Bergara aldeko hiztegia
trónpa.
1.trónpa, trónpia.
(b).
Izena.
Haur jostailua. · Trompo, peonza.
“Umetan artistak giñan tronpia botatzen.”
2.trónpa, trónpia.
(b).
Izena.
Mozkorra. · Borrachera.
“Kriston tronpiakin zeuan eguardiko amabixetan.”
Agian sinonimoen artean adinekoek gehien darabiltena..
melokotóe, -i.
tronpil, tronpilla.
Adjektiboa.
Antzuola.
"Pertsona haundia, potoloa, takarra.
Sin. potril, tronpil, tronpota..
tronpóillo.
1.tronpoillo, tronpoillúa.
(d).
Izena.
Nahas-mahas korapilatutako zerbait. · Revoltijo; de cuerdas, etc.
“Olako... sarrittan sokia ola zertuta dagonian e, tronpoillua. Klem.”
2.tronpoillo, tronpoillua.
/eu/user/3.
Adjektiboa.
Antzuola.
"Pertsona lodi samarra." (Lar Antz).
tróntza, trontzía.
(c).
Izena.
trontza-zerra, tronsadora.
Bi aldetatik tiratzen den zerra handia. · Sierra grande de mano que se usa entre dos.
“Motozerria sartu zanetik sobra dare trontzak./ Trontzia. Botata gae makina bat arbola orrekin. Len, motozerriak urten aurretik, orretxekin danak botatzen zien. Sebas.”
Hortzak bere entrama behar dute eta ondo zorroztuta egon..
trontzalári, trontzalaríxa.
(c).
Izena.
Trontzarekin lan egiten duena basoan zein plazetako apostu edo erakustaldietan.
trontzil, trontzílla.
(d).
Izena.
Baldoa, egurra txikitzeko azpian jartzen den enbor zatia.
báldo, zupin.
tróntzo, trontzúa.
(c).
Izena.
Okela edo arrain zati eder eta lodia. · Dícese de la parte más hermosa y gruesa de la carne o del pescado.
“Trontzoik ederrena beretako artu zeban da neri gizenak eta girixak besteik ez.”
Esaerak:
Alavés, para tí el cabés; alemán, para tí el buztán; gipuskuano tonto, para mí el erdiko-tróntzo..
(c).
Esaera.
Gure umetako esaera, gipuzkoarren azkartasuna azaltzen duena.
trópe.
1.trópe, trópia.
(d).
Adjektiboa.
Gauza handi samarragatik esan ohi zuen gure aitajaunak.
“Arri bat ero, gauzia aundi xamarra danian: tropia, erabiltzen juan, bai; normala baiño aunditxuaua danian ero, tropia. Baitta personengaittik pe etxakixat etzeban esaten, aundi samarra ero zera zanian, tropia. Klem.”
Torpe-ren metatesia.
.
2.trópe, trópia.
(d).
Adjektiboa.
Torpe.
“Trope xamarra da.”
trópel, tropéla.
(c).
Izena.
Ibili dabilen jende edo abere pila. · Grupo de gente o animales en marcha.
“Ardixak danak tropelian etorri die./ Gaur karreran egundoko tropela pasau da.”
tróska, troskía.
(c).
Izena.
Traska ere bai zenbaitek. Zenbait ur motak duen kare-sustantzia, denari itsatsia geratzen dena. · Caolín, sustancia caliginosa que portan algunas aguas y que se adhiere a todo.
“Kangrejuak troskaz forrauta eztittuzu ikusi?/ Tuberixa barruan be troskia formatzen da./ Troskia da kolorez marroixkia, nabarka ortaikua. Don.”
troská-ur, troska-úra.
(c).
Izena.
Troska duen ura. · Agua que contiene mucho caolín.
“Iruerrekako ura troska-ura da.”
trósko.
1.trosko, troskúa.
(d).
Izena.
trasko.
Zerbaiten lodiunea, soka batena adibidez. · Bulto, por ejemplo de una cuerda.
“Soka-korapillo bat pe bai, trosko bat, sendo-unia. Zeoze pasau ezin dozunian-da, troskua parian-da, troskaunia. Klem./ Gure aittajunak eitte eban [artilezko haria] bape trasko barekua, bape korapillo ero pelota barekua.
”
Egur bat ekonomikan sartu ezinda jardun daiteke troskuak edo troskauniak oztopo egiten duelako..
2.trosko, troskúa.
(d).
Izena.
Lingote de hierro.
totxo.
tróte, trótia.
(c).
Izena.
Antxitxika-saioa. · Trote.
“Polizia atzetik giñuala, guk eruan giñuan trotia.”
Esamoldeak:
trótian.
(b).
Adberbioa.
Al trote, al galope, corriendo.
“Ez ibilli trotian etxe barruan./ Trotian zoian astua.”
trótia emun.
(c).
Esapidea.
Asko erabili.
“Egundoko trotia emun dotsat jertse oni. ”
trote eiñ.
(b).
du
Aditza.
adierazkorra
Escapar corriendo.
“Laga poltsia ta trote ein zeban mutikuak eskolatik./ Txakurra!, trote ortik!”
trote!.
(c).
Interjekzioa.
Alde!
“Ale mutikuak, trote emendik!”
trozo, trózuak.
(d).
Izena.
Txikitan sarri entzuten genuen hitza, adibidean ikusiko denagatik. Zera dio Toribio Etxebarriak: "Forma de explotación de minas en Vizcaya a la que acudían temporalmente algunos aldeanos, que introdujeron la voz para designar las minas." (Etxba Eib)
“Beti entzun izan dou etxian gure Tio Domingo gaztetan trozuetan ibilli zala Leonen, da bibotiekin etorri zala andik./ Ei zebillen e, Bilbo aldian, Portugalete ta badie or, trozuan. Trozua ba, jornalian irabazten, kanteretan da, arri-etaratzen da. Trozua esaten jakon. JJp.”
Azken honek singularrean darabil, baina osterantzean pluralean entzun izan dugu.
.
truk.
1.truk, trúka.
(d).
Izena.
Karta-joko bat.
“Len truka be asko zuan, baiña oiñ eztittut somatzen. Don.”
Esamoldeak:
trukían.
1.trukían.
(d).
Adberbioa.
Truk jokoan.
“Andrak atsalde osua pasatzen zeben trukian./ Jokatukou trukian? ”
2.trukian.
Eibar.
Trabajo al trueque. · Lana diruz beharrean beste nolabait ordaintzen den sistema
2.truk eiñ.
(c).
du
Aditza.
truke eiñ.
Trukatu, truke egin. · Trocar, cambiar una cosa por otra.
“Nai bok zapatak truk eingo jittuau gure zapatak.”
trukáu.
trukaitz, trukaitza.
Adjektiboa.
Antzuola.
"Pertsona torpea, eskulanetan traketsa eta takarra." (Lar Antz).
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio