Bergara aldeko hiztegia
ba.
1.ba.
(a).
Juntagailua.
Bada. · Pues.
“Ezta ba persona txarra, baiña...”
2.ba.
(a).
Interjekzioa.
Quiá!
“—Ankia apurtu jatak eskiatzen. —Ba, ori eztok ezer.”
3.ba.
(a).
Aurrizkia.
Aditz sintetikoekin eta baldintzekin doan aurrizkia.
“Badakizu zer nai dozun./ Badator, esaiozu.”
babábeltz, babábeltza.
Izena.
botanika.
Vicia faba (Subs. sativa).
Haba.
“Bababeltzen puria daukau gaur./ Ikazgiñen jana ei da bababeltza.”
baba-kóko, baba-kokúa.
(c).
Izena.
Baba-aleak hondatzen dituen zomorrotxoa.
“Baba-kokuak kalte aundixa ein ddau aurten. ”
babá-lápiko, babá-lápikua.
(c).
Izena.
Baba egosi lapikokada, antzinako ohizko jatordua. · Puchero de alubias.
“Eguardixan baba-lapikua. Gaiñera len gurian usatzen zan, kuadrilla aundixa be bai, ni gaztia nitzanian gurian pare bat mirabe be bai, da beratzi bat lagun, zortzi-beratzi bat lagun beti. Katillu lurrezkuak, aundixak izete zien, lelengo danak saldia. Da gero plater aaundi batera etarata babia. Erditti, e; da zurezko koillarak. Hil.”
babálora.
1.babálora, babáloria.
(c).
Izena.
Baba landarearen lorea.
2.babálora, babáloria.
(c).
Adjektiboa.
Memeloa, geldoa, mokoloa. Edozer gauzagatik barre egiten duen pertsona, lasaia, maliziarik gabea. · Lelo, -a, soso, -a. Se dice de las personas que se ríen por nada, tranquilas y sin malicia.
“Nora joango aiz ba babalora onekin, esandako guztia sinisten jok eta. ”
Oso despektiboa ez den arren injenuoengatik esan ohi da. Oso gutxi erabilia gaur egun.
.
3.babálora, babáloria.
Izena.
papaver rhoeas.
Eibar.
Amapola.
babaparra, babaparria.
(c).
Babei edo lekei jartzen zaien parra; makila euskarria.
Esamoldeak:
babaparria baiño meiagua.
Esapidea.
Oso mehea.
“Txikitten babaparrie baiño mehiaue nitzuan, fraka motzetan ankak eta burue besteik ez. (AA ArrasEus 190. o.)”
babáparrako, babáparrakua.
(c).
Izena.
baáparrako.
Planta de judía verde, vaina.
“Babaparrako saill edarra daukau./ Babaparrakua aurten berandu dator.”
Leka da babaparrakoaren fruitua. Lekak ematen dituen sailari babaparrako sailla esan ohi zaio.
.
bada.
(d).
Juntagailua.
Juntagailu disjuntibo distributiboa, oso adinekoek erabiltzen dutena era honetako esaldietan:
“Guk ezkiñuan goseik pasau. Etxian artzen zan, artua bada, patatia bada, babia bada, berduria bada, ezta? Ben./ Artua bada, garixa bada, gaztaiñia bada, ez euan goseik. Mertz.”
dala.
báe, báia.
(c).
Izena.
Bahea. Irina eralgitzeko tresna. · Cedazo para cerner harina.
“Baia da iriña pasatzekua; sedazkuak izeten zien leen. Galbaia da garixa pasatzekua. Baiak egoten zien bata bastuaua, bestia fiñaua. Fiñakin eiñ ezkero... bi ogi klase eitte zien, basilloria esaten jakon bati. Eukitzeban ba zera arek asko, birriña ero, bastuaua, bae bastuauan pasauta egoten zan-da. Bae fiñian pasau ezkero zuri-zurixa ogixa. Aniz.”
Galbaheak bitarte zabalagoak ditu..
baézpada.
(a).
Badaezpada. · Por si acaso.
“Karneta artuizu baezpada.”
porsíakaso.
Esamoldeak:
baézpadan.
(b).
Adberbioa.
Hola-hola, dena beharrean. · Así así, no muy bien.
“Fabrika ori be baezpadan ei dabill ba./ Bakaziñotara joan, da baezpadan ibiltzekotan, obe juau etxian gelditzia. ”
baézpadako, baézpadakua.
(c).
Izenlaguna.
Badaezpadakoa, nolabaitekoa, dena beharrekoa. · De no muy buena calidad, dudoso.
“Gure fabrikan eztago jente txarra, baiña baezpadakua asko./ Gure autua baezpadako xamarra da. ”
Ezezko esaldietan erabiltzen da maiz, kontrako esanahiaz, alegia: Orrek ez pentsau baezpadako gauzaik erosten dabenik./ Eztok ori be baezpadakua.
.
bagill, bagílla.
Ekaina. (Izag Antz). Galdua.
bago, bagua.
(d).
Izena.
Eibar.
Apustua egiterakoan edo zerbait erosterakoan jartzen den diru-seinalea.
ezarri.
Esamoldeak:
bago eiñ.
(d).
Aditza.
Eibar.
Diru-seinalea jarri.
bai.
(a).
Sí.
Esamoldeak:
bai jauna!.
(a).
Interjekzioa.
bai jauna.
Sí señor.
“Gaur angulak jango jittuau, bai jauna!”
bai zera!.
(b).
Interjekzioa.
Qué va!
“Ori politta dala? Bai zera! Pentsau eingo jak. ”
báiben.
1.baiben, baibéna.
(b).
Izena.
Vaivén, balanceo.
“Kostako trenak egundoko baibena zeukan len. ”
Esamoldeak:
báibenka.
(c).
Adberbioa.
Balantzaka. · Balanceándose.
“Ondoeza ein dda baibenka aillegau nitzan etxera.”
bálantzaka.
baibéna zaindu.
(b).
Oreka mantendu.
“Oinddio eztau bizikletan ikasi; puxkat baibena zaintzen bakarrik.”
Txikitan sarri erabiltzen genuen esaldia..
2.baiben.
ohar bat
baiéro, baierúa.
(c).
Izena.
Bahe-saltzailea. · Vendedor ambulante de cedazos.
“Bein baieruak baserriko atian: “Baiero! baiero!” ta etxekoandriak sukaldetik: “Ezero! ezero!”; etzebala biar... Klem.”
Kontu zabaldua..
baietz.
1.baiétz.
(a).
Que sí.
“Baietz esan dotsut.”
2.báietz.
(a).
A que sí.
“Baietz Marinok irabazi.”
3.baietz, baiétza.
(b).
Izena.
La respuesta afirmativa, el sí.
“Etxia eitteko permisua eskatu giñuan baiña oinddio eztou baietza jaso.”
baiézko.
ezézko, ezetz.
baiézko, baiezkúa.
(b).
Izena.
Respuesta afirmativa, consentimiento.
“Eun bototik irurogei baiezkuak die ta berrogei ezezkuak./ Oinddio eztoskue baiezkua emon.”
baietz.
Esamoldeak:
baiezkuan egon.
(b).
Esapidea.
baietzían egon.
Creer que sí.
“Biar badaukau afaririk?/ Bai, beintzat ni baiezkuan nago.”
baillára, baillaría.
(d).
Izena.
Auzunea, harana, erreka arroa. Ez da oso zehatza.
“Au Nordia. Errekiak erabaitzen dau. Bakizu, baillara asko dare emen. JJp./ Baillara osuan eztok egongo beste bat olakoik.”
- ba
- báimen
- bakardáde
- balde
- baltz
- bápe
- baresitx
- barrábill
- barrido
- barruko ikara
- básatza
- basózigarro
- batéra
- baztártu
- bedarrondóta
- begílarri
- bei gazte
- béla
- belaunbíko
- belun
- beno
- berandútu
- berbatu
- berebizikóik ázkarren
- bérna
- bértan
- bestéla
- betortz
- biáleku
- bídar
- bíetz
- bíkoti
- bíñaka
- birigarro
- bísta
- bixigu-begi
- bizimoduko
- bízkarka
- bokádillo
- boltsiko
- borréro
- botáu
- brebenído
- brotxe
- búltza eiñ
- burdíña
- búrko
- burtárdatz
- burúauste
- burúta
- buztángorri