Bergara aldeko hiztegia
bápe.
(a).
Zenbatzailea.
Batere (bat be). · "Algo" en frases afirmativas, "nada" en negativas.
“Bape lotsaik baleuka eleuke ori eingo./ Eztaukat bape diruik.”
Esamoldeak:
bápez.
(a).
Zenbatzailea.
Batere ez (bat be ez). · Nada, ninguno.
“—Zenbat jente etorri da? —Bapez. ”
bapez.
1.bapez, bapeza.
(c).
Izena.
Batere eza (bat be eza). · La carencia, el no tener nada.
“Diru gutxi daukazula? Bapeza da obe, bapeza./ Bapeza ezautu dabenak apreziatzen dau onduen gauzia.”
Mugatuan ia bakarrik..
2.bapez, bapeza.
(d).
Adjektiboa.
Se dice de las personas que no valen para nada.
“Ez lanerako gogoik, ez ganoraik, auraxe da personia bapeza./ Ain persona bapezik etxuat ezautu.”
Mugatuan ia bakarrik..
bápo.
1.bapo.
(b).
Adberbioa.
Ederki. · Estupendamente.
“Bapo bazkaldu giñuan atzo Zumelagan.”
BAPO JAN, bizi, ibili, jirau....
2.bapo!.
(c).
Interjekzioa.
Ederki izan be!
“Zuk etxia zikinddu ta nik garbittu biar, ezta? Bapo!”
3.bápo!.
(a).
Interjekzioa.
haur hizkera
Oso ondo. Haurrei esan ohi zaie zerbait ondo egin dutenean (jan, puzzlea...). · Muy bien. Expresión con la que se aplaude a los niños alguna acción.
“Bapo! Lenteja guztiak jaittuzu.”
Baita zerbait amaitu dela esateko: Oiñ pelotia bapo. Oera joateko ordua da..
4.bápo, bápua.
(c).
Adjektiboa.
Ederra, itxura onekoa. · Hermoso, -a. de buena presencia, excelente.
“Gizon bapua dago oinddio Iñasio./ Bizimodu bapua daroia orrek.”
Mugatuan bakarrik. Etim.: «guapo» (?).
bára, bária, -ak.
(d).
Izena.
Zaldi karroaren partikak. · Limonera, cada una de las dos varas del carro de caballerías.
“Onei bara esaten jakue. Don.”
baránda, barandía.
(c).
Adjektiboa.
Pertsona bihurri, lotsa gutxiko eta ausartengatik esan ohi da. · Dícese de las personas inquietas, desvergonzadas y decididas. Tiene sentido peyorativo.
“Oin sosegauta dago baiña gaztetan baranda majua izandakua da./ Etortzen zan nausixa. Gure Meltxoran ondorian gorputz da anima, Luis, etxeko semia. Ará, zuan baranda bat demasa. Eli.”
baratéro, baraterúa.
(c).
Izena.
Frontoiko pelotak zaintzeko eta baratoa kobratzeko ardura zuen pertsona. · Baratero.
“Barateruak pelotaik gogorrenak emute joskuan guk biguntzeko.”
bárato.
1.bárato, báratua.
(c).
Izena.
Pelota eta frontoia alkilatzeagatik frontoiko barateroak kobratzen zuena. · Barato. Lo que cobraba el baratero por alquilar el frontón y la pelota.
“Askotan ezkiñuan izaten ezta baratua pagatzeko diruik pe.”
2.bárato, báratua.
(c).
Izena.
Kartetan egiteagatik tabernariak kobratzen zuena.
““Ze Jose Martiñ, e, perixan-perixan bazkaixa?” Jokoko diruak, kandelian diruak. Jokoko baratua, ta epa! Hil.”
baráu, baráua.
(b).
Izena.
barú (Ang.).
Ayuno.
“Aintxiñan baraua sarri izaten zan Garizuman.”
Esamoldeak:
baráurik.
(b).
Adberbioa.
barurik (Ang.).
En ayunas.
“Askotan eguardirarte baraurik egoten da.”
baráua áusi.
(c).
Jan, denbora luzean baraurik egon ondoren. · Romper el ayuno.
“Oinddio eguardiko amabixetan baraua ausi barik nenguan./ Asko diskutidu izan zan komuniuakin baraua austen zan ala ez. ”
barau eta bijilixa egon.
(c).
Esapidea.
Larrurik jo barik egon.
“Aspaldixan barau eta bijilixa najaok. ”
baráu eiñ.
(b).
Aditza.
Ayunar.
baráu-egun, barau-eguna.
(b).
Izena.
Día de ayuno.
bárautz, bárautza.
(c).
Izena.
barutz.
Burdina zulatzeko gailua. · Broca para metal.
“Kontuz ibili ari barautza apurtu barik.”
Eibarren hitz arrunta, beste herrietan ez hain ezaguna. Egurra zulatzekoari daratillu deitzen zaio.
.
barbéro, barberúa.
(b).
Izena.
Ilea eta bizarra mozten duena. · Peluquero.
Gaur egun pelukero entzuten da gehiago. Lehen bizarkentzaille ere esaten omen zen..
báre.
1.bare, baría.
(a).
Izena.
Limaco, babosa.
Bare mota batzuk: bare nabarra, bare beltza, bare aundixa.
.
Esamoldeak:
barian pare.
Esapidea.
sm e.
Oso poliki.
“Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen. (SM Ezten).”
barian moduan.
(c).
Esapidea.
barian pare.
Oso poliki.
“Aldamiño gaiñian barian pare mobitzen. (SM Ezten).”
2.bare, baría.
(c).
Izena.
Bazo.
“Operaziñuan baria kendu ei dotse.”
ípu.
Esamoldeak:
2.bare, baría.
(c).
Izena.
Bazo.
“Operaziñuan baria kendu ei dotse.”
ípu.
baríak éldu.
(b).
bariak ebatu.
Antxintxika goazela sabel saihetsean sortzen den mina. · Flato
“Bariak eldu ezpalosta irabazitta neukan karreria. (b).”
3.bare.
baréko, barekúa.
(b).
bare, -ia, báriko, bako (Ub., Lein.).
Bageko, gabeko. · Que carece de algo
“Ezizu erosi kalefaziño bareko etxeik./ Txamarra au poltsiko barekua da./ Bat izeten da agindduna, garixa ebaitzeko, da bestia izeten da agin baria, zorroztutakua, arrixakin zorroztutakua. Don.”
Zenbait hitz konposaturen bigarren osagaia: ganorabareko, ganorabako, ardurabareko, ardurabako....
baresáre, baresaría.
(d).
Izena.
Larruaren eta haragiaren artean zenbait animaliak, ardiak eta txerriak, adibidez, duten sare edo koipe-azala. · Redaño.
“Billotxa narrutzen danian eztakik zela gelditzen jakon kapa zuri bat? Ori dok baresaria. Sendua eukitzen jok txarrixak; billotxak eta ba meiaua. Klem.”
- ba
- báimen
- bakardáde
- balde
- baltz
- bápe
- baresitx
- barrábill
- barrido
- barruko ikara
- básatza
- basózigarro
- batéra
- baztártu
- bedarrondóta
- begílarri
- bei gazte
- béla
- belaunbíko
- belun
- beno
- berandútu
- berbatu
- berebizikóik ázkarren
- bérna
- bértan
- bestéla
- betortz
- biáleku
- bídar
- bíetz
- bíkoti
- bíñaka
- birigarro
- bísta
- bixigu-begi
- bizimoduko
- bízkarka
- bokádillo
- boltsiko
- borréro
- botáu
- brebenído
- brotxe
- búltza eiñ
- burdíña
- búrko
- burtárdatz
- burúauste
- burúta
- buztángorri