Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

txokáu. (b). zaio Aditza. Harritu. Extrañar. Etxata bape txokatzen ainbeste umekin zoratzia. content_copy estráiñau. Esamoldeak: txokáuta egon. (b). Esapidea. Harrituta egon. Txokauta nago zela eztaben diar eitten.
txóke, txókia. (a). Izena. Choque. Esamoldeak: txóke eiñ. (a). Aditza. Chocar. Bi trenek txoke ein ddabe. content_copy tope eiñ.
txokiatzaile, txokiatzailila. Izena. Eibar. "Armerixako ofiziuetako bat. Eskopetian katua edo txakurra puntuan ipintzia zan bere zeregiña." (SB Eibetno).
txóko. 1.txoko, txokúa. (b). Izena. Frontoian, ezkerreko pareta ingurua. Dejada ederrak eittu txokuan. 2.txoko, txokúa. (c). Izena. Bazterra. · Rincón. Txoko baten botata zeren traste guztiak. 3.txoko, txokúa. (c). Izena. Sorlekua, bizilekua, lanlekua, testuinguruaren arabera. Bakoitzak bere txokua maitte dau.
txokólate. 1.txokólate, txokólatia. (a). Izena. Chocolate. EITTEKO TXOKOLATIA esaten zaio urtuta hartzen denari.. Esaerak: Txokolatia pirri pirri, artuko neuke baneuka, eztaukat eta ezin artu.... Esaera. Honela hasten zen gure umetako haur-jolas baten erretolika. 2.txokólate, txokólatia. (c). Izena. Lokatza (irudizkoa). Zuen etxe aurrian jak txokolatia. 3.txokólate, txokólatia. (c). Izena. Nahaste-borrastea. Oinddio gure taillerrian urtengo jok txokolatia. TXOKOLATIA(edo MOROKILLA) urten, gehienbat..
txokolatera
txokolatera, txokolateria. (c). Izena. Txokolatea egiteko ontzi kirtenduna.
txolet, txoléta. (b). Izena. Ubera. Antosina. Cazoleta de metal para beber agua. content_copy antósiñ.
txóliñ
txóliñ, txolíña. (c). Adjektiboa. txalin (Aram.). Pertsona berritxu eta kaskariña. · Persona charlatana y casquivana. Elgetan bada bat “Txoliña” gaitzizena daukana. Emakumeez, batik bat.. content_copy kaskáriñ, burúariñ.
txolo, txólua. (d). Adjektiboa. Oñati. "Hombre ligero, sin sustancia." (Izag Oñ).
Txóonpio. (c). Izen propioa. Txoronpio. Txoronpio edo. Ipuin zaharren bateko pertsonaia, dirudienez. Baten batek gauza "zelebreren" bat egiten badu -burua zeroan moztu, adibidez- zera esan ohi da: Orrek pe Txoonpiona ein jok. Txoonpiok pe bere gustua ein juan. Bietza ipurdixan sartu eta txupatzen ei jeuan. Beraz, TXOONPIONA EI.
txópo
txópo, txopúa. (b). Izena. botanika. populus nigra. Makala. · Chopo. Ibai ondoko lurretan asko landatzen den arbola luzea. Hosto ahul hagindunak eta lore txiki-txikiak ditu. Mintza sendagai bezala erabiltzen da, bai almorranak ixteko, bai umea izandakoan esne jarioa mozteko.. content_copy makal.
txópoi
txópoi, txópoixa. (c). Izena. Txopodia, makal-saila. · Chopera. Bolintxo txopoixan makiña bat jente egote zuan sasoe baten atsalde pasa.
txopo-karóliñ, txopo-karolíña. (d). Izena. populus alba? populus canadiensis?. Makal mota bat. Populus canadiensis, ote? Edo populus alba? (álamo). Etim.: "chopo de Carolina" (EEBB) dirudi..