Bergara aldeko hiztegia
bixigu-begi, bixigu-begixak.
(c).
Izena.
Parranda biharamuneko begi gorri eta handituak.
“Zer gaba osuan elektrikiakin sopletatzen ibilli haiz ala? Horrek dittuk bisigu-begixak! (TSE Berb).”
bixk.
bixko, bixkua.
"Bizco.
“Bixko jarri zan aura, ezeukan bistaik-eta begi bat galdu zebanian..." (Lar Antz)”
bízar.
1.bizar, bizarra.
(a).
Izena.
Barba.
Esamoldeak:
bizarra kendu.
(a).
Aditza.
Afeitarse.
“Bizarra kentzeko etxak atxurran modukoik.”
2.bizárra(k).
Izena.
Burdinazko piezak lantzerakoan sortzen diren haritxoak. · Rebarba.
bizar-joan, bizar-joána.
(d).
Izena.
Bizarra falta den unea. · Calva en la barba.
“Noiztik daukazu bizar-joan ori? .”
bizarkentzáille, bizarkentzaillía.
(d).
Izena.
Ilea eta bizarra mozten duena. · Peluquero, barbero.
“Bizarkentzaillia ero barberua, bizarkentzaillia asko esaten giñuan. Don.”
bizártsu, bizartsúa.
(b).
Adjektiboa.
Bizar asko duena.
“Esku barruan be urtengo jako orri, ain da bizartsua eze.”
bízi.
1.bizi.
(a).
Aditza.
Vivir.
“Ze moduz bizi aiz?”
Esaerak:
Ze ingozu ba, il arte bizi.
Esaera.
Etsipena adierazten duen esaera (Lar Antz).
Munduan nai duenak luzaruan bizi, oilluekin jaiki eta txorixekin oera.
Esaera.
(Lar Antz).
Esamoldeak:
bizík.
(a).
Adberbioa.
Bizirik.
“Aizarixa bizik arrapau giñuan./ Eztakitt oiñezkero bizik egongo dan.”
2.bizi, bizíxa.
(b).
Izena.
Bizitza fisikoa, biologikoa. · La vida.
“Ies ein biar bizixa galduko ezpazeben./ Iñok eztaki bizixa zela sortu zan.”
3.bizi, bizíxa.
(b).
Adjektiboa.
Vivo, -a, espabilado, -a, dinámico, -a.
“Ezta neskatilla aundixa baiña bai bizixa.”
4.bizi, bizíxa.
(b).
Adjektiboa.
Sake handia egiten duen pelotari esaten zaio. · Viva, tratándose de pelotas.
“Pelota bizixakin Atanillo nausi.”
motel.
5.bizi, bizíxa.
(c).
Adjektiboa.
Zorrotza.
Ertz bizixa esaten zaio ertz zorrotzari.
.
bizi-alárgun, bizi-alargúna.
(c).
Izena.
Persona que no convive con su conyugue, hasta la llegada del divorcio. Actualmente también se llama a veces así a divorciados y separados.
“—Ze da ezkondua ala solterua? —Bizi-alarguna.”
Esamoldeak:
bizi-alárgun égon.
(c).
Esapidea.
Aipaturiko egoeran bizi.
“Aspalditxotik bizi-alargun dago Joxe.”
bizibíde, bizibidía.
(c).
Izena.
Medio de vida.
“Beste bizibideik izan ezian itxasora joango nitzakek.”
bizíeziñ, bizíeziña.
(b).
Izena.
Imposibilidad de subsistencia.
“Oinddio Euskal Herrira bizieziñak etorri bia dau./ Sueldo bakarrakin be eztauke bizieziñik.”
Substantibo gisa erabilia. Harrigarria da hitz hau hiztegi gehienetan ez agertzea..
bizigárri, bizigarríxa.
(c).
Izena.
Pizgarria. Barnea animatzen edo pozten duena. Pattarra, anisa eta halakoengatik esana, batik bat. · Lo que levanta el ánimo decaído. Se dice generalmente del coñac, anís, etc.
“Goizian alimatzeko bizigarrixa biar izate zeban basarrittarrak eta pattar trago bat legezkua zan.”
bizí-ízate, bizí-ízatia.
(c).
Izena.
Bizitza. · La existencia, el vivir.
“Nere bizi-izate guztian eztot ezautu olako edurteik./ Bizi-izatiak makiña bat lan jaukak. Adinekoek dezente erabilia.”
bizík.
(a).
Adberbioa.
Bizirik.
“Aizarixa bizik arrapau giñuan./ Eztakitt oiñezkero bizik egongo dan.”
bizíkeleta, bizíkeletia.
(c).
Izena.
Bicicleta.
Orain bizikleta entzuten da, adinekoei izan ezik. Lehenengoak azaldu zirenean belozipedo deitzen omen zitzaien. Gure aita zenak zioen anka arteko istribillua esaten ziola zenbaitek, umore giroan. NESKEN BIZIKELETIA eta MUTILEN B. (barraduna) ziren. Baita MANIBEL BAJUA edo KARRERAKUA..
bizilágun.
1.bizilagun, bizilagúna.
(c).
Izena.
Biztanlea. · Habitante.
“Uberak berreun bat bizilagun izango jittuk.”
2.bizilagun, bizilagúna.
(c).
Izena.
Etxe berdinean bizi dena. · El/la que comparte la misma vivienda.
“Zeiñ izango lapurra, ta bizilaguna.”
bizimódu, bizimodúa.
(a).
Izena.
Bizitza. · Vida, manera de vivir, existencia.
“Bizimodu ederra pasau dau soldauxkan./ Bizimodua trankill artu.”
Asko erabilia. Bazen «Bizimodu» esaten zioten gizon oso langile bat Osintxun..
- ba
- báimen
- bakardáde
- balde
- baltz
- bápe
- baresitx
- barrábill
- barrido
- barruko ikara
- básatza
- basózigarro
- batéra
- baztártu
- bedarrondóta
- begílarri
- bei gazte
- béla
- belaunbíko
- belun
- beno
- berandútu
- berbatu
- berebizikóik ázkarren
- bérna
- bértan
- bestéla
- betortz
- biáleku
- bídar
- bíetz
- bíkoti
- bíñaka
- birigarro
- bísta
- bixigu-begi
- bizimoduko
- bízkarka
- bokádillo
- boltsiko
- borréro
- botáu
- brebenído
- brotxe
- búltza eiñ
- burdíña
- búrko
- burtárdatz
- burúauste
- burúta
- buztángorri