Bergara aldeko hiztegia
búrko.
1.búrko, búrkua.
(d).
Izena.
Almohada.
“Almuedia ero burkua. Burkua be asko esaten dou ta almuedia be bai. Geuk almuedia geixao, gure gurasuak burkua beti esaten zeben. Don.”
Oso adinekoek bakarrik; besteek almuada..
2.búrko, búrkua.
(d).
Izena.
Rodete.
burkúbeso, burkúbesua.
(d).
Izena.
Zumitz trentzatuz eginiko kaja alboak eta aurrea (atzea ez) duen gurdia.
“Nik ezautu dot beste bat zimitzakin inddakua. Ari burkubesua. Guk burtolak ibilli dittuun moduan arek aurria, batzuk zien albo bixak eindda, da gero tapak, da beste batzuk osuan indda, arkua, atzeraiñok, da atzian tapia bakarrik. Don.”
Gurdi mota hau desagertua da aspaldi. Ardi-zimaurretan egiteko erabiltzen zen. Elosuko Gomezkortan ba omen zen bat duela gutxirarte. Zumitzezkoa edo hurritz-makilazkoa du kaxa.
.
búrla, búrlia.
(a).
da
Izena.
Burla.
“Iker beti burlaka ibiltzen jat. ”
Esamoldeak:
búrla eiñ.
(a).
Aditza.
Burlarse.
“Ori burla eittia baiño geixao da./ Burla ein ddoste eskolan.”
ohar bat
búrlaka.
(a).
Adberbioa.
Burlándose.
“Iker beti burlaka ibiltzen jat.”
búrla eiñ.
(a).
Aditza.
Burlarse.
“Ori burla eittia baiño geixao da./ Burla ein ddoste eskolan.”
ohar bat
burpartíka, burpartikía.
(c).
Izena.
Pértiga de carro.
“Baiña kaso eitxen botsak [altza] burpartiketarako be ona, ariña eurra geatzen da. Sebas.”
Baserrian neska-mutikoen artean ez zegoen jolas hoberik: bat hankalatraba jartzen zen burpartikaren puntan, larakoari ondo helduta, beste neska-mutikoek atzealdean, errailetan jarrita, eta gora eta behera, jo eta ke. Txutxurrutxuka esaten genion..
búrpill, burpílla.
(c).
Izena.
Rueda compacta de carro.
“Arotzak eitte zittuan burpillak./ Autuana danian erruberia esaten juau, baiña burdixana danian burpilla. Don.”
Gurdi-gurpil trinkoari (oholezkoa, burdinazko uztaiz inguratua) deitu izan zaio horrela. Bestelako guztiei errubera. Zenbaitek edozeini deitzen dio burpill..
burdi-burpill, burpil-zorrotz, burdi-errúbera.
Esamoldeak:
burpilla emon.
Esapidea.
"Dar efecto a la bola. Gehixenbat boleta jokoan erabiltzen dan esakeria, baiña bestela be erabiltzen da, foballian eta beste edozein jokotan." (SB Eibetno).
burpil-zorrotz, burpil-zorrotza.
(d).
Izena.
gurpil-zorrotz.
Gurdiaren gurpil trinkoa, egurrezkoa, buelta osoa burdinazkoa zuena.
“Burdi-motza ixete zan trongotaako. Burdiñezkua gaiñeko uela, gurpil-zorrotzok. Eleut.”
burrerixa, burrerixía.
búrruka, búrrukia.
(a).
Izena.
Pelea, lucha.
“Burrukia egon da tabernan.”
Esamoldeak:
burruketan.
Adberbioa.
Eibar.
"Peleas de broma. Bi talde egin eta alkarren kontra hasten ziran burruketan. Jokoa ez zan izaten ikubilka, alkarri heldu eta botatzia baiño, lepotik, samatik, gerrittik... miñik egin barik." (SB Eibetno).
búrrukan eiñ.
(a).
du
Aditza.
Pelearse.
“Orregatik eztou burrukan eingo. ”
búrrukan.
(a).
Adberbioa.
Peleando.
“Mutiko orrek beti burrukan dabitz. Orain jende asko “burruketan” esaten hasi da.”
Orain jende bat «burruketan» esaten hasi da..
burrukári, burrukaríxa.
(d).
Izena.
burrukalari.
Borrokan egin zalea. · Aficionado a las peleas.
“Gure amak eta sarrittan e “"oillar mokózorrotza dok ori”", burrukarixa ero baldin bazan. Don.”
Gutxi erabilia. Orain burrukalari gehiago.
burrundára, burrundaría.
(a).
Izena.
Erleek, motorrek, autoek eta abarrek ateratzen duten hotsa. · Ruido que producen las abejas, motores, coches, etc.
“Zuluan sartu ta egundoko burrundarak etara zittuan kotxiakin.”
Esamoldeak:
burrundára baten.
(b).
Esapidea.
Arrapataka eta zarata baten.
“Goizian goizetik burrundara baten dabill gure ama./ Motorra pasau dok etxe aurretik burrundara baten. ”
burrundarán ibilli, pasau.
(b).
Andar, pasar, con ruido, estrépito.
“Beti burrundaran ibiltze zuan da azkenian baztarra jo juan.”
burtáket, burtakéta.
(c).
Izena.
Gurdiaren taketa. · Estacas que se colocan en los bordes del carro.
“Burtaketak etxian lagata joan giñan garotara.”
táket.
burtápa, burtapía.
(c).
Izena.
Gurdiak atzean eta aurrean duen atea. · La puerta delantera y trasera del carro.
“Burtapak aaztuta joan giñan arbittara.”
Atzeko tapa eta aurreko tapa dira..
- ba
- báimen
- bakardáde
- balde
- baltz
- bápe
- baresitx
- barrábill
- barrido
- barruko ikara
- básatza
- basózigarro
- batéra
- baztártu
- bedarrondóta
- begílarri
- bei gazte
- béla
- belaunbíko
- belun
- beno
- berandútu
- berbatu
- berebizikóik ázkarren
- bérna
- bértan
- bestéla
- betortz
- biáleku
- bídar
- bíetz
- bíkoti
- bíñaka
- birigarro
- bísta
- bixigu-begi
- bizimoduko
- bízkarka
- bokádillo
- boltsiko
- borréro
- botáu
- brebenído
- brotxe
- búltza eiñ
- burdíña
- búrko
- burtárdatz
- burúauste
- burúta
- buztángorri