Bergara aldeko hiztegia
begílarri, begílarrixa.
(c).
Adjektiboa.
Begi urduriak, ageriko zaintxoekin, irtenak eta txikiak, distiratsuak... dituena. · Se dice de las personas de ojos nerviosos, salientes y pequeños, con venillas, etc.
“Aren anaia ezautukozu, begilarri altu bat.”
Baita, adibidez, gripealdi baten ondoren geratzen diren begiei, begi larrixak..
begíluze.
1.begíluze, begíluzia.
(b).
Adjektiboa.
Jakiei, arropei, etab. gutiziaz edo inbidiaz begiratzen diena. · Persona con tendencia a mirar con ansia, ciertos alimentos, vestidos, etc.
“Ume ori janakin oso begiluzia da, baiña jateko orduan mizkiña. ”
2.begíluze, begíluzia.
(c).
Adjektiboa.
Kontakatilu zentzuan, eta baita "policia secreta"-ren euf. gisa ere entzun izan da.
“Kontuz, begiluziak jabitzek errixan-da.”
begi-négar, begi-negárra.
(d).
Izena.
Negar-malkoa. · Lágrima.
“Begixa negarrez jaukat; begi-negarra. Don.”
Gutxi erabilia..
negár-márko.
begiondóko, begiondokúa.
(b).
Izena.
betondoko.
Betondoko kolpea.
“Ixilik ezpaago begiondoko bat emungostat.”
betondóko.
bégira.
1.begira.
(a).
Adberbioa.
Mirando.
“Ez egon egun guztia gora begira.”
2.begira.
(b).
Adberbioa.
Esperando.
“Zuri begira egon giñan amarrak arte.”
BEGIRA EGON, batik bat.
.
begirákuna, -e, begirákunia.
(b).
Izena.
Mirada torva.
“Oinddio asarre dago itxuria. Aldamenetik pasatzerakuan bota dosta begirakuna bat...”
begirátu.
1.begiratu.
(a).
dio
Aditza.
Mirar.
“Eztost begiratu be eiñ.”
NOR-NORI-NORK.
.
2.begiratu, begiratúa.
(c).
Izena.
Mirada.
“>Aren begiratuak neri billurra emoten dost.”
3.begiratu, begiratúa.
(b).
Izena.
Vistazo.
“Botaiozu begiratu bat umiai, ia lo artu daben.”
Esamoldeak:
begiratu baten.
(c).
Esapidea.
Lehen inpresioan.
“Begiratu baten persona normala emuten zeban.”
begittándu.
(c).
zaio
Aditza.
Imaginarse, figurarse, parecerle a uno.
“Ikusi orduko zure alabiak ezkutuko zeoze bazebillela begittandu jatan, da enebillen oker./ Asieran oso leku politta begittandu jakon, baiña oso urrin zeuan kaletar batendako.”
Galdu samartua. NOR-NORI. Iritzi eta pentsauren esanahi antzekoa du, baina hauek arrazoiari dagozkio gehiago eta begittandu berriz intuizioari, irudimenari, begiei..
begittazíño, begittaziñúa.
(d).
Izena.
begittanziño, begitentziño (Lein.).
Alucinación, ilusión, visión engañosa.
“Eztakitt ze begittaziño euki neban. Ain edarra pentsau jatan orduan, da oiñ berriz...”
begitxúan ibili.
(d).
haur hizkera
Begi itxuan ibili (jolasa). · Jugar a la gallinita ciega
“Zer, begitxuan ibiliko ga laurok?”
Itxu-itxuka da erabiliagoa, nahiz eta gaurko umeek "'a la gallinita ciega' ibili" esaten duten..
itxú-ítxuka.
bégizko, bégizkua.
(c).
Izena.
Mal de ojo.
“Bei orrek, motibo barik gaixotzeko, begizkua ero eukiko dau.”
Akordatzen naiz gure aitajaunak nola erosi zuen behi eder bat ferian, eta etxera ekarri eta ez zuen mokaurik probatzen. Hiru egun igaro eta itzuli egin behar izan zuen. Gure aitajaunak, penaturik, ederregia zelako norbaitek begizkoa botako ziola esaten zuen.
.
Esamoldeak:
bégizkua bota.
(c).
Esapidea.
Echar el mal de ojo.
“Sorgiñak begizkua bota ta gaixotu ta il ein zan.”
Begizkoaren kontra kutuna ipini ohi zen..
begízta, begiztía.
(d).
Izena.
Hazitarako patatak, babak etab. azalean duen zulotxo bakoitza. Gero begiztatik ernamuna irteten da. · Punto de la semilla por el que ha de brotar la patata, la alubia, etc.
“Izeteittuk patata batzuk begizta asko daukenak, ernemun asko daukenak. Orduan esaten dok “patata onek begizta asko jaukak, azittarako ona dok”. Onek puntu onek; gero ortik ernemuna urtetzen dau. Begiztak. Don.”
begi.
béi, béixa.
(a).
Izena.
Vaca.
Lehenengo txahala egin dutenei bei gazte. Hiru behi klase ziren gure mutikotan: suizak, kolore grisekoak, bei-pinttak edo holandesak (pinttoak), eta bei-gorrixak edo pirenaikak..
Esamoldeak:
beigórri, beigorríxa.
(b).
Vaca del país, de raza pirenáica.
“Beigorrixak esne gutxiao emuten dabe baiña gogorrauak die.”
Pirenaika ere deitzen zaio. Basoan ibili ohi direnak arraza honetakoak dira..
- ba
- báimen
- bakardáde
- balde
- baltz
- bápe
- baresitx
- barrábill
- barrido
- barruko ikara
- básatza
- basózigarro
- batéra
- baztártu
- bedarrondóta
- begílarri
- bei gazte
- béla
- belaunbíko
- belun
- beno
- berandútu
- berbatu
- berebizikóik ázkarren
- bérna
- bértan
- bestéla
- betortz
- biáleku
- bídar
- bíetz
- bíkoti
- bíñaka
- birigarro
- bísta
- bixigu-begi
- bizimoduko
- bízkarka
- bokádillo
- boltsiko
- borréro
- botáu
- brebenído
- brotxe
- búltza eiñ
- burdíña
- búrko
- burtárdatz
- burúauste
- burúta
- buztángorri