Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

bíkoti, bíkotixa. (d). Izena. Bikoitza. · Doble. Etxe onekua ero zera baldin bazan, arrio bi; arrio bikotixa, aura ba grandia zan. Gure aittajauna ori arrio bikua ei zan. Ben./ Iru susa topau najittuan, edarrak, bat bikotixa gaiñera. Hitz ia galdua..
bíkotx
bíkotx, bíkotxa. (c). bikoitz. Bi atal edo parte berdin dituena. · Doble, compuesto de dos partes. Arrautza au gorringo-bikotxa da./ Batzuk potro bakarrak izateittuk eta beste batzuk potro bikotxak./ Basarri batzuk bizitza bakarrekuak die ta beste batzuk bikotxak (edo bi bizitzakuak)./ Aurten amar bikotx eta iru irukotx jaio zittuan (bildotsak).” Bergaran BIKOITZ ere entzun daiteke, Leintz aldera BIKOTX..
Bílbo. (a). Toponimoa. Bilbao. Esamoldeak: bértan bílbo!. (c). Zerbait bitxia ikusitakoan
bili, bilixa. Izena. Eibar. Etxeko ahatea. Esamoldeak: bili-bili. 1.bili-bili, bili-bilixa. Eibar. "Haur-hizkeran, ahatea. Ikusizu, bili-bili mamatan. 2.bili-bili. "Llamada para atraer patos y ánades." (SB Eibetno).
billa. (a). Posposizioa. En busca (de), a la busca (de). Perretxiku billa nabill./ Zure billa nator. Esamoldeak: billa joan. (b). Aditza. billa etorri, jardun, ibilli, billaka. BILLA JOAN, ETORRI, JARDUN, IBILLI. BÍLLAKA. (b). Buscando Atsalde guztia billaka ta billaka jardun giñuan, baiña alperrik.
billáu. (a). du Aditza. Bilatu. · Buscar?, encontrar. Antiajuak bilau ezindda nabill./ Perretxiku pillia billau neban. Erdaraz "buscar" eta "encontrar" bereizten badira ere, Bergaran, gaur behintzat, "buscar" billa ibilli esan ohi da, batik bat, eta "encontrar" billau edo topau. Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don./ Mandazaiñen batzui urria galdu, eta gero ulixa basarrikuak billau zebela, eta orduan gogortu ziela basarri ortakuak. Klem..
billoba, billobia. "Nieto." (Lar Antz)
billósik. (c). Adberbioa. billótxik, billotzik, pillosik (Lein.). Biluzik. · Desnudo, en cueros. Billotxik ibiltze ei da etxian. Ubera eta Angiozar aldean batik bat.. content_copy narrútsik, narrugorríxan.
billóstu. (d). da du Aditza. pillostu (Lein.). Narrugorrian jarri. · Desnudar(se). Billostu ta errekan baiñau giñan. content_copy narrugorrixan jarri.
bíllotx, billótxa. (a). Izena. bildotx. Bildotsa, arkumea. · Cordero. Urtebete duena eta aurrerako lagatzen dena: urtebillotx.. Esaerak: Ardixan kulpak bildotsak pagau. Esaera. Antzuola. "Haundiaren hutsak txikiak ordaindu behar." (Lar Antz). Esamoldeak: bíllotxak apártau. (c). Bildotsari amaren erroa kendu, hartzea eragotzi. Billotxak apartau ein bia dabe. Don.”
billotx-adári, billotx-adaríxa. (c). Izena. Urtebete arteko ahari gaztea. Aurretik esaten jako billotx-adarixa, billotxa urtebete arte, ta gero adaritua, gero adarixa. Luis.” Emea denean arkazte edo urtebillotx..
billotx-batzeille, billotx-batzeillía. (d). Izena. Artzainei bildotsak erosten ziena gero saltzeko. Olaxe billots-batzeilliei, rebenderei; orduan be bai rebenderei. Ni txikixa nintzala, gaiñera, kotxeduna etorte i zan e, karroduna Osintxura. Hil.” content_copy rebéndera.
billotx égur
billotx égur, billots egúrra. (d). Izena. botanika. evonymus europaeus. Basaerramua, zapatariegurra. · Evónimo, bonetero. Pare bat hiru bat metro har ditzakeen zuhaixka-sastraka, gure sasi eta bazterretan bastante ugaria. Fruitua lau ataletan banatua du eta heltzen denean gorri-arrosa izaten da. Bonetearen antza du, hortik erdal izena. Eskulanetarako asko erabili izan da, lantzeko erraza delako..
bíllur, billúrra. (a). Izena. Beldurra. · Miedo. Esamoldeak: lapur bíllur bárik. (c). Esapidea. Majo edanda. Atzo lapur billur barik etxeratu giñuztan. billurrán billúrrez. (c). Esapidea. Beldurrak eraginda. Billurran billurrez laga fusillak eta alde ein zeben. billurrez aidian egon. Esapidea. Oso beldurtuta egon. Billurrez aidian sartu nitzan diretorian ofizinara. billurrez egon. (a). Esapidea. billurrak egon. Estar de miedo. billurrak egon. Esapidea. billurrez egon. Beldurrez egon. Nota txarrak etaraittu ta aman billurrak dago.” billurrak agindu. Esapidea. "Beldurra nagusitu. Mutikua nintzala, ola mezetan ero, sua daixola ikusi neban (sorgiña), billurrak ainddu ostan, olako begitanziño bat pasau jatan... Ori goguan daukat." (Lar Antz)” billurra sartu. Meter miedo. Umiei billurra sartzen ibiltzen da. billurra euki. Tener miedo. Zartzaruan billurra daukat. billurra emon. Esapidea. Dar miedo. Eskupetak billurra emoten doste. billurra artu. Esapidea. Coger miedo. Bilurra artu dotsat bolantiai. billur izan. (d). Aditza. Tener miedo. Elipsiaz entzun ohi da gehienetan. Beste gauza batzukin pasatzen dana, aura falta balitz, norbera billur. Hil./ Zer, billur jaten ala? Zer, billur jaten ala?
billurgárri. 1.billurgarri, billurgarríxa. (a). Adjektiboa. Beldurgarria. · Que da miedo, temible. Egualdi billurgarrixa euan. 2.billurgarri, billurgarríxa. (b). Adjektiboa. Oso handia. · Enorme. Jente pilla billurgarrixa etorri zan bertsotara./ Eztakik zelako etxe alia ein ddaben. Billurgarrixa. 3.billurgarri. (c). Adberbioa. Beldurra emateko moduan. Zuen mutikuak billurgarri zebitzen arbola puntan. 4.billurgarri. (c). Adberbioa. Asko, ikaragarri. Ermua billurgarri asi da aspaldixan./ Billurgarri jaten dau orrek.
bíllurti, bíllurtixa. (a). Adjektiboa. Beldurtia. · Miedoso, -a. Karneta etaratzeko baiño billurtixaua da. Burla gisa ere bai: Bi-llur-ti!, bi-llur-ti!, bi-llur-ti!....
billurtittu. (c). da Aditza. Beldurti bihurtu. · Volverse miedoso. Akzidentia euki nebanetik billurtittu ein naiz.
billúrtu. (a). da du Aditza. Beldurtu. · Asustar(se).
bíña. 1.biña. (b). Empate a dos. Realak eta Bilbok biña ein dabe. 2.biña. (b). Dos a cada uno. Bakoitzai biña intxaur emun dotsat.
bínagre, bínagria. (a). Izena. biñagre. Ozpina. · Vinagre. Adineko askok biñagre dio..