Bergara aldeko hiztegia
érloju, érlojua.
(a).
Izena.
Reloj.
Esaerak:
Erlojuak dabil mundua.
Esaera.
Esamoldeak:
erlojua geldi jun.
Esapidea.
"Denbora poliki joan.
“Neri erlojua geldi juten jat." (Lar Antz)”
ermendáde, ermendadía.
(c).
Izena.
Uberan baserritarren elkartea ganadu kontuetarako. Behi bat akabatzen zenean ermandadeak hainbesteko bat ordaintzen zion jabeari. "Lana" Arrasateko kooperatiba sortu zenean galdu zen. · En Ubera hermandad ya desaparecida que funcionaba como seguro ganadero.
“Urtero eitte zan Ermendadeko juntia./ Ermendadiak txakurtxikirik ez pagatzia erabagi dau.”
ermosúra, ermosuría.
(c).
Izena.
Edertasuna; gauza ederrak aurrean ikusten direnean erabilia, batez ere. · Hermosura; referido, sobre todo, a cosas hermosas que están a la vista.
“Gernikako ferixan izan nitzan atzo, ta aura zan ermosuria./ Onek die zure seme-alabak, e? Au da au ermosuria./ Sagastira sartu eta ermosura aura ikusi nebanian negar eitteko gogua etorri jatan.”
ernára, ernaría.
(c).
Izena.
Eibar.
Enara. · Golondrina.
“Goizeko euzkixakin ernarak ataratze detsue jardun oso pozgarrixa. (Etxba Eib)”
ernári.
(c).
Adberbioa.
ernái.
Animalia bat umea egiteko. · Preñada. Dícese de los animales.
“Ernari daukau biae gaztia./ Eztakitt biorra ernari eztagon. Lelenguan eztok jakitten; gero bai: ernai dago ero antzu dago. Don.”
Sin. umia eitteko (pertsona eta animaliak), ume esperuan egon (pertsonak) txala eitteko (behiak)..
érne.
1.erne.
(b).
da
Aditza.
Germinar, brotar.
“Letxuga azixa aspaldi eraiñ neban baiña bape ezta erne.”
2.erne.
(c).
du
Aditza.
Erne eragin.
“Bero onek laster erneko dau porru landaria.”
3.erne, ernía.
(c).
Izena.
Hazi bat ereindakoan lurrean lehenengo agertzen dena. Bizarraz ere bai. · Brote, Primer germen de semilla.
“Garixak ernia agiri dau./ Bizarra juan ein jatan, baiña berriz be ernia agiri dot.”
4.ernia, ernía.
Izena.
"Perretxiko ugari hazten danian batera.
“Bariña aldameneko pagadi batera sartu giñanian, ha zuan perretxiko-ernia! Ze zuan ha!" (SB Eibetno).”
botada.
5.erne egon.
Aditza.
1.erne egon.
(c).
Esapidea.
Zoli egon, argi egon. · Estar atento.
“Ganauzain dabillenian be erne egoten da zuen mutikua.”
zoli egon, árgi égon.
2.erne egon.
(c).
Aditza.
Esna egon. · Estar despierto.
“Goizian eguna zabaldu orduko erne nenguan.”
ernegagárri, ernegagarríxa.
(c).
Adjektiboa.
erneagarri.
Desesperante, fastidioso, -a.
“Gosiak egon da aoko miñagatik jan eziñ izatia da ernegagarríxa.”
ernégau.
(b).
da
du
Aditza.
Desesperar(se), rabiar, impacientar(se).
“Lanik ezin ddau billau ta ernegauta dago./ Mutiko gogaikarri orrek ernegau eraitten doste./ Ori beti ernegatzen egoten da.”
ERNEGATZEN edo ERNEGAUTA EGON eta ERNEGAU ERAI.
ernégu, ernegúa.
(d).
Izena.
Impaciencia, desesperación.
“Andriak ies ein zotsanian etxakon urtebetian pasau ernegua.”
ernemíña euki.
(d).
Erne ezina euki. · Tener una simiente dificultad de germinar
“Ernemiña egualdi txar bat artutakuan erne ezinka dauanian ero: “An agertu da?” “Ez, arek ernemiña dauka”. Don.”
ernémun, ernemúna.
(c).
Izena.
Patataren begia eta edozein haziren germena. · Germen del tubérculo de la patata o de cualquier otra semilla.
“Patatia, ernemunak asten jakonian zatartu eitten da./ Garixai, umedadetan euki ezkero laster asiko jako ernemuna./ Sartu giñuan babiak agiri dau ernemuna.”
ero.
(a).
Juntagailua.
o.
Edo. · O.
“Bi ero iru aldiz esan jat./ Etxe bat ein ein ddou o jaso ein ddou. Jaso esaten da ba estruturia gora jasotzen danian. Don.”
Edo ez da apenas entzuten..
erómai, erómaixa.
(c).
Izena.
errómai, oremai, oramai.
Oremahaia. · Artesa, mesa donde se hace la masa del pan.
“Baserrittako eromaixak baztartuta dare aspaldixan./ Masa zati bat ixten zan oremai baztarrian iriñakin tapauta. Aniz.”
Eromai batzuek azpian bi irin-kaja izan ohi zituzten.
.
eróso.
1.eroso.
(b).
Adberbioa.
Egoki. · A mano, con la mínima molestia.
“Plaza inguruan bizi dienak oso eroso dauke ikastolia./ Taberna orretan oso eroso jarri dabe sukaldia./ Andik markauta bai, baiña “emendik erosuao jak eta”. Klem.”
Gauza bat oso erraz edo gertu dagoenean erabiltzen da.
.
aldrebes.
2.eroso, erosúa.
(c).
Adjektiboa.
Cómodo, pero sólo en el sentido de fácil, agradable.
“Bergatik Donostiarakua ezta bape biaje erosua./ Lan erosua da artazuriketia.”
Ez da esan izan "silloi erosua", "etxe erosua" eta horrelakorik..
aldrebes.
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri