Bergara aldeko hiztegia
taka!.
(c).
Onomatopeia.
Ekintza azkar baten onomatopeia.
“ Etorri tta, gure neskiak-eta erok alkarrekiñ igual taka erderaz. Don./ Arek ointxe be taka!, premixua irabazi jok. ”
tákar.
1.takar, takarra.
(b).
Adjektiboa.
Torpe, bruto, -a, rudo, -a.
“Persona ona da, baiña astua baiño takarraua.”
2.takar, takárra.
(c).
Adjektiboa.
Soro erpiltsu, bide harritsu eta halakoez esana. · Se dice de caminos, sembradíos, etc., ásperos.
“Bide takarra dago zuenera./ Euri zakar onekin lur takarra geldittu da.”
takára.
takada.
1.takara, takaría.
(c).
Izena.
Golpecito.
“Atzetik takaratxo bat emun dotsa kotxiai.”
Esamoldeak:
takaría euki.
(c).
Esapidea.
eufemismoa
Zoro ikutua euki.
“Antoniok jaukak takaria...”
Zartaria euki baino leunagoa.
.
2.takara, takaria.
(c).
Izena.
Vez, tacada, golpe.
“Alustizak takara baten amar tanto ein jittuk sakian./ Amar milloi tokau jakok loterixan; takara edarra dok.”
TAKARA BATEN, batik bat.
.
takarkeríxa, takarkerixía.
(b).
Izena.
Brusquedad.
“Kerten kuadrilla orrek takarkerixia besteik eztauka.”
takarrára, takarraría.
(b).
Izena.
adierazkorra
takarrada.
Dinbirri-danbarra. · Estruendo, ruido.
“Lope atzeko tontorrian erezen falanjiak, da Udelaxko Egomendiñ gorrixak, San Mielen gorrixak, da ango takarradia. Fran./ Osintxuarrak etortze zien Uberara takarraria darixola./ Bart demaseko takarrarak izan die (trumoi-otsak).”
takarraran.
(a).
Leintz.
takarran.
Lasterka.
Bergaran ez da esaten, baina askok ezagutu bai. Mondragoetarrei, adar-soinuan, zera esan izan zaie. An, bajátozak mondráutarrak takárran.
.
taka-taka.
(a).
Adberbioa.
haur hizkera
ttaka-ttaka, tiki-taka, tapa-tapa.
Oinez. (haur., batik bat).
“Taka-taka goiaz Uberara./ Ibai, zelako ondo ikasi dozun taka-taka.”
TAKA-TAKA IKASI, IBILLI, etab. Nagusiez ere bai inoiz. Artu bi marmintt, olaxe, mokor banatan, olaxe eskuekin, abarka baltzak, buruko paiñeluak olaxe, taka- ttaka- ttaka- ttaka, Osintxura. Hil.
.
takatéko, takatekúa.
(b).
Izena.
Golpe.
“Baloiai jo biarrian orkatillan emun jostan kriston takatekua.”
táket, takéta.
(b).
Izena.
Gurdiak alboetan zutik daramatzan makilak. · Estacas laterales del carro.
“Bi taket galdu jakun da gaixki ibili giñan burdi-garua kargatzeko.”
"Taketa" Bergarar zelebre eta estimatu bat izan zen, gauza guztiak nahi gabe aldrebes esaten zituena: I Martiñ, ardittara eu joango aiz ala neu geratuko nok etxian?.
burtáket.
taketáda, taketadía.
(c).
Izena.
Irteera edo egintza zelebrea. "Taketa"k egiten zituenen estilokoa, alegia.
“Ik dauzkak taketadak ik./ Oinddio taketada aundixauak entzun bia jittuau.”
takían potían.
(c).
Adberbioa.
lagunartekoa
takien takien (Lein.).
Maiz, noiznahi. · A menudo.
“Takian potian joaten da Barzelonara./ Takian potian mozkortuta ikusten dot.”
táko.
1.táko, tákua.
(c).
Izena.
Pedazo, taco.
“Takua ipiñi jat mai ankiai, kojo zeuan da./ Txakurra or doia ogi takua auan dabela.”
2.táko, tákua.
(c).
Izena.
Pastilla de jabón grande y rectangular.
“Illia garbitzeko takua dala onena esate eben./ Jaboi-takua artu ta igurtzi mantxiai.”
«Lagarto» eta «Chimbo» jaboiei esaten zitzaien..
jabói-táko.
3.táko, tákua.
(c).
Izena.
Egutegi txiki eta potoloa, Arantzazukoa, adibidez. · Calendario de hojitas.
“Amandriak oinddio egunero leitzen dau takua./ Aurten eztou artu Arantzazuko takua.”
4.táko, tákua.
(d).
Izena.
Antzinako papelezko tabako-kaxa karratua. · Caja cuadrada de tabaco de liar que fumaban nuestros abuelos.
“Zuen aittajunak takua erretze juan.”
takolo.
Adberbioa.
Aramaio.
Nasai. · Holgado.
“Takolo raukatela, nasai (arropa oso nasai duelako). (Orm Aram).”
tálde, táldia.
(c).
Izena.
Grupo; de animales, mayormente.
“Talde baten e, ikustera juten danian bat, “joño, txarri-talde edarra; bat auxe dao erkiñaua. Don.”
Konposatuetan batik bat: artalde, aunztalde... Gutxi erabilia. Aspaldian berriro indartu da.
.
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio