera osua jarraitzen dabe txori-txikixak muturrera eruan arte." (SB Eibetno)
-
latési, latesíxa.
(d).
Izena.
lata-ési.
Lataz (oholez) egindako hesia. · Cercado hecho de tablas, empalizada.
“Lata-esixa, ori zerran zertutako olekin einddakua. Klem.”
-
2.zerradura, zerraduría.
(d).
Izena.
Hesia. · Cercado.
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|
Laburpena
2.esi, esíxa.
(d).
Izena.
Itxitura. · Cercado.
“Ganauak esixa apurtu ta basora ies ein juen./ Dana esixa zan da, luarrixa dala ta, dana. Aniz.”
Esi, soilik, gutxi erabiltzen da. Baina hesi mota bakoitzak bere izena du. Mordoska bat jaso dugu. .
ohar bat
Esamoldeak:
esixa eiñ.
(c).
du
Aditza.
Itxitura bat egin.
“Esixa ganorazkua ein jok Luisek.”
esittu.




