Bergara aldeko hiztegia
eságapeko, eságapekua.
(d).
Izena.
Esagaren azpian geratzen den karga.
“—Zelako burkaria ekarri dozue? —Ba, esagapeko bat bakarrik. ”
Esaga jarri ondoren, normalean, kargatzen jarraitzen da belarra edo garoa. Gero gainean abar batzuk bota eta sokaz lotzen da.
.
esaga-ziri, esaga-zirixa.
"Esagiak bere lekutik ez deixan urten ezpatan sartzen dan zirixa." (SB Eibetno).
esajérau.
1.esajérau.
(a).
du
Aditza.
Exagerar.
“Asko esajeratzen dau onek.”
2.esajérau, esajeráua.
(a).
Adjektiboa.
Exagerado, -a.
“Karua da baiña ez esajeraua./ Esajerau bat da ori.”
ésan.
1.esan.
(a).
du
Aditza.
Decir.
Esamoldeak:
mezia (edo errosaixua) esan.
Decir misa.
esateilliak entzuteillia izan bia dau.
(c).
Esapidea.
Zirika edo adarjoka aritzen direnei buruz esana, batik bat.
esanao eta okerrao.
Esapidea.
"Zenbat eta gehiago/gehiagotan esan, orduan eta okerrago.
“Iñaxikin alperri da, esanao eta okerrago.”
eneban esango.
(c).
Ez nuen pentsatuko.
“Atzoko girua ikusitta, eneban esango.”
2.esan, esána.
(b).
Izena.
Agindua, aholkua. · Mandato, consejo.
“Ez eiñ kasoik medikuan esanai tta ikusikok.”
Esamoldeak:
esanekúa izan.
(b).
Esapidea.
Ser obediente.
“Zuen neskatillia okerra da baiña esanekua.”
esána eiñ.
(c).
Esapidea.
Agindutakoa egin.
“Zuen mutikua ona da esana eitten. ”
3.esan.
(d).
zaio
Aditza.
esaten jako.
Deitu, izena eman. (ESATEN JAKO(n) batik bat)
“Adaritxua ba, aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa andik urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis./ Gose-denporan makiña bat ogi-beltz jandakuak gaittuk. Basilloria esaten jakuan. Klem./ Negu guztia liñua iruten, irun esaten jakon, da juntau andra mordua ta, gero gabian errondia. Aniz.”
Adinekoek asko erabiltzen dute. Adibide ugari aurki daiteke hiztegi honetan.
.
esánai.
Eibar.
esangura (Eib., Lein.).
1.esánai, esánaixa.
(b).
Izena.
Esanahia. · Significado
“Eztot ondo artu bertso orren esanaixa.”
2.esánaixa eiñ.
(c).
Esapidea.
Aditzera eman, garbi esan gabe. · Dar a entender sin decirlo claramente.
“Gurekin gustora etorriko litzaken esanaixa ein ddau./ Berak diela onenak, ero olako esanaixa ein ddau Arzallusek.”
esanáldi.
1.esanaldi, esanaldíxa.
(c).
Izena.
Perorata, disertación, paliza verbal.
“Atzo amak, au eztala jiria, beti ezorduan nabillela, diru guztiak gastatzen dittutela, eztakit zer, badakit zer, egundoko esanaldixa ein jostan afalostian.”
2.esanaldi, esanaldíxa.
(c).
Izena.
Esaldia. · Frase, o más bien, lo que se dice seguido de una vez.
“Orrek esanaldi bakoitzian amar gizur esateittu.”
esáneziñ, esáneziña.
(b).
Izena.
Tartamudez.
“Txikittatik dauka esaneziña./ Esaneziñ demasa zeukan, baiña badoiakixo kenduaz.”
Esamoldeak:
esáneziña daukana.
(c).
Tartamudo, -a.
tartamutu.
esate, ésatia.
(d).
Izena.
Ixtura batek ardiak-eta pasatzeko izaten duen bitartea.
“Esatia pasaizo bat da, arantza zurixakin itxi itte zien esatiak. (Lar Antz)”
Esaerak:
esate bateako... arantza-zurixa onena.
Esaera.
Antzuola.
"Norbaitek 'esate baterako' esanez gero, 'arantza zurixa onena' esanez erantzuten zaio. Izan ere, esatia ixtura baten bitartea da, eta esatia egiteko onena arantza zuria baita." (Lar Antz).
ésate bateráko.
Esapidea.
1.esate baterako.
(b).
Esapidea.
Adibidez. · Por ejemplo
“Eta udan Ibizara joango bagiña, esate baterako... ”
Porrejenplo dionik ere bada..
2.esate baterako.
(c).
Esapidea.
Por poner un ejemplo.
“Ori, esate baterako, ogixa uts-utsik jatia moduan dok.”
ésateko, ésatekua(k).
Izena.
Reproche, queja, o simplemente observación, comentario. Segun el contexto.
“Esatekoik badaukazue ointxe esan. ”
Esamoldeak:
ésatekuak ésan.
(c).
Esapidea.
Sekulakoak esan.
“Jesus, Maria ta Jose, arek esan zotsan esatekuak. ”
ésatekon bat izan.
Esapidea.
ésatekon bat euki.
Kexa edo erreparuren bat izan.
“Eztao sekula alkatiakin konforme; beti izaten dau esatekon bat.”
ése.
1.ése, ésia.
(c).
Izena.
La letra "s".
“Esia ezin dau pronunziau.”
2.ése, ésia.
(c).
Izena.
Se dice de las curvas que se trazan al no andar recto.
“Mutikuak bizikletan esiak eiñaz etortzen zien eskolatik etxera./ Kriston esia ein najuan frenazua jota.”
Esamoldeak:
éseka.
(c).
Adberbioa.
Eseak eginez, balantzaka.
“Zeukan atxurrakin eseka urten zan tabernatik.”
eségileku.
1.eségileku, eségilekua.
(c).
Izena.
Arropak esegitzeko lekua. · Colgadura.
“Gure ataiko esegilekua beti gaiñezka egoten da.”
Kolgadura erabiltzen da gehiago..
2.eségileku, eségilekua.
(d).
Izena.
Zankalostea, aberearen hankak jokoa egiten duen lekua. · Corva.
Beharbada perratzeko orduan hortik esegitzen delako. (?)..
3.eségileku, eségilekua.
(d).
Izena.
Perratokian behia esegitzen den lekua.
“Guk orri esegilekuko garrotia esaten jau, garrotia emon, biurra emon. Don.”
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri