Bergara aldeko hiztegia
bídar.
(a).
Izena.
bíder.
Aldiz. Veces.
“Milla bidar esan dost berdiña.”
Bidar ezin da ordinalekin erabili: «irugarren bidar» ez. Eta aldiz, ostera, bai. «Bat bidar» ere ezin da esan.
.
bidarri, bidarrixa.
Izena.
Eibar.
Bideetan eta errepideetan kilometroak adierazteko ipintzen diren harriak.
“Mugarrixa mugetan, bidarrixa kilometro bakoitzian. (AAG Eibes)”
bíde, bidía.
(a).
Izena.
Camino, senda.
Errepideari kamiño..
Esamoldeak:
bidía izan, bidia euki.
(c).
Esapidea.
Aukera izan.
“Orrek estudixatzeko bidia izan zeban, baiña gogo gutxi./ Bidia badaukazu erosidazu puruak. ”
bidé bat eiñ.
(c).
Esapidea.
bidía eiñ.
Procurar, hacer lo posible.
“Gaur etxetik goizao urtetzeko bide bat ein biou./ Ia aurten patatia goiz sartzeko bidia eitten doun.”
bidébuelta, bidébueltia.
(d).
Izena.
Bihurgunea.
Baina, Don.k azaldu digunez, bidekoa, ez kaminokoa. Kaminokoari errebuelta.
.
bidégiñ, bidegíña.
(d).
Izena.
bidegille.
Baserribide edo basobide bat egiten edo konpontzen ari dena.
“Julien, laster bidegiñei meriendia eruan bia jatzu./ Zortzi-amar bat bidegiñ juntatzen giñan Domusantu egunian lanerako.”
Errepidekoak kamiñero dira eta ez bidegiñ..
bidégintza, bidégintzia.
(c).
Izena.
Basobide edo baserribide baten konponketa. Bide berria egitea ere bai. · Arreglo o apertura de un camino.
“Eskabadoriakin bidegintzan dabitz basuan./ Urtian bein juntatzen die auzokuak bidegintzarako.”
bidéko, bidekúa.
(c).
Izena.
Pasacalle.
“Txistularixak bidekua joten asi zienian jentia kale aldera abixau zan. ”
pasákalle.
bidékurutze, bidékurutzia.
(c).
Izena.
bidekutze, birekutze, bidekurtze (Lein.).
Bidegurutzea. · Cruce de caminos, bifurcación.
“Bidekurutze baten gare abertzaliak./ Beisuko Zabaleko birekutzian itxoingotsut./ Kamioi batekin txoke eiñ i dau birekutze baten.”
Bergarako kale bati Bidikutzia esaten zaio, Bidakruzeta izen ofizialez.
.
bidelágun, bidelagúna.
(c).
Izena.
Bideko laguna, normalean halabeharrez suertatua. · Compañero de camino.
“Kaletik etxerakuan bidelaguna primerakua euki dot. Gaztañazabalgo Anjel; arek dauka arrikaria, arek./ Ferixatik etxerakuan beti izaten zan bidelagunen bat.”
biderátu.
(c).
du
Aditza.
Gauzak bere bidera ekarri. · Encaminar
“Naaste ederra dago baiña gauzak denporiakin bideratuko die.”
bidérdi, biderdíxa.
Izena.
Bide erdia. · Medio camino.
“Titulua etaratzeko biderdi (edo biderdixa) eindda daukat.”
Lekuzkoetan batik bat. Italiara zoiazela biderdixan geldittu zien kotxia aberixauta./ Ama, guarsasola aaztu jat basarrixan da biderdira etaraidazu (telefonoz)..
bide-ur, bide-ura(k).
"Riachuelos que se forman en los caminos cuando llueve mucho." (SB Eibetno)
bidézko.
1.bidezko, bidezkúa.
(c).
Izenlaguna.
Zuzena. · Legítimo, correcto.
“Etxatak bidezkua pentsatzen ainbeste lan eiñ da ezer ez kobratzia.”
2.bidezko, bidezkúa.
(c).
Izena.
Kaminoan zehar oinez doana. · Viandante.
“Bidezkuekin berbetan geldittu ezkero kamiñondoko lanak luze joaten die.”
bidigárro, bidigarrúa.
(b).
Izena.
Turdus philomelos.
birigárro.
Malviz.
Erderaz batak besteari: "Eres más soso..." eta erantzuna: "y tú bidigarro". Ateraldi ezaguna..
bieleku.
biáleku, biálekua.
(b).
Izena.
bieleku.
Beharlekua (biharlekua), lan txarra, problema. · Quehacer desagradable o penoso, problema.
“Lanik ezak oinddio bialeku aundixak emungoittu./ Auzo alkate izatiak bialeku ugari tta irabazi gutxi.”
Hitz polita eta erabilera onekoa, baina batuko forma "ezin aurkiturik" gabiltza .
bies, biesa.
(c).
Izena.
Oihala ebakitzeko forma.
“Biesa bai, asko gaiñera; eon zan epoka bat gonak eta danak eitten giñuzena biesera; asko, baiña asko kostatzen da patronak eta eitten. Zuzen zela eruan bie dan dana... Maria.”
biéta, bietía.
(d).
Izena.
Eliza garbitu eta elizako gauzak zaintzen zituen emakumea.
“Bietia, elizan, ba, sepulturak zien, sakristania, ari be imillen bat gari. Ben./ Iru bieta egon zien orduan, argixak piztu, argizaiolak zainddu, elizia zainddu... gero sepulturei kaso eiñ, da Domusantu egunian olatak batu... ta bieta batek elizan alde bat eta bestiak bestia zeukan. (Lar Antz).”
Etim.: «beata»..
- ba
- báimen
- bakardáde
- balde
- baltz
- bápe
- baresitx
- barrábill
- barrido
- barruko ikara
- básatza
- basózigarro
- batéra
- baztártu
- bedarrondóta
- begílarri
- bei gazte
- béla
- belaunbíko
- belun
- beno
- berandútu
- berbatu
- berebizikóik ázkarren
- bérna
- bértan
- bestéla
- betortz
- biáleku
- bídar
- bíetz
- bíkoti
- bíñaka
- birigarro
- bísta
- bixigu-begi
- bizimoduko
- bízkarka
- bokádillo
- boltsiko
- borréro
- botáu
- brebenído
- brotxe
- búltza eiñ
- burdíña
- búrko
- burtárdatz
- burúauste
- burúta
- buztángorri