Bergara aldeko hiztegia
borréro, borrerúa.
(d).
Izena.
Verdugo.
“Ordenia emun otxanian borreruak, tornuan uela ipiñi lepotik, tornuai emun buelta, zela itto-ben. Hil. (AA BergEus)”
bórro, bórrua.
(c).
Izena.
Oveja de raza merina.
“Or Kastilla aldeko ardixa diferentia da, or dana borrua ikusten da./ Emengo ardixa obetzat daukau borrua baino.”
bortzaittu.
(d).
Aditza.
Hondatu, ihartu.
“Ganauak arboliai erdiko kukulua jandakuan, arbolioi bortzaittu eitten da. Pedro.”
borzeiñ.
bortzei.
1.borzeiñ, borzeiñak.
Izena.
bortzei.
Ikazkinen-eta oinetakoak, azpian iltzeak zituztenak.
“Borzeiñak, osea iketza garbitzeko bestela abarkak sua artzeben ba; orduan borzeiñ zar aundi batzuk ibiltze zien. Jose.”
2.bortzei, bortzeixak.
(d).
Izena.
Leintz.
Mendiko botak .
“Ez sartu bortzeixekin sukaldera.”
Etim.: gaztelerazko «borceguí».
boskantóe, -i.
1.boskantóe, -i, boskantóia.
(c).
Izena.
Barra gorriak dituen sagar mota. · Variedad de manzana de barras rojas.
2.boskantóe,-i, boskantóia.
(c).
Gaztaina mota.
bost.
(a).
Zenbatzailea.
Cinco. Hurrengo hitza kontsonantez hasten bada ez da /t/ entzuten: bos minutu, bos lagun. Bosgarren da arrunta, baina adinekoek boskarren ere bai
“Gure aitta izen, boskarrena ero. JJp.”
Esamoldeak:
bost orrixan bizi.
bost orrixan egon.
"Beldurrez.
“Frankokiñ bost orrixan bizi giñan, guardazobillak etxian noiz azalduko." (Lar Antz).”
lau gorrixan egon.
bost ardura.
(b).
dio
zaio
Esapidea.
Bost axola, axola ez izan.
“Bost inporta dotsa ari aman esanak, edo bost inporta dotsa ari aman esanak.
”
bostéko, bostekúa.
(c).
Izena.
lagunartekoa
Eskua. Agurtzeko edo bakeak egiteko ematen denean.
“Botaidak bostekua. Ori lagunartian, ezaupide geixao dagonian. Iñoiz ba, bik gonbestaziño bat badauke, eztabaida bat pe, “bai arrazoia eukan, bai gizona, botaidak bostekua”. Don.”
Bostekua emon edo bota..
bostoillo, bostoillua.
"La constelación de cinco estrellas". (Izag Oñ).
bóstortz, bóstortza.
(d).
Izena.
Aurrean partika eta atzean hiruki formadun egurrezko armazoia duen nekazaritza tresna. Bost hortz luze eta zuzen ditu. Goldatuak apurtzeko erabiltzen zen. · Apero de labranza de cinco púas.
“Bostortza e, burdiñaria baiña ortz fijuekin, egurrezkua, ola iru puntara partikiakin eta ortz luziak. Klem./Etzan gurian bostortzik erabiltzen goldatua apurtzeko. Ariakin eitten giñuan.”
Burdiñara ere deitzen zaio (Don.k adibidez). Bazen zazpiortza ere, tresna berdina baina handixeagoa. Tresna hauen izen diferenteez aritzerakoan zera esaten zigun Donatok: Guk burdiñaria esaten juau, zuek bostortza, zuek esixa esate jatzue, guk nagiaria, da olaxe izen mordua jazik, bertan e, baiña diferente esateittunak..
bóta.
1.bota.
(a).
du
Aditza.
Echar, tirar.
“Irin-fabrika zarra bota biar ei dabe.”
Ik. jaurti; txorixak botatzeko moduko berua s.v. bero; tripak bota s.v. tripa..
Esamoldeak:
botaalán.
(c).
Adberbioa.
Lluvia, etc., a cántaros.
“Eurixa botaalan ziarduan.”
2.bota.
(b).
du
Aditza.
Devolver lo comido.
“Alegiñak eiñ arren ezin neban bota.”
3.bota.
(c).
du
Aditza.
Ipini, egin, martxan jarri, testuinguru askotan, adibidez, argindarra: Goizian joan da, eta oinddio eztabe argixa bota./ Gero Iberdueron argixa bota giñuan. Edo eraikuntzan: teilatua bota, suelua bota, kuartoiak bota. Teillatuan be biga bat botatzeko ondo; kuartonajia, kapirixuak esate jakona euskeraz, aura be bai ondo. Martin. Edo parranda bat: Egundoko juergia bota giñuan atzo.
4.bota.
(c).
du
Aditza.
Abortatu abere batek.
“ Aurreko aldixan txala bota juan. ”
5.bota.
Aditza.
Eibar.
"Crecer setas. Perretxikuak 'hazi' edo 'urten' baino gehixago 'bota' egitten dittu mendixak.
“Buztingorri aldiak gehixago botatzen jok Urko aldiak baiño. Beti egon dok perretxiko gehixago Elgeta alderutz." (SB Eibetno)”
6.bota, botía.
(a).
Izena.
Zahatoa. · Bota de vino.
“Botia bixkarrian dabela ikusikozu.”
Esamoldeak:
botia ximurtu.
(c).
Esapidea.
Ardo asko edan.
“Kazarixak zuek? Botia ximurtzen bai abillak... ”
7.bota, botía.
(a).
Izena.
Bota de calzar.
botaaldi, botaaldixa.
(b).
Izena.
Zerbait botatzen den aldi bakoitza.
“Formal ixen ezkeo beiñ; botaaldi batekin sua artzeban. Eleut.”
botada, botadia.
Izena.
Eibar.
"Perretxiko kantidade haundixa agertzen danian nunbaitten.
“Bart hongo-botadia egon dok Osteitta inguruan." (SB Eibetno)”
ernia.
botaegun, botaeguna.
Leintz.
"En este señalado día (bigarren elizdeia irakurtzen den igandean), hacia el atardecer, el joven novio, acompañado de un hermano o de un amigo íntimo y llevando consigo una bota de vino, se presenta oficialmente en casa de su futura esposa. El joven le ofrece a los miembros de la familia el vino que en la bota trae, mientras que la familia le obsequia con una afari-merienda." (Aran Gatz, 151. o.).
botagúra, botaguría.
(a).
Izena.
Ganas de devolver, náuseas.
“Botaguriak nago, kafesniak gaitz ein ddost eta.”
Urdaila txarto dagoenean egon ohi da botagura. Botaguriak egon, hiztun onek behintzat, botaguria euki nagusitzen ari bada ere..
goralarri, gonbíttogura.
bótaka.
1.bótaka.
(a).
Adberbioa.
Gonbitoka. · Devolviendo.
“Atzo gabian botaka ein neban./ Atzo zure semia ikusi neban da botaka zeuan kale baztarrian./ Egun guztia botaka pasau neban.”
Botaka eiñ, ibilli, egon....
Esamoldeak:
botaka eiñ.
botaka ibilli, egon.
errébeska, gónbittoka.
2.bótaka.
(b).
Adberbioa.
Botatzen. · Arrojando, tirando al suelo.
“Hodei, zetan zabitz naranjia lurrera botaka./ Gaur mutillak neskei arrixak botaka jardun dabe.”
jáurtika.
3.bótaka.
(c).
Adberbioa.
Asko, ikaragarri, botatzeko beste. · Mucho, en demasía.
“Orrek dirua botaka dauke./ Urte artan keixia botaka egon zan.”
Aurreko iz. mugatuan.
jáurtika.
- ba
- báimen
- bakardáde
- balde
- baltz
- bápe
- baresitx
- barrábill
- barrido
- barruko ikara
- básatza
- basózigarro
- batéra
- baztártu
- bedarrondóta
- begílarri
- bei gazte
- béla
- belaunbíko
- belun
- beno
- berandútu
- berbatu
- berebizikóik ázkarren
- bérna
- bértan
- bestéla
- betortz
- biáleku
- bídar
- bíetz
- bíkoti
- bíñaka
- birigarro
- bísta
- bixigu-begi
- bizimoduko
- bízkarka
- bokádillo
- boltsiko
- borréro
- botáu
- brebenído
- brotxe
- búltza eiñ
- burdíña
- búrko
- burtárdatz
- burúauste
- burúta
- buztángorri