Bergara aldeko hiztegia
bakardáde, bakardadía.
(b).
Izena.
bakardáre.
Soledad.
“Gorabera aundixak izaittut aspaldixan da oiñ bakardadia komeni jat.”
bákarti, bákartixa.
(b).
Adjektiboa.
Beti bakarrik ibiltzen dena. · Solitario, -a.
“Etzeukan lagunik; oso bakartixa zan.”
Zenbaitek Azen.: bakárti, bakártixa ere bai..
báke, bakía.
(a).
Izena.
Paz.
“Bakia nai dabe danak.”
Esamoldeak:
bakían laga.
(a).
bake-bakian laga (b).
Dejar en paz.
“Lagaidazu bakian./ Lan orri lagaixozu bake-bakian.”
bakian egon.
(a).
Baketsu egon.
“Bakian dagonai bakian laga (esaldi erabilia).”
bakia emon.
(c).
Esapidea.
Lata emateari utzi.
“Joan ari emendik, bakia emungok eta.”
bákiak eiñ.
(b).
Esapidea.
bakezkuak eiñ (c).
Hacer las paces.
“Seme-alabak, aitta il jakuenian bakezkuak ein zittuen./ Ala umiak! bakiak eiñ etxera joan aurretik.”
bakeik ez izan.
Esapidea.
Lasai ez egon.
“Pastela jan arte eneukan bakeik./ Aretxekin egoteke ezeukan ba bakeik eta etxoin iñ bier izen gontsan. ”
bake txarra.
(c).
Bakerik eza.
“Ezizu eruan umia mezetara, bake txarra emungotsu eta. ”
bakétsu.
1.baketsu, baketsúa.
(b).
Adjektiboa.
Pacífico, -a.
“Oso persona baketsua zan zuen ama.”
bakeóso.
2.baketsu.
(b).
Adberbioa.
Pacíficamente.
“Oso baketsu egon die gaur mutikuak.”
Sin. bakeoso..
bako.
bakóitza.
(a).
Izena.
baikotza (Antz).
Cada uno.
Esaerak:
Bakoitzai (edo bakoitzak) beria, jangoikuan legia.
Esaera.
bála, bália.
(a).
Izena.
Bala.
Esamoldeak:
bália báiño bixkórrao.
(c).
Esapidea.
Oso azkar.
“Balia baiño bixkorrao pasau dittuk korredoriak. ”
bálantza.
1.bálantza, bálantzia.
(b).
Izena.
Balanceo.
“Mozkortuta zeuan da egundoko balantzak eitte zittuan.”
Esamoldeak:
bálantzaka.
(b).
Adberbioa.
Balanceándose.
“Ondoeza ein jakon da balantzaka etxeratu zan.”
2.bálantza, bálantzia.
(c).
Izena.
Balanza (utensilio de pesar).
“Balantzian alde batian jartzen die pixuak eta bestian jenerua.”
Esamoldeak:
balantza guztiak alde ez izan.
(d).
Esapidea.
Iritzi guztiak aldeko ez izan.
“Ta aitzen emon biarrian nago Mateo Mujika beasaindarra danez, Bergaran balantza guztiak ez dituala alde. (SM Ezten)”
baldár.
1.baldar, baldárra.
(a).
Adjektiboa.
Traketsa. · Torpe.
“Oso ibillera baldarra dauka orrek./ Ondo baldarra aiz pelotan.”
Ibiltzen edo lanean, batik bat..
2.baldar, baldárra.
(d).
Izena.
Ikazkinek txondorlekua garbitzeko erabiltzen zuten ohol handia.
“Baldarra ol aundi bat aurrea tira eitteko. Ori txendorra garbitzeko... geatzen dien ondarrak batzeko; pare bat mutillek eldu ta beste batek sakatuta, ori txendor ori garbitzeko. Mateo.”
baldártu.
(b).
da
Aditza.
Volverse torpe.
“Sasoi baten lijer askua zan baiña oiñ majo baldartuta dago.”
baldáu.
(c).
du
Aditza.
Leher egin, mugitu ezinda geratu edo laga, nekeagatik edo jipoiagatik. · Baldar.
“Atzo baldauta aillegau nitzan etxera basotik./ Etxera joan giñanian, ai ama!, urrengo egunian baldauta. Zelako ostikarak eta zertzuk artu giñuzen guk. Eneee! Cel.”
Baldauta LAGA edo EGON batik bat..
- ba
- báimen
- bakardáde
- balde
- baltz
- bápe
- baresitx
- barrábill
- barrido
- barruko ikara
- básatza
- basózigarro
- batéra
- baztártu
- bedarrondóta
- begílarri
- bei gazte
- béla
- belaunbíko
- belun
- beno
- berandútu
- berbatu
- berebizikóik ázkarren
- bérna
- bértan
- bestéla
- betortz
- biáleku
- bídar
- bíetz
- bíkoti
- bíñaka
- birigarro
- bísta
- bixigu-begi
- bizimoduko
- bízkarka
- bokádillo
- boltsiko
- borréro
- botáu
- brebenído
- brotxe
- búltza eiñ
- burdíña
- búrko
- burtárdatz
- burúauste
- burúta
- buztángorri