Bergara aldeko hiztegia
ei.
(b).
i.
Omen.
“Elgetan oinddio edurra ei dao./ Gasolinia merkatu biar ei da./ Ez i dator afaltzera. ”
I bakarrik entzuten da askotan..
Eibar.
(a).
Ibar (Ub.).
Deba Ibarreko herria.
Esaerak:
Eibarko txitia, oillo.
(c).
Esaera.
Eibartarrek beti izan dute maila bat gorago egotearen fama.
Beste leku batzutan pentsau orduko, Eibarren egin.
Esaera.
Plazentziarrek eibartarrez esaten ei dutena. (SM Zirik). Eibartarrak egiteileak izan dira beti.
Eibarko txitia Bergako oillua.
(c).
Esaera.
Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran.
eiñ.
eiñían.
(c).
Juntagailua.
iñian.
Eginean, zorian. · Precedido de participio, a punto de, en un tris de.
“Zuen basarrixa jausi eiñian dago./ Txixaguriak urten eiñian egon naiz frontoian./ Errebentau eiñian jarri giñan babaz.”
I.
ekáiztu.
(d).
da
Aditza.
Matxorratu. · Volverse estéril un animal (la vaca, mayormente).
“Matxorratu ein dda. Bei ekaiztutakua. Matxorratu ein ddok, ekaiztu ein ddok. Don./ Ekaiztua be esaten da izendakuai, jeneralian, baiña bestiai matxorria. Don.”
Ez diot beste inori entzun. Emakumeez ere esan omen daiteke..
ekárri.
(a).
du
Aditza.
Traer.
Inperatiboa bizirik dago adinekoen artean: zuk EKÁTZU edo EKATZÍA, hik EKÁK edo EKAKÍA (m), EKÁN (n). Ekatzu kartera ori, neria da ta./ Ekak segia puxkat zorroztu daidan; edo ekakia segia... (testuinguru berdintsuan erabiltzen badira ere badirudi ekakia persuasiboagoa dela eta ekak/n aginduzkoagoa)./ Ekan nere jertsia, konpondu ein bia jonat eta. Ubera aldera pluralgile eta guztikoak ere entzun daitezke: zuk EKÁTZUZ, ik EKÁTZIK (m) eta EKÁTZIN (n). Azentua azken silaban ere jarri ohi zaio.
.
ékiñ.
(a).
dio
Aditza.
Hasi. · Empezar algo, comenzar.
“San Jose... kendu ta jaixten ekiñ (ardiak). Hil./ Lanai ekin notsan da akabau arte enitzan geratu./ Ekin gontsan pelotan da azkenerako izardittu./ Irixak ekin jaue saltoka, jo batera ta jo bestera. Ben.”
Adinekoek NOR-NORI-NORK gisa jokatzen dute. Askotan NORI ez da agertzen esaldian: Pelotan ekin gontsan./ Zarataka ekin zotsan, etab. Gaur egun askok asi bezala (NOR) jokatzen du..
ekiñáldi.
1.ekiñaldi, ekiñaldíxa.
(b).
Izena.
Saio luzea, lanaldia. · Sesión de trabajo de cierta dureza o duración.
“Zu obetik jaiki orduko nik ekiñaldixa eindda neukan bedarra ebaitzen./ Liburukote orrek ekiñaldi ederra dauka leitzen.”
2.ekiñaldi, ekiñaldixa.
(b).
Izena.
Hasialdia, jardun aldia. · Envite, acometida.
“Ekiñaldi baten ezin bozue pianua etxera jaso, bittan jasokozue.”
ekonómika, ekonómikia.
(a).
Izena.
Cocina de leña y carbón.
“Berriz be ekonomikia modan jarri da./ Ekonomikiak majo berotzen dau etxia.”
Asmazio handia izan zen bere garaian. Gure amak dio lehenengo ekonomikak hasi zirenean zenbaitek KALÁMONIKIA deitzen ziola: Beketxeko gizona burdixakin, da: —Nora zoiaz ba?, ta —"kalamonikia" ekartzera, ori zeroi, ikusten eztan suoi, ori baforioi. Klem. Sin. goiko su (Eib.)..
ekubilkára, ekubilkaría.
(b).
Izena.
ikubilkára.
Ukabilkada. · Puñetazo.
“Ekubilkaria emon zostan tripapian.”
ekúbill, ekubílla.
(a).
Izena.
ikúbill.
Ukabila. · Puño.
“Ik atzo zetan erakutsi ostan neri ekubilla?”
- e
- edarki
- edozetaráko
- edúr-ur
- egin
- égon
- egunalbáko
- eguzki
- ekúlondo
- elizante
- émeki
- enbidixa
- éngrudo
- enségida
- épa!
- epidemia
- eráñuntxo
- érdera
- erdizpurdi
- érkiñ
- érloju
- erostéille
- erraméru
- errébeska
- errége
- errekako txinbo
- erreme
- errendu
- erréspetau
- erré-úsaiñ
- erríko éskola
- errondalari
- erru bedar
- eságapeko
- esfórtzu
- eskástu
- eskillára-búru
- eskólau
- esku-errota
- eskúpeta
- esnati
- esnétela
- espínaka
- éstata
- estómagu
- estun
- étsai
- etxégintza
- etxóin
- euli-káka
- eupára
- euskalzále
- éxkel
- ezéla (be)
- ézinddako
- ézkondei
- ezpánaundi
- éztarri