Bergara aldeko hiztegia
euli-káka, euli-káka.
(a).
Izena.
Excremento de mosca.
Esamoldeak:
euli-káka ez izan.
(c).
Esapidea.
Bere ustez inportantea izan; ironiaz.
“Ez pentsau gero gure uezaba euli-kaka danik.”
eulondo, eulondua.
(d).
Izena.
Oñati.
Euria egin ondorengo garaia. ·"Eulónduan: después de la lluvia." (Izag Oñ).
eulórde, eulórdiak.
(d).
Izena.
Lehen leku altuetan (Elgetan eta Elosun, adibidez) uda partean lainoa sartzen zenean egiten zuen lanbro-euria, behetan egiten ez zuena. Horregatik lurrak askoz ere freskoago mantentzen omen ziren. Aspalditxoan ez omen du egiten eguraldi jenero hau.
Etim.: euri+orde..
2.eun, eúna.
(d).
Izena.
Linu-hariz egindako oihala. · Tejido, lienzo, de lino.
“Andik aurrera eztou geixao eunik zertu. JJp./ Da gero, arilddu esaten jakon, da matazak ein, dda gero tejerua or zeuen, Osintxun eitte zan euna, Tejerokúan. Aniz.”
Linua ereiteari laga zitzaionean hitza ere erdi-galdu zen. Eunak eun lan da esaera. Linua soroan ereitetik ehuna egin arte lan asko zuen. Ene! orrek lan asko, eunak eun lan. Hilari.
Esanahia:.
Esamoldeak:
eúna eiñ.
(d).
Tejer.
“Ille jotzen, ardi mozten, euna eitten... JJp.”
eundu.
eúndaka.
(b).
Zenbatzailea.
Cientos de.
“Eundaka lora ondatuittu txingorrak./ Eundaka lagun il zien.”
eundu.
(d).
Aditza.
Eibar.
Eho, ehuna egin. ·Tejer.
“Neguan ataratako mataza guztiak eundu ditturaz eunliari emonda. (Etxba Eib)”
eúna eiñ.
eunéko.
1.euneko.
(b).
Zenbatzailea.
Por ciento, tanto por ciento.
“Euneko bostian jarri dot dirua./ Euneko zazpi kentzen dau bankuak.”
2.euneko, eunekúa.
(c).
Izena.
Ehun aleko pila edo taldea. · Ciento, centena. Grupo o montón de cien unidades.
“Porru landaria etara ta eunekotan jarri.”
Goikoaren antzerako esaldietan izan ezik, ziento erabiltzen da..
eunézko, eunezkúa.
(d).
Adjektiboa.
Linu-arizko oihalekoa. · De lienzo de lino.
“Eunezko atorra eder bat erabiltze zeban amandriak./ Lau kamixa ta bi izera ekarri nittuan neuk e, eunezkuak. JJp.”
arízko.
eúngiñ, eungíña.
(d).
Izena.
Ehulea. · Tejedor.
“Eungiña esaten jakon orri; eungillia ero eungiña. Don.”
eungílle, éule.
eúngintza, eúngintzia.
(c).
Izena.
Ehun ekoizpena. · Fabricación de tela. (de lino, tradicionalmente).
eún-píeza, eún-piezía.
(d).
Izena.
Linu-hariz eginiko oihala.
“Eun-piezia ein, da gero lixibia eitte zan da, zurittu. Aniz.”
eúntegi, eúntegixa.
(d).
Izena.
Ehuna egiteko makina. Zurezkoak izaten ziren, eta eskuz eta hankaz egiten zen lan. · Telar.
“Makiñak Kataluñan erosittakuak, baiña zien lengo euntegixak bezela, baiña mekanikaz lana eitten zebenak, baiña sistema berdiña. Ez oinguak bezela, pletiniakin-da, flejiakin-eta, aiziakin-eta; olakoik ez, lengo zarrak. Josu.”
eup!.
(b).
Interjekzioa.
Etxe barrukoei atetik deitzeko erabiltzen den oihua. · "Interjección equivalente a la locución castellana ¡ah de la casa!" (Etxba Eib)
Gizonezkoek eup! eta emakumeek abe maria!.
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri