Bergara aldeko hiztegia
txápardo, txápardua.
(d).
Izena.
Gaztaina mota bat, basto samarra.
“Txapardua bizkeixa ta baiño bastotxuaua zala uste juat, enajak gogor itteko baiña. Bastokotia, ipurdi aundixakin da. Klem./ Txapardua esaten jakon erreta jatekuai. Domusantutatik aurrera erreta. Erreta, ez kixkartuta e. Malutz-malutzak itxi tta oso ederrak. Aniz.”
txaparróte, txaparrotía.
(c).
Adjektiboa.
Mozkotea, txikia eta zabala. · Achaparrado, -a, pequeño y regordete.
“Gazte txaparrote bat zan gure maixua. Pertsonez, batik bat.”
txápel.
1.txapel, txapéla.
(a).
Izena.
Boina.
Esaerak:
Txapela buruan eta ibilli munduan.
Esaera.
(Lar Antz).
Txapel aundixa ta buruik ez.
Esaera.
(Lar Antz).
2.txapel, txapéla.
(c).
Izena.
eufemismoa
Kondoia.
3.txapel, txapéla.
(d).
Izena.
Ginbela. Etxegintzan, zutikoaren sekzioak lazoa egiteko adina leku ez duenean, zutikoaren gainean jartzen den osagarria bere sekzioa handitzeko.
“Ori txapela; zutikuan gaiñian txapela esateako, eta txapelan gaiñian bigia ero frontala. Sebas.”
gínbel.
txapélgorri.
1.txapélgorri, txapélgorrixa.
(c).
AdjektiboaIzena.
Txapel gorria daramana.
2.txapélgorri, txapélgorrixa.
(c).
Izena.
eufemismoa
Carlista.
“Plazentzian txapelgorri asko zan.”
txapíau.
(c).
dio
Aditza.
eufemismoa
Lehiaketa bat edo dirua irabazi norbaiti; inoiz, lapurretan egin. Testuinguruak argitzen du. · Birlar; ganar una competición o dinero a alguien; a veces, robar.
“Milla duro txapiau zoskuen kartetan./ Spriñian txapiau jotsan karreria.”
linpíau.
txapiño, txapiñuak.
Izena.
Hankatrapuak. Abarkak janzteko oinak batuaz galtza modura erabiltzen zen lau puntako oihala. (Berrio-Elorrio).
“Anketan al dan moruen txapiñuak-eta erute zittuen. Txapiñua da tela bat, kuadrau bat; ankia batze zan txapiñuaz. Berrio.”
Bergara aldean trapuak..
txápio.
(c).
Aditza.
lagunartekoa
Irabazi, lapurtu.
“Ikusikok, Retegi atzetik joangok partidu osuan da azkenian txapio./ Komunian neuan bittartian karteria txaketatik txapio.”
Normalean esaldiaren azkenean jarria, inolako aditz laguntzailerik gabe. TXAPIO EI.
txapítula, txapítulia.
(d).
Izena.
Kartoi, txapa, egur... zatia, zuloa estaltzeko-eta erabiltzen dena. · Cualquier pedazo de cartón, chapa, madera, etc. que sirve para tapar efímeramente un agujero, etc.
“Txapitulia, txapitulatxo bat sartzia zulo baten ero. Txapitula bat ipiñi ero, leku txiki baten ero. Klem.”
txapláta.
1.txaplata, txaplatía.
(c).
Izena.
Adabakina. Egurrezkoa, gomazkoa, narruzkoa... · Petacho.
“Gomazko txaplatatxo jarri dotsat abarkiai, zulua zeukan da. ”
Arroparenari ere bai: adabakiñ, handia bada..
txátal.
2.txaplata, txaplatía.
(c).
Izena.
Zerbaiten pusketa txiki eta zapala.
“ “Busti ala siku”, ori arrixa zanian —dirua etzan egoten betik— eta orduan arrixa, bota txistua ta botatzen zan gora, arri-txaplata bat: “busti ala siku?”. Don.”
3.txaplata, txaplatía.
(c).
Adjektiboa.
Lotsagabe samarra. (Emakumeez; neskatilez, batik bat). · Impertinente. Dícese, sobre todo, de las niñas traviesas y contestonas.
“Txaplatia? Lotsagabe antzeko barritxu samarra ero. Klem./ Belarrezkiñako batekin kendukotsut kontestatzeko goguak, txaplatioi alakuoi.”
txar, txárra.
(a).
Adjektiboa.
Malo, -a.
Esamoldeak:
txarraorik ez euki.
Esapidea.
1.txarraorik ez euki.
Okerrago ez egon.
“Fernandok eztauka txarraorik. (Lar Antz). ”
2.txarraorik ez euki.
Esapidea.
Itxura txarrik izan ez.
“Aspaldian ikusteke nenguan, da eztauka txarraorik. (Lar Antz).”
lupuá baiño txárraua.
(c).
Esapidea.
Oso txarra, gaiztoa. Pertsonez, batik bat.
“Orren aittajuna be lupua baiño txarraua zuan.”
Ez dakigu esapide hau lupu-ren lau adieretatik zeini dagokion..
sarnia baiño txarraua izan.
Esapidea.
Oso txarra izan.
txarréra artu.
(c).
Esapidea.
Gaizki hartu.
“Brometan “fraille” esan notsan, txarrera artu ta burrukarako plantau jatan.”
txarrían.
(c).
Adberbioa.
A malas.
“Ni onian ona naiz baiña txarrian oso txarra./ Etxera ekarrikou, onian ezin bada txarrian.”
gogorrían.
txarrían.
txarréra jo.
Esapidea.
1.txarrera jo.
(b).
Esapidea.
Eguraldia txartu.
“Egualdixak txarrera joko ei dau.”
2.txarrera jo.
(c).
Esapidea.
Ir a malas (por la via judicial, etc.)
“Jente orrekin onian konpontzia obe dozue. Txarrera jo ezkero galtzekuak dauzkazue. ”
txára, txaría.
(c).
Izena.
Berez sortutako pago, haritz, arte... basoa. · Jaral.
“Urrupaingo txaran ezkutau jat erbixa.”
txaraka.
Esamoldeak:
txarako egur, txarako egurra.
Izena.
Berez hazitako zuhaiztiko egurra.
“Au da txarako egurra, ta orrek zuk esan dozun orrek dia subil-txendorrak. Jose.”
txaraka, txarakía.
(d).
Izena.
Txara. · Jaral.
“Urriz-txarakia-ta; zerraua dagonian, txarakia. Txaria aitzai tta geixao esango jakok, baiña urritz-txarakia esan izan jakok. Bueno, ez; urritz-txaria be esate zuan. Txaria eta txarakia bat izangoittuk. Klem.”
Hitz konposatuetan, batik bat..
txára.
txarlátan.
1.txarlátan, txarlatána.
(b).
Izena.
Ferietan etengabeko berriketaz txutxeriak saltzen dituena. · Charlatán de feria.
“Txarlatanai erosittako abrelatasak eskaxa urten dau.”
2.txarlatan, txarlatána.
(b).
Adjektiboa.
Berritsua, jarduntsua.
txarol.
1.txarol, txarola.
Izena.
Eibar.
Piezak txarolatzeko taillarra. Pavón.
Esamoldeak:
txarola emon.
Aditza.
txarolau.
"Pavonar. · Galtzairuzko piezen gaiñazala ugartu ez dein oxido-kapa mehe urdin illunez tapatzia." (SB Eibetno).
2.txarol, txarola.
(c).
Izena.
Charol.
“Txarolezko zapatekin dotore asko joaten giñan Paskuetara.”
txaróles, txarolésa.
(c).
Izena.
Ganado vacuno de raza charolesa.
“Bost txal ekarrittu, txarolesak.”
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio