Bergara aldeko hiztegia
tránga.
1.tránga, trángia.
(b).
Izena.
ate-tranga.
Atea kanpotik ezin zabaldu ahal izateko barrutik jartzen den egurra. · Tranca de puerta.
“Atia zerratzeko trangia. Sebas.”
Tranga biko ateak ere izaten dira..
2.tránga, trángia.
(d).
Izena.
Linuaren kanpoko azal gogorra apurtzeko erabiltzen zen zurezko tresna, guraize handi batzuen tankera duena. · Agramadera.
“Trangia esate jakon, ola miiña barrura sartze jakon zer bat. Aniz./ Ta trangak izeten zien, ola kanala daukan..., arekin artu ta traska-traska kentze jakon azala. Juana.”
3.tránga, trángia.
(d).
Izena.
Errotaren tolbako klaketa.
trangábel, trangabéla.
(d).
Izena.
trangel.
Supin txikia, sukaldean eta erabiltzen zena, arotzeria lanerako batik bat. · Pequeño picador (tronco) de madera que se utilizaba para trabajos de carpintería doméstica.
“Sukaldian da neguan eitten zuan, arotzerixan da, orduan ibiltzen zuan trangabela, olako kurioso samar bat. Sukaldian igual, epelian antxe, zepilluakin eskubara burua eitten da. Baiña kanpuan bazeuan, egurra txikitzekuai supiña. Don.”
Harakinaren oholari ere berak trangabel edo supiñ deituko liokeela..
trangal, trangala.
Adjektiboa.
Antzuola.
trangalota.
"Baldarra, zakarra. (Lar Antz).
Sin. trakatz, trauskill.".
tráuskill.
trangáu.
1.trangáu.
(d).
du
Aditza.
Linua jo haren azal egurtsua apurtu eta askatzeko. · Agramar el lino.
“Liñua ereindda be bai, baiña arek joten da trangatzen ibilitta nao ni. Trangatzia ba, bittartiakin sartzen zan, da olaxe dra-dra-dra-dra, da kentze jakon azala gaiñekua, ta barruan euan arixa, ta geratze zan an trangauta. Juana./ Ta gero trangau, trangan jo ta azixa kendu; bueno azixa aurretik kentze i otsen, potzuan sartu baiño len. Hilari.”
2.trangau.
Aditza.
Aramaio.
"Machacar. Ota puntak batzen ziren eta gero etxean maspildu egiten ziren ganaduari emateko. Ekintza horri trangau esaten zitzaion." (Orm Aram).
trangeta, trangetia.
(d).
Izena.
trángatze, -ia.
Linua trangatze lana.
“Liñua trangetan, trangatzen-da ezaututa nao, baiña ereitten ez; eraitteko kontuik eztaukat. Trangetia olgetia... Juana./ Bai, trangetia gizonak. Hil.”
Lan hau egiteko auzokoak biltzen ziren; leku batzuetan emakumeak egiten zuten, beste batzuetan gizonak..
trángo, trángua.
(c).
Izena.
Bidetan, basabideetan, gehienbat, egon ohi diren oztopoak, harriak, ur-erretenak, etab. · Escollo en un camino o pista, piedras, zanjas, etc.
“Tranguan ixa iduli jaku burdixa./ Trango baten azpixakin beia jo dou./ Trango galantak egongo zittuan San Martzialen baiña jentiak dantzan eitten juan. Klem.”
trankilidáde, trankilidadía.
(a).
Izena.
trankillidáde.
Lasaitasuna. Tranquilidad
“Emen dagon trankilidadia ezin da diruakin pagau.”
tránkill.
1.trankill, trankílla.
(a).
Adjektiboa.
Lasaia. · Tranquilo, -a.
“Oso neska trankilla da.”
2.trankill.
(a).
Adberbioa.
Lasai. · Tranquilamente, tranquilo.
“Trankill egon.”
tránpa.
1.tránpa, tránpia.
(a).
Izena.
Trampa, engaño.
“Ezizu tranpaik eiñ.”
Esamoldeak:
tránpetan arrapau.
(b).
Esapidea.
Coger haciendo trampas.
“Diabruoi alakuoi; berriz be tranpetan arrapau aut. ”
tránpetan ibilli.
(a).
Aditza.
Hacer trampas.
“Gure neskatillia tranpetan dabill.”
2.tránpa, tránpia.
(b).
Izena.
Piztiak eta txoriak harrapatzeko tresna. · Trampa, artefacto para coger pájaros y alimañas.
“Mutikotan tranpekin ibiltze giñan txorittan.”
3.tránpa, tránpia.
(b).
Izena.
Goiko pisutik behekora gauzak botatzeko zuloa. · Trampilla, agujero utilizado normalmente para echar heno, helecho, etc. al piso inferior.
“Tranpatik bera jausi nitzan bedarrondo ta guzti.”
tránsittu, -o, tránsittua.
(c).
Izena.
trantzittu, -o.
Etxeko pasabidea. Zenbait etxetan logela partean dagoenari esaten zaio, beste batzuetan behien askaurrekoari. · Pasillo.
“Gure aittajunak transittua esate zotsan goiko pasilluai.”
trántze, trántzia.
(c).
Izena.
Trance.
“Ez giñuan trantze ederra pasau karteria arrapau zoskuenian./ Trantze txar bat pasatzen dabill.”
trápu.
1.trapu, trapúa.
(a).
Izena.
Trapo.
Esamoldeak:
trapu samarra izan.
(c).
Esapidea.
Ijitoa, tranposo samarra izan.
“Ez ari sartu negoziotan orrekin, trapu samarra dok eta. ”
2.trapu, trapúa.
(d).
Izena.
Abarkak janzteko, oinak batuaz galtza modura erabiltzen ziren oihal karratuak.
“Bestela trapuak izete zien. Lau kuadroko trapu bat izete zan, da aura ipini kurioso, galtza moduko posturan. Mart.”
txapiño.
trápuzar, trápuzarra.
(b).
Izena.
Trapo viejo.
“Trapuzarrak batzen asi tta oiñ aberastuta dago.”
Esamoldeak:
trápuzarrak etára.
(c).
Esapidea.
Istilu edo arazo zaharrak berpiztu.
“Asarretu ta trapuzar guztiak etara zotsen alkarri. ”
trápuzarran moduan erabilli.
(c).
Esapidea.
Modu txarrean erabili.
“Beiñ zaartu ezkero trapuzarran moduan erabiltzen gaittue. ”
trápuzar batzéille, trápuzar batzeillía.
(c).
Trapuzarrak biltzera dedikatzen dena.
“Etxeik etxe ibiltze zan trapuzar batzeillia.”
traska-traska.
(d).
Azala kentzearen onom.
“Ta trangak izeten zien, ola kanala daukan..., arekin artu ta traska-traska kentze jakon azala. Juana.”
tráste.
1.tráste, trástia.
(a).
Izena.
Trasto.
“Eztakitt nun sartu ainbeste traste.”
Esamoldeak:
traste zar, traste zarra.
Izena.
Trasto viejo.
“Traste zarrez beteta dauka etxia./ Antziñako traste zarrak gustatze jakoz. ”
2.tráste, trástia.
(c).
Izena.
Okerra, bihurra.
“Mutiko ori traste xamarra da./ Neskatilla ori traste majua da.”
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio