Bergara aldeko hiztegia
ezéla (be).
(b).
Adberbioa.
Inola (ere). · De ninguna manera.
“Ezin ddot kinielia ezela azertau./ Ezin ddau ezela be titulua etara. EZELÁ BE, batik bat.”
iñúndik iñóra, ezégatik (pe), ezétara (be), iñolá be, iñótara (be).
ezeláko, ezelakúa.
(c).
Izenlaguna.
Inolako. · De ninguna clase.
“Perretxikutan izan naiz, baiña eztot topau ezelakoik. Ez onduak, ez txaltxak, ez ezelakuak./ Ezelako esplikaziñoik emun barik alde ein ddau etxetik.”
Sin. iñolako (Bergarako kalean erabiliagoa, baina bestela ez)..
ezenbe.
(c).
Ezeren ere.
“Danok ezenbe akorduik barik bazkaitten geontzela radiotik emun juen notizioi. (AA ArrasEus, 243. o.).”
ezéntzun eiñ.
(b).
Esapidea.
Hacerse el sordo.
“Ia zorrak noiz pagau biaittuan preguntau jat baiña ezentzun ein ddau.”
ézer.
(a).
Izenordaina.
En frases afirmativas e interrogativas "algo", en negativas "nada".
Deklinatuta: ezek, ezei, ezen, ezendako, ezekin, ezetan, ezeta(ra)ko, ezetatik, ezetara, ezetaraiño, ezegatik....
Esaerak:
Ezer ez eta festa.
Esaera.
ezer ez eta pesta.
"Asko hitz egin baina gero ezer ez; baita itxura ematen duena, baina ezer ez dena ere." (Lar Antz)
Esamoldeak:
ezérki.
(d).
Ezer, zerbait. Gure aitajaunari honelako esaldiak entzuten genizkion:
“Ekarri dozue ezerki?/”
ezer gutxi.
(b).
Poca cosa.
“Ezer gutxi balio dau barriketan ibiltziak./ Zerbaitt irabazten dau baiña ezer gutxi. ”
beste ézer ézian.
(b).
Esapidea.
A falta de otra cosa.
“Beste ezer ezian ezta txarra ogixa. ”
ezétara (be).
(b).
Adberbioa.
De ninguna manera.
“Alegiñak eiñ arren, ezetara be ezin izan giñuan aren neurriko zapataik topau.”
Formarik arruntena da gaur hemen, baina Sin. ugari du, bizkaiera eta gipuzkerako forma mordoa baitabill gure herrian nahas-mahas. Don.k iñotara eman digu..
iñótara (be), iñúndik iñóra, ezégatik (pe), ezéla (be), iñolá be.
ézetz.
1.ézetz.
(a).
A que no.
“Ezetz dana eran.”
báietz.
2.ezétz.
(a).
Que no.
“Ezetz esan dotsut.”
baiétz.
3.ezetz, ezétza.
(b).
Izena.
Ezezkoa. · El no, la negativa.
“Lana eskatuta zeukan da gaur artu dau ezetza.”
ezézko.
baiézko, baietz.
ezezáun, ezezáuna.
(b).
desezaun, desezauna (d).
Ezezaguna. · Desconocido.
“Ezezaun batek irabazi dau karreria./Etxian ola bakarrik egoten naizenian da bakizu, ze itten doten? Kanpoko atia itxi bai, eta desezauna bada eo, bestaldeko atetik erten. Hil.”
DESEZAUN ez diot besteri entzun..
ézeze.
(d).
Juntagailua.
Ezezik. · No solo.
“Perretxiku mordua topau giñuan, da topau ezeze jan be bai./ —Atzo korridu uan karreria? —Korridu ezeze irabazi be bai.”
EZEZE... BE BAI da multzo osoa.
.
ohar bat
ezézko, ezezkúa.
(b).
Izena.
Ezetza. · La negativa, el no. Tratándose de amores, "calabaza".
“Bere begittako neskiak ezezkua emon dotsalako triste dabill.”
ezetz.
baiézko, baietz.
ezezkora.
(d).
Adberbioa.
Artilea kardatzeko kardak, hortz bakoitiak era batera izatea eta bikoitiak bestera jarrita. Batzuk luze eta besteak motz, adibidez.
“Ta onek eoten die ezezkora, emen eoten da luzia ta emen eoten da motza, ta eoten dia illaran sartuta, ta arek oso mietzak zien onen aldian, mietzauak. Pedro.”
Artilea kardatu, orraztu egin behar izaten da haria egiteko, eta punta bat motza eta bestea luzea duten kardekin hobeto egiten da.
.
ézi.
(c).
du
Aditza.
Hezi. · Adiestrar, educar.
“Ezkerretik ezittako beixa da au, ta ezta eskumatik lotu biar.”
Animaliez, batik bat. Pertsonez gutxi entzuna, oso adinekoei izan ezik. Edukau edo erakutsi da arruntagoa.
.
ezían.
1.ezían.
(b).
Juntagailua.
Ezean. · A no ser que, si no, excepto.
“Lan ori geuk eiñ ezian eztau iñok eingo./ Paraje aura, euririk eiñ ezian, primerakua da udia pasatzeko./ Ni, pattarrik eran ezian, ondo ibiltzen naiz.”
Aditzaren ondoren ia bakarrik..
2.ezían.
(b).
Juntagailua.
Ezean. · A falta de.
“Ogirik ezian ezta txarra dirua./ Orrek diruik ezian eztau pausoik emuten./ Propiña ezian ezta amandriana joaten.”
Partitiboaren ondoren ia beti.
.
ezíbako, ezíbakua.
(c).
Izenlaguna.
ezibaréko.
Hezi gabeko pertsona edo animalia. · Persona o animal sin educar, sin desbravar.
“Nora joango aiz ba ezibako orrekin, ezta mezetara be.”
Despektibo moduan, batez ere. Bestela ezitzeke gehiago..
ézik.
(b).
Juntagailua.
Excepto, a no ser que, si no.
“Italian, makarroiak gustau ezik, gosiak ibiliko za./ Danak joan die bakaziñotara, neu izan ezik.”
Izan ezik erabili ohi da ia beti, baina aditz partizipioaren ondoren ezik edo ezian..
ezikúsi eiñ.
(c).
Esapidea.
Ikusi arren, ez ikusiaren itxura egin. · Hacerse el ciego.
“Aldamenetik pasau da baiña ezikusi ein ddau.”
éziñ.
1.eziñ.
(a).
du
Aditza.
No poder.
“Txarra da nai ta eziñ.”
2.ezíñ, ezíña.
(b).
Izena.
El no poder, la impotencia.
“Nai eta eziña, askoi pasatze jakuna./ Orrek eztauka eziñik, baiña alper utsa da.”
Esamoldeak:
eziñían ibílli.
(c).
Esapidea.
Indar edo adore gutxirekin ibili.
“Aurten Gorospe eziñian ibili da Tourrian.”
3.eziñ.
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri