Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

baresitx, baresitxak. "Las babosillas"." (Izag Antz).
bargázta. . 1.bargazta, bargaztía. (c). Izena. Txerri eme gaztea. Txarrixa be ferixa etorri tta, flakua ta luzia ikusten danian, “txarri bargazta au”. Don.” Donatok dio edozein animalia lirain eta flakori esan ohi zaiola eta ez bakarrik txerri emeari. . 2.bargazta, bargaztía. (c). Adjektiboa. Emakume sorgina, lotsagabea. Sarri neskatilez esan ohi da, hain zentzu gogorrik gabe; maitekiro, zenbaitetan. · Desvergonzada, descarada. Ezta neskatilla txarra, baiña bargazta xamarra.
bargáztona, bargáztonia. (c). Adjektiboa. adierazkorra Itxura edo izakera basto eta lotsagabeko emakumea. · Mujer de aspecto o carácter basto y desvergonzado. Ezautzen dou ondo; bargaztona majua da ori.
bárgo, -u, bargúa. (d). Izena. Barbus bocagei. barbo. Barbo. Deba ibaian lehenago zegoen arrain handia Aintxiñan amorraiñak, loiñak, barguak eta danetik jeuan ibaixan.
bárik. (a). bárek. Gabe. Ezetarako gogo barik nabill. Esamoldeak: jausi barik!. (c). Esapidea. Kontuz!, ea erortzen zaren! Hori esaten zaio norberaren aurrean erortzeko arriskuan dagoenari. Labandu barik!, ere bai labandu berri denari, eta abar.. ohar bat
báriku, bárikua. (a). Izena. baríxaku (Ang.). Ostirala. · Viernes. “Taberna giroan Kaskajuen eguna deitu izan zaio. Eguakitz gehiago erabiltzen da Bergaran; kalean eta ekialdean eguakitz gehiago, eta Ubera-Angiozarren bariku edo barixaku. Etim.: abari (afari)+bako+egun, Mitxelenaren arabera.” content_copy eguákitz. Esamoldeak: baríku sántu egun, baríku sántu eguna. Viernes Santo. content_copy eguákitz sántu egún.
bárka, barkía. (b). Izena. Tomateak, fruta etab. erabiltzeko balio duen egurrezko kaxa. · Caja de madera que sirve para transportar fruta, etc. Barka ugari biar izaten da jenerua plazara eruateko. Kaja entzuten da gero eta gehiago. .
bárka eskátu. (c). du Aditza. Barkamena eskatu. · Pedir perdón. Joan amandriana ta barka eskatuiozu, diabruori alakuori. Esamoldeak:
barkéske
barkéske. (c). Adberbioa. Pidiendo perdón. Damutu jako ori neri esana ta barkeske etorri jat. Etorri, joan, egon... aditzekin. Barkaeske ere entzun daiteke..
barkakára, barkakaría. (b). Izena. Barkakada. · El contenido de una caja. Lau barkakara tomate batu giñuzen.
barkámen, barkaména. (c). Izena. Perdón.
barkátu. (a). du Aditza. Perdonar.
barkazíño. 1.barkaziño, barkaziñúa. (b). Izena. Perdón. Eitten daben beruakin da urik ekarri ez? Eztaukak barkaziñoik. content_copy barkámen. 2.barkazíño, barkazíñuak. (c). Izena. Oporrak. · Vacaciones. Lo dicen algunas personas de edad que hablan muy "cerrado" y que seguramente encuentran algún parecido entre las vacaciones y el perdón. Oporrak oin dittuk; len barkaziñuak esaten gontsan guk. Klem./ Aurten be barkaziño barik geratu nok taillerrian. Orduko umeek barkaziño-ri zentzu bikoitz sakona aurkituko zioten dudarik gabe. Gure belaunaldikoek bakaziñuak izan genituen eta oraingoek oporrak. .
barkilléro, barkillerúa. (b). Izena. Barkillo saltzailea.
bárkillo, bárkillua. (b). Izena. Barquillo. Barkilluak marra-marra jaten giñuzen txikittan.
bárku, barkúa. (a). Izena. Barco.
barra-bárra. (b). Asko, ugari. · Mucho. Dirua barra-barra irabazi dabe taberniakin./ Len astegunetan be jentia barra-barra ibiltze zan gabian. Izena aurretik izan ohi du, eta mugatu singularrean: gizurra barra-barra, usua barra-barra, perretxikua barra-barra....
barrábas. (d). Norbaiti okerra dela esateko konparazio gisa erabilia. Ola baten bati esaten jakonian okerra ero zera danian: 'Barrabas baiño okerraua aiz i' « Mutiko barrabasa » eta horrelakorik nekez entzuten da..
barrábas bedar, barrábas bedarra. (c). Izena. botanika. Oxalis latifolia. barrabas, -a. Acederilla, aleluya. Hosto hirukoitza duen sekulabelarraren antzekoa, errekondoetako soroetan, batik bat, hazten dena. Oso zuztar sakonak ditu eta barren barrenean, patatatxoa. Oso-osorik kendu ezean berriro hazten da eta berehala ugaritzen. Soro eta baratzetako belarrik txarrena, beharbada, askok deabruari baino beldur handiagoa diotena. Sin. potoxbedar, lekeitio bedar (Eib.), txomin bedar. .