Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

berandútu. (a). da Aditza. Hacerse tarde. Barriketan berandutu ein jat eta banoia klasera.
beranéante, beranéantia. (c). Izena. beraníante. Veraneante, turista. Badatoz gure beraniantiak./ Sekula baiño beraneante geixao egon ei da Donostian. Duela hogeita hamar bat urte arte, "turista" hitza sartu eta inposatu zen arte, hitz hau erabiltzen zen..
beranéau. (b). du Aditza. beraníau. Veranear. Beraneatzen egon giñan lekuan, Zuazo de Cuartango ero. Eli.”
beráneo, beráneua. (b). Izena. beranio. Veraneo. Beraneo denporan bete eitte zan Deba.
beraska, beraskia. Adjektiboa. Antzuola. "Belaxka. Freskotasuna galdutako barazki edo belarraz, tortilla ondo egitekeaz edo pertsona sinple, umore gutxiko eta bromarik onartzen ez duenaz esaten da, adibidez. Tortilla beraska-beraska zeuan." (Lar. Antz)”
beraskatu. Beraska bihurtu. Alako eskarola ederrak zeen, bi izotz in dittu eta dana beraskatuta geatu dia. (Lar. Antz)”
berátu. (b). da du Aditza. Ablandar poniendo a remojo. Bakillaua ondo beratu biar izaten da, babak eta garbantzuak pe bai./ Liñu-sortak, gero ara potzura bota, an eztakitt zenbat denpora egongo zan, an beratu eitte zeben, euki. JJp.” Esamoldeak: bératzera bota. (b). Echar a remojo. Botaizu babak beratzera. bératzen euki. (b). Tener a remojo.
berátzi. (a). Izena. Bederatzi. · Nueve.
berátziurren, berátziurrena. (b). Izena. Bederatziurrena. Pertsona bat hil ondorengo bederatzi egunetan egin ohi zen elizkizuna. Elizako beste motibo batzuengatik ere egin ohi zen. Joane-Olañeta zanan beratziurrenian da ama.
bérba, berbía. (a). Izena. Hitza. · Palabra. Berba asko baiña ganora gutxi. ohar bat Esamoldeak: ondo berba egiña. (c). Adjektiboa. Gozo hitz egiten duena, inor mindu gabe. Oso ondo berba egiña zuan zuen aittajuna. (norbaiten) berbiak indarrik ez. Esapidea. Norbaiten esana aintzakotzat hartu ez. Nik milla bider esan notsan, baiña itxuria nere berbiak eztauka inddarrik. berbía jan. (b). Esapidea. Agindutakoa bete ez. · Incumplir la palabra. Ezixozue ezer sinistu, berbia jaten zalia da ta. berbía etorri. (c). Bere onera edo senera etorri. Buruan golpia artu zeban eta oindio etxako berbaik etorri. berbía eskatu. (b). Pedir la palabra. berbía emon. (b). Esapidea. Dar la palabra, prometer. Joango nitzala esan notsen da bein berbia emon ezkero joan ein biakot. berbía artu. (b). Esapidea. Erronka edo halakoren bat egiten denean beste norbaitek kontuan hartu. · Tomar en cuenta una promesa, un desafío, etc. Esan najuan eun kiloko arrixa jasotze nebala ta lagunak berbia artu josten da oiñ kontuak. berbázko, berbazkua. (c). Izenlaguna. Oral, verbal. Berbazko tratuak pe balio dabe juiziuan. bérbaz. (b). De palabra. Berbaz ezin badabe alkar entendidu kartaz probau deixela./ Berbaz einddako tratuekin kontuz. berbán-berbán. (c). Esaten duen guztian. Berban-berban gizurra dauka. berba zatarreko, berba zatarrekúa. (b). Hitz itsusiak esan zalea. Ezta persona txarra, baiña berba zatarrekua. berba zatar, berba zatarrak. (a). Ezizu esan berba zatarrik. berba baten. (c). du Adberbioa. "Hitz batez, laburbilduz". "Berba baten: esan dozun guztia, guzurra.” (AAG Eibes)” bérba eiñ. (a). du Aditza. Hitz egin. Berba geixegi eitten dozu.
berba berria, txoleta. (d). Izena. Arrasate. Uste dut mendian edariak hartzeko potea dela, barrutik burnizkoa dena zeramikarekin estalia, edo gaur egun plastikozkoa edo izaten da. Kirtena duen potea. “Nire etxean erabiltzen da horrela, baina ez nago seguru horretarako den bakarrik erabiltzen den hitz hau”
bérba eiñ. (a). du Aditza. Hitz egin. Berba geixegi eitten dozu.
berbábako, berbábakua. (d). Adjektiboa. Eibar. Emandako berba betetzen ez duena. Asieratik azkeneraiño berbabakua. (Etxba Eib)”
berbáerdi, berbáerdíxa. (c). Izena. berbérdi. Hitzerdi. · Media palabra. Nik berbaerdi esan orduko asarretu eitten da. Ointxe eztakitt ze in be./ Ixo! Eztot berbaerdi be entzun nai. Berbaerdi esan, entzun... . Esamoldeak: berbaérdika. (c). Adberbioa. berberdika. A medias palabras. Etzaitte ibilli berbaerdika eta esan garbi gauzia.
berbakízun, berbakizúna. (c). Izena. Hizpidea. · Habladuría, tema de conversación. Errixan makiña bat berbakizun emon dau familixa orrek.
berbáko, berbakúa. (c). Izenlaguna. Hitza betetzen duena. · Cumplidor de la palabra. Gizon berbakua bada derrior bueltau biost zor dostan dirua./ Berbako personiak etxok ori eitten.
berbálapiko, berbálapikua. (c). Adjektiboa. Charlatán, -a.
berbáldi, berbaldíxa. (b). Izena. Hizketa-saioa, berriketaldia. · Rato de charla. Zerbezia eranaz berbaldixa ein giñuan aspaldiko partez.
berbáro, berbarúa. (b). Izena. berbalots (Oñ.). Hitz-hotsa. · Rumor de palabras. Ikusi eztot eiñ baiña ate onduan bere berbarua pentsau jat./ Goizeko seiretan artian berbalotsa entzuten zan gure etxe parian.
berbátsu, berbatsúa. (d). Adjektiboa. Berba askokoa, jarduntsua. · Hablador, -a. Eneban uste aiñ berbatsua zanik. content_copy barrítxu, barriketatsu, barriketalári.