Bergara aldeko hiztegia
txist.
(c).
Interjekzioa.
Atentzio deitzeko erabiltzen den aho-hotsa. · Sonido inarticulado que se usa para llamar discretamente la atención.
“Txist! Badaukazu batekoik? (kartetan).”
Esamoldeak:
txistik (edo txirristik) ez eiñ.
Esapidea.
txistik (edo txirristik) ez etara, esan, mistik ez eiñ (Aram.).
Txintik ez egin. · No decir ni pío.
“Afari guztian eztau txistik etara./ Neska kontuik eztau txistik pe esaten./ Txistik etara barik jan dau zopia./ Umiak errespetua... txirristik pe ez e. Ben.”
txistára.
txistada.
1.txistara, txistaría.
(d).
Izena.
Txistada; "txist" edo antzeko zerbait ahoskatuz eginiko deia. · Llamamiento con un sonido inarticulado, "tz", "ps", o similar.
“Atzian txistaria entzun dot, zeiñ ete zan, eta bera./ Pasatzerakuan txistaria ein ddotsat baiña ezta akordau.”
ohar bat
Esamoldeak:
txistaria eiñ, batik bat.
Txistaria eiñ, batik bat.
2.txistara, txistaría.
(b).
Izena.
haur hizkera
Indizioa. · Inyección en lenguaje infantil.
“Medikuak txistara txiki bat emun biotsu, baiña txiki-txikixa.”
TXISTARIA EMON edo TXIST EGIN..
txíst eiñ.
(b).
dio
Aditza.
haur hizkera
Indizioa sartu.
“Txist eindda pasauko jatzu pupua./ Txist ein biotsut, baiña eztotsut miñik emongo.”
1.txístu.
1.txístu, txístua.
(a).
Izena.
Musika tresna. · Chistu.
“Dena dela "danboliñ-txistu" deitzen dio adineko askok ohizko txistuari eta "txistu" flautari. Ondo joten dau txistua Iñakik.”
Kikio eztok sekula ikusi? Txistua aretxek jote jok. Txistua dok, eztok danbolin-txistua, danbolin-txistua istrumento diferentia dok eta. Don.
.
2.txístu, txístua.
(b).
Izena.
Silbido.
“Etxian banago joidazu txistua.”
Esamoldeak:
txístuka.
(c).
Adberbioa.
Txistuarekin dei egiten.
“Txistuka txistuakin diar itten dabenian, "baiña “él venía silbando”", ba txistutan zetorren. Klem.”
txístutan.
(c).
Adberbioa.
txistu-joka.
Txistu-joka. · Silbando.
“Txistutan zetorren zuen mutikua./ Ixo, zein dabill or txistutan?/ Zetan zabitz zu txistu-joka?”
txístua jo.
(b).
du
Aditza.
Silvar.
“Zeintzuk ibilli die bart txistu-joka?/ Trenak txistua joten dau tunelian sartzeko.”
fíua jo.
3.txístu, txístua.
(b).
Izena.
Pitilina, zakila. · Pene.
“Zetan abill i txistua bistan?”
pitíliñ, txilíbittu.
2.txístu, txistúa.
(a).
Izena.
Saliva.
“Ez bota txistuik.”
Erreparatu homonimoaren desberdin duela azentua..
Esamoldeak:
txistúa bota.
(a).
du
Aditza.
Escupir.
txíta, txitía.
(b).
Izena.
txitxa.
Polluelo, pollita.
“Txitak erosittue basarrixan. ”
Esaerak:
Eibarko txitia Bergako oillua.
(c).
Esaera.
Eibarren gauza gutxi asko dela, alegia. Farol fama apur bat dute Bergaran.
Esamoldeak:
txitiak beste jan.
Esapidea.
Oso gutxi jan.
txitáldi, txitaldíxa.
(c).
Izena.
Oilolokak ateratzen duen txita talde bakoitza. · Pollada.
“Oillolokiak etaratzen daben txitaldixa; apixaldi bat. Klem./ Aurreko txitaldixan amar oillasko eta iru oillanda izan zittuan.”
txitátalde, txitataldía.
(d).
Izena.
Pollada.
“Au da irugarren txitataldia azten dabena onek. Don.”
Taldea adierazteko gehiago tanda edo txitaldia baino..
txítoka.
(c).
Adberbioa.
Eskolatik etxerakoan egiten zen jolasa, jolasa baino gehiago ia burruka zena. Ikutzen zenion bati eta "txito" esan, eta aintxintxika alde. Besteak atzetik jarraitzen zizun harrapatu eta txito egiteko. Azkenengo egiten zuenak "irabazten" zuen. Inoiz orduak pasatzen genituen txitoka, desohore handia baitzen beste batek txito eginda etxeratzea.
“Txitoka kriston ekiñaldixak eitte giñuzen eskolatik etxerakuan.”
Antzuolan PUTXUNKA ere esaten zaio jolas honi.
.
Esamoldeak:
txíto eiñ.
(c).
Goian azaltzen den ekintza egin. (Ik. txitoka)
“Urrupaingo Felipek txito ein ddosta. ”
Antzuolan PUTXUN EI.
txitxalapur, txitxalapurrak.
(c).
Izena.
Eibar, Soraluze.
Hegazti harraparia orokorrean. Sarasuak dio hegazti harrapari guztiendako erabiltzen dela, baina batik bat arraipardoa (Buteo buteo) izendatzeko.
txitxára, txitxaría.
(a).
Izena.
Lombriz.
“Bi klase egoten dittuk, bata lurtxitxaria, gorrixaua; beste bat egoten dok satsetan, ori izeten dok zurikia. Tamaiñu aundixena gorrixa. Don.”
Normalean txitxara soilik deitzen zaie, baina adineko baserritarrek bereizten dituzte lurtxitxarak eta sats-txitxarak.
.
txitxárra, txitxarría.
(d).
Izena.
Bergaran, zaharrentzat, urdai edo hirugiarre prejitua. Uberan hirugiarrea, prejitua zein gabea. · Tocineta o tocino frito. En Ubera tocineta en general.
“Irugiarria, baiña urdaixa be prejiduta bajak, erreta, txitxarria. Klem./ Ezta txarra txitxarria ogi bittartian. ”
Galdu samartua, Uberatik kanpo. Ubera mendebalean ez da irugiarre hitza erabiltzen, txitxarra esaten da..
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio