Bergara aldeko hiztegia
euskalzále, euskalzalía.
(b).
Izena.
Euskara maite duena. · Amante del euskara.
“Orren aitta be euskalzale borrokatua zan.”
euskárri, euskarríxa.
(d).
Izena.
Eusgarria, eusteko gailua. · Apoyo, soporte, sostén.
“Pareta orri euskarrixa ipiñi biako jako jausi eztaiñ.”
éuskerazko dántza, éuskerazko dántzak.
(d).
Izena.
Trikitixa, ezpata-dantza, aurreskua eta horrelakoak. Hauei "euskal dantzak" deitu izan zaie ofizialki, baina jende askok lehen "euskerazko dantzak" esaten zien. · Antiguamente muchos denominaban así a los bailes tradicionales vascos.
“Lenengo meza-nausixa ta gero euskerazko dantzak.”
éuskerazko praka, éuskerazko prakak.
Izena.
euskal praka.
Praka milraiasak. · Antiguamente denominaban así algunos a los pantalones milrayas.
“An joian dotore asko euskerazko prakak jantzitta.”
éutsi.
(a).
dio
Aditza.
euntsiñ (Aram.).
Sostener, aguantar, resistir.
“Zebillen aiziakin txapelai ezin notsan eutsi./ Mozkorrai eutsi ezindda zoian Patxi.”
Eutsi, eutsi! oihukatzen da norbait, kirolaria adibidez, animatu nahi denean.
.
Esamoldeak:
autsonáz.
Eutsi, hartu, aginteran (hika n., pl., Ub.-Ang.)
“Autsonaz ire antiajuak.”
autsáz.
Hartu, eutsi (hika m. plurala. Bergarako partean Uberan eta Angiozarren erabiltzen da bakarrik).
“Autsaz nere zapatak.”
autsón.
otsón.
Eutsi, hartu, aginteran (hika neska).
“Autson ire jertse estimaua. ”
autsá.
otsó.
Hartu, eutsi! Eutsi-ren agintera(hika mutila).
“Autsá ik lagatako maillukia./ Eztok asko merezi baiña otsó erregalua.”
autsí!, eutsi, har ezazu! eutsiren agintera zaharra.
Aditza.
autsí.
Tori, eutsi, har ezazu! Eutsiren agintera zaharra. · Tómalo!
“Autsi atzo eskatu zostazun liburua./ Autsi milla peseta ta erosi nai dozuna”
éuzki, éuzkixa.
(a).
Izena.
Eguzkia. · El sol.
Euzkittan, euzkittatik, euzkittara... «Al sol», etab..
Esaerak:
Euzkixa nora, zapixak ara.
(c).
Esaera.
1. "Komeni denaren arabera jokatzen da." (Lar Antz). 2. "Nahi duten modura erabiltzen gaituzte." (Lar Antz).
Esamoldeak:
euzki epeletan.
(c).
da
du
Aditza.
Eguzkitan, honek oso gogor jotzen ez duenean.
“Ederki egoten da euzki epeletan liburua irakurtzen./ Etorri zaittez ona euzki epeletara.”
euzkí béro, euzkí berúa.
(c).
Izena.
Eguzki indartsua.
“Jotia (garia) agostuan komeni, euzki berua komeni izeten da ta. Aniz.”
éuzkixak pasáu..
(b).
du
Aditza.
Coger una insolación.
“Plaian luak artu ta euzkixak pasau, itxuria, ta gaixki dago ospittalian.”
éuzki lóra, éuzki lória.
(c).
Izena.
botanika.
Carlina acaulis.
Eguzki lorea. · Carlina angélica, cardo rizado.
Ateburuetan, oineztarriaren arriskutik babesteko, antzinatik jarri ohi den lorea. Gaur egun ez dago ohitura handirik inguru hauetan..
ohar bat
kardú lóra, Azáldeittako kárdu.
euzkí-bégi, euzkí-bégixa.
(b).
Izena.
Egutera, eguzkiari begira dagoen parajea. · Lugar soleado y airoso; solana.
“Zuen basarrixa euzki-begixan dago, paraje ederrian.”
Euzki-begi esanagoa da euzki-alde baino. Sarri Sin. gisa erabiltzen badira ere ez dirudi beti direnik. Euzki-alde eta izotz-alde antonimoak dira eta haran baten bi aldeez ari dira; euzki-begi eta aiñube ere antonimoak dira, baina haranaren bi aldeez baino gehiago paraje bakoitzaren orientazioaz ari dira. Sin. euzkierripa (Lein.), ibargi (Oñ.).
.
eútegi, euzkierripa.
ibargi.
euzki-galda, euzki-gáldia.
(c).
Izena.
Eibar.
Sol abrasador. EUZKI-GALDATAN, batik bat.
“Eguardiko euzki-galdatan etorri biar zian da. (Etxba Eib)./ Zela egon leike hor, eguzki-galdatan?! (SB Eibetno).”
euzkí-álde, euzkí-áldia.
(c).
Izena.
Eguzkiari begira dagoen aldea. · La solana.
“Euzki-aldian negua bigunaua izaten da izotz-aldian baiño.”
izotzálde.
euzkíarte, euzkíartia.
(c).
Izena.
Eguzkiartea. · En los días nublados, intervalo en que luce el sol. Claros.
“Egun illuna gaurkua, eguardi aldera euzkiarte batzuk izan die, baiña...”
ostárte.
éuzki bédar, éuzki bedárra.
(d).
Izena.
botanika.
Helianthus annuus.
“Helianthus annuus. Girasol. Soroetan olio edo pipatarako hartzen den landare ezaguna.”
euzkierripa, euzkierripie.
Izena.
Leintz.
Egutera.
“Añubekuek etxok korriruten eta euzkierripakuek, barrez, dexkoidetan baaz dana jota aidien. (AA ArrasEus, 210. o.).”
euzkí-bégi.
euzki-gorde, euzki-gordía.
(c).
Izena.
Eguzkiak jotzen ez duen lekua.
“Egualdi edarra ein juan, baiña euzki-gordietan-eta izotza kendu be etxuan eiñ egun guztian.”
eúzkittu, eúzkittua.
(d).
Izena.
Eguzkitua. Berotualdia eguzkitan.
“Onei baboi ondo etorriko litzakixuek euzkittu bat. Klem.”
éuzkixak pasáu..
(b).
du
Aditza.
Coger una insolación.
“Plaian luak artu ta euzkixak pasau, itxuria, ta gaixki dago ospittalian.”
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri