Bergara aldeko hiztegia
éstata, éstatia.
(b).
Izena.
éstrata, estreta, estatarro, estrada (Lein.).
Lurraren nibela baino beheragotik, sakonagotik, doan bidea. Uraren eta gurdien eraginez, batik bat, sakontzen ziren. · Estrada; dícese de los caminos que transcurren
“Len baserri guztietara zeuan estatia, baiña oiñ sasiz eta anabasaz beteta dare./ Mutikua estatara jausi zan muturrez aurrera./ Urak lurrazala eruan eruan, olaxe einddakuak (estatak). Klem.”
Zakarrak botatzeko leku bihurtu ziren estatak bere izatea galdu zutenean. Orain ia guztiak estalita daude..
ohar bat
estatazulo, estatazulúa.
(c).
Izena.
Estata, honelako esaldietan:
“Estatazulora jausi nitzuan muturrez aurrera. ”
estátarro.
estátu, estatúa.
(d).
Izena.
Estado, antigua medida de superficie. Zera dio M. Moliner-ek: "Estado. Medida de superficie equivalente a 49 pies cuadrados".
“Guk e, neurrixa gaur ibiltzen douna, areia, metrua, eta etareia. Lenao esan eitte zeben, baiña neuk ola ibili ola, neuk ezautu ta zenbat dien eztakitt: estatúa. Izengo zan laixan eitten zana ero. Don.”
éste, estía.
(a).
Izena.
Intestino.
“Esteko gaitzen bat dauka, itxuria.”
ohar bat
Esaerak:
Gaztiak buruan be estiak eukitze ittue.
Esaera.
Antzuola.
"Gaztea beti goseak." (Lar Antz)
este-áundi, este-aundíxa.
(d).
Izena.
Esófago?
“Tubua aurretik, este-aundittik, gargantatik sartuta. Don.”
estegórri, estegorríxa.
(c).
Izena.
Esófago.
“Eta goma bat estegorrittik, estegorrira barik, brantzara sartu, zaku-aundira aiziak etaratzeko, ori be eitten jakon. Don.”
este-nausi, este-nausixa.
(d).
Izena.
Eibar.
Heste lodia. · "Intestino grueso.
“Gure erraietako este nausixa.”
estendídu.
1.estendídu.
(c).
da
dio
du
Aditza.
Dirua normala baino gehiago zerbaitetan gastatu. · Gastar el dinero sin reparos.
“Ikusi dozu Joane traje barrixakin? Eztakitt oinguan zela estendidu daben ainbeste dan ximurrakin./ —Emeretzi errial pagau neban gero entradia, e. —Pentsaizu; estendidu jatzun, e. Mertz.”
2.estendidu, estendidúa.
(c).
Adjektiboa.
Dirua derrigorrezko gauzak ez direnetan erraz gastatzen duena. · Dícese de la persona que gasta sin reparo.
“Loibiai motorra erosi dotsa. Beti izan da estendidua Nikolas.”
estériko.
1.estériko, estérikua.
(d).
Izena.
Nerbiotako gaitza. · Mal de nervios.
“Gerra denporan Amatiñoko andra gaztiai gure etxe aurretik pasatzerakuan amak preguntia: -Ze esan dotsu medikuak? -Esterikua daukatela.”
Etim.: "histérico" agian; edo "heste" (?).
2.estériko, estérikua.
(d).
Eibar.
Beherakua. · Diarrea.
Etim.: "heste+eri", beharbada.
estério, estériua.
(c).
Izena.
estéreo.
Apeak neurtzeko unitatea, metro kubikoa neurtzen duena. Apeak pilan neurtzen dira: pilaren luzeera, zabalera eta altuera biderkatu eta hainbeste esterio. · Unidad para medir las apeas, generalmente de pino o eucalipto, destinadas a la papelera, equivalente al metro cúbico.
“Lenengo kamioikaran amar esterio joan die eta bigarrenian amabi./ Esteriua bi milla pezeta inguruan jabik.”
Materialetarako egurra, enbor handia, metro kubikotan neurtu ohi da eta apeak, berriz, esteriotan.
.
estésobre, estésobria.
(d).
Izena.
Apéndice.
“Estesobretik operauta dago.”
Sobratzen den hestea, alegia.
.
estesobreko, estesobrekua.
(d).
Izena.
Apendicitis.
“Estesobrekuakin eruan dabe ospittalera. (AAG Eibes)”
estímau.
1.estimau.
(b).
du
Aditza.
Estimar, apreciar, agradecer.
“Fabrikan jentiak asko estimatzen dau./ Joan zaittez tiagana, estimauko dau bisittia ta.”
Esamoldeak:
estímauta dago, baiña....
(c).
Esapidea.
Eskerrikasko, baina...
“Estimauta dago, baiña gaur ezin ddot zuenera bazkaltzera joan.”
2.estimau, estimáua.
(b).
Adjektiboa.
Estimado, -a, apreciado, -a.
“Bergako rellenuak oso estimauak die.”
Esamoldeak:
norbait edo zerbait estímau euki.
(c).
Esapidea.
norbait.
Norbait edo zerbait maitea izan.
“Pello oso estimau dauke lagunartian./ Oso estimau zeukan bizikleta zarra./ Zuek ezautukozue Sabastien, gurian bi urte kriau einddako mutilla, estimau asko eukittakua. Hil.”
estimazíño, estimaziñúa.
(b).
Izena.
Estimación, aprecio.
“Antxoei gurian iñok etxao estimaziñoik emuten./ Errixan eztauka estimaziño aundirik.”
ESTIMAZI.
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri