Ikustekoak
- égin. egiñ, eiñ, ein, in, iñ. Eiñ (gehien), Ein, in edo iñ ahoskatu ohi da. /ñ/ez ahoskatu ohi da esaldi bukaeran edo bokal aurrean, eta /n/ez kontsonante aurrean: Eztot (e)iñ;(e)iñan puruan; (e)ingou; (e)in bia da. Egin sarrera ipini dugu ordena logikoz sailkatu ahal izateko. Gainera hitz asko: eginkizun, egiñarin, etab. osorik ahoskatzen da. 1.egin. (a). Aditza. Hacer, construir, producir. “Oso liburu politta ein ddabe.” Beste testuinguru askotan ere erabiltzen da. Eguraldia: eurixa eiñ; jokoak: pelotan eiñ; adina bete: urtiak eiñ; eraiki: etxia eiñ (Ik. jaso); hizkuntzak: euskeraz eiñ; norabidea: ezkerretara eiñ; jakiak gertatu: labian, txapa gaiñian eiñ (Ik. erre). Baita: alde eiñ, barre eiñ eta horrelako aditzetan, eta baita aditzaren ekintzaren azpimarratzaile bezala ere: jan eingo dozu, esan ein ddotsat. Erosi zentzuan ere entzun dakieke zaharrei, arropaz edo oinetakoez jarduterakoan, ziur asko beren gazte denporan enkargatuta egiten zirelako. Pare bat zapata eitte ziñuan da, aura ba, Paskuakua eitteko, elizara konfesau ta komulgau eittera juteko, entierrun batera juteko... Hil./ Ointxe traje berri bat ein biarrian nago.. Esamoldeak: norbaitenak edo zerbaitenak egin. (c). Esapidea. Hondatu, galdu, zereginik ez izan. “Politikan oin arteko bidetik jarraitzen badogu, guriak egin dau.” egin-barri. 1.egin-barri, egin-barrixa. (b). Adjektiboa. Recien hecho. “Ogi au egin barrixa da. ” 2.egin barri. (b). Adberbioa. Recien hecho. “Gu sartu giñanian etxia egin barri zeuan.” egitte aldera. 2.egin. (c). da Aditza. Ohitu. · Hacerse, acostumbrarse. “Puxkat eiñarte lan gogorra da./ Edozein gauzatara eitten da personia.” óittu. 3.egin. (c). du Aditza. Jokatu, apustu egin. Egingo neuke... ia beti. “Eingo neuke aurten be eztabela aprobauko./ Eingo neuke naitta eiñ dabela.” Esamoldeak: 3.egin. (c). du Aditza. Jokatu, apustu egin. Egingo neuke... ia beti. “Eingo neuke aurten be eztabela aprobauko./ Eingo neuke naitta eiñ dabela.” 4.egin. (a). da Aditza. Bihurtu. · Hacerse. “Aundi egin da aspaldixan./ Etza zu sekula gizon egingo./ Len PCEkua zan da oiñ musulman ein dda.” 5.egin. (b). du Aditza. Igaro (denbora). “Zortzi urte ein zittuan seminaixuan./ Zenbat denpora eingozu kanpuan?” 6.egin. (c). du Aditza. Esan. · Decir. “Oinddio atzo berak eitte zostan beste amar urte artu nai zittuala, ta ikusi, gaur il dda./ Santa Kruz gurian lo einddakua zala, bein baiño geixagotan eitte zeban gure aittajunak./ Asten da berbetan da eitten dau: joan zaittie pikutara!” Eitten forma ia beti, eta goikoak bezalako testuinguruetan.. 7.egin. (c). da Aditza. Zerbait egokia ez izan norbaitendako, komeni edo gustatu ez, horrelako esaldietan: “Antxintxiketia eztok neretako eitten./ Aleginddu zuan baiña ezkondu bizimodua etzuan arendako eitten.” "Zerbait ez da norbaitendako egiten" formula beti. . 8.egin. (c). du Aditza. Larrua jo. “Zer, egingo jonau?/ Zelaira joan zien eittera.” 9.egin. (a). dio Aditza. Bale-baleka eta beste zenbait haur jolasetan, eliminatu, harrapatu. “Hodei, eindda zare, len ikusi zaittut eta. Oiñ pagatzia tokatze jatzu.” 10.egin.
Aipamenak
Aipamena bera | Egilea |
---|