Bergara aldeko hiztegia
téma.
1.téma, témia.
(c).
Izena.
Terquedad, el no dar el brazo a torcer.
“Umiak eztau jan nai, ez goseik eztaukalako, temia daukalako baiño.”
Esamoldeak:
téman ibílli.
(c).
Esapidea.
Eztabaidan, istilutan, ibili.
“Teilatupe batian bizi tta beti teman ibilli biarra be tristia da. ”
2.tema, temia.
Izena.
Eibar.
"Egurrak ebagi eta okertzeko daukan joeria." (SB Eibetno).
bízio.
temóso, temosúa.
(c).
Adjektiboa.
Tematia. · Terco, -a, obstinado, -a.
“Oso mutiko temosua da. Gauza bat buruan sartze jakonian, zeiñek etara...”
tengotenian.
Adberbioa.
Eibar.
"Zerbait orekan, baina ozta-ozta, kilikolo samar dagoenean.
“Funanbulistia tengotenian zeguan alanbre gaiñian.”
ténka, ténkia.
(c).
Izena.
Asentzioko putzuan, lantegietako teilatuetan, etab. egoten den arrain mota. · Leucisco cabezudo, tenca.
Batzuek gorriak eta besteak ilunak izaten dira. Gorriei ARRAIN GORRIxak deitzen zaie..
tenpláu.
1.tenpláu, tenpláua.
(d).
Adjektiboa.
Lasaia, mantsoa. · Tranquilo, -a, sosegado, -a.
“Persona tenplaua da izan, baiña dana biako dau.”
Pertsonez esana..
2.tenpláu.
(c).
Adberbioa.
Lasai, soseguz. · Sosegadamente.
“Bere katxabatxuakin tenplau asko ibiltzen dok aura./ Tenplau eitten dau berba.”
3.tenpláu.
(c).
da
du
Aditza.
Epeldu. · Templar.
“Gaur asko tenplau dau egualdixa./ Gatzarixa bota aurretik tenplatzen laga bia jako esniai.”
4.tenpláu.
(c).
Aditza.
tenplia emon.
Forjatu ondoren erreminta edo pieza bati erresistentzia eta gogortasuna eman, uretan poliki-poliki sartuz. · Templar.
“Gero tenplau. Uretan tamaiñua artu biar. Orrek galtzairuzko iddetaixak peligrosuauak izate zian, denpora askuan eukitzen bozu uretan, bertan geratu, eten itte zian. Inaz./ Taillarretan-da ortxe, tenpliak emon-da, burdiñia suberatzeko-ta, kañoiak-eta peatzeko-ta. Cand.”
Sin. arua emon (Eib.)..
tenple, tenplia.
(c).
Izena.
Temple.
Esamoldeak:
tenple onian edo txarrian egon.
(c).
Esapidea.
Aldarte oneko edo txarreko egon.
tenplera etorri.
Esapidea.
Tenperatura egokira heldu, behar duen puntua lortu sutegian berotutako gauza batek.
“Lau bat egun eo pasautakuan, erretakuan, geo itxain in biaakon egun batzuk; gero etaatzeko ba, bere tenplera etorri ero. CAND.”
tenple onekoa edo txarrekoa izan.
Esapidea.
Patxada onekoa edo txarrekoa izan.
tenple onekoa edo txarrekoa izan.
Patxada onekoa edo txarrekoa izan.
tenplera etorri.
Esapidea.
Tenperatura egokira heldu, behar duen puntua lortu sutegian berotutako gauza batek.
“Lau bat egun eo pasautakuan, erretakuan, geo itxain in biaakon egun batzuk; gero etaatzeko ba, bere tenplera etorri ero. CAND.”
tensiño, tensiñúa.
(b).
Izena.
tentsiño.
Tensión sanguínea.
“Tensiño altukua izan da beti.”
Esaerak:
Gerrittik gora tensiñua eta gerrittik bera intenziñua.
(c).
Esaera.
Zahartzaroko ajeen ondorioak modu umoretsuz azaltzen dituen esaera.
“Da Benitxo, diñuenez emakume kontuan-da ondo egon biar jok Frantzia, e? ”
Behin gure lagun bat medikuarenean tentsioa hartzetik zetorren, eta galdetu genion: .
tentáu.
(b).
du
Aditza.
Zirikatu. · Tentar.
“Etzaitte umiak tentatzen ibilli.”
TENTÁUTA EGON. Ameriketara joateko tentauta nago.
.
tente.
1.tente.
(a).
Adberbioa.
Zutik. · Erecto, erguido, de pie.
“Oinddio tente dago botatzeko zien etxia./ Liburua leitzen tente jarri jat txorixa.”
2.ténte, téntia.
(c).
Adjektiboa.
Zuzen eta aidoso dabilena. · Tieso.
“Larogei urte euki arren gizon tentia dago.”
3.ténte, ténte.
(c).
Adjektiboa.
téntia.
Inoiz "harro" edo "jaiki" zentzuan entzuten da, hauek bezain peioratiboa izan gabe. · Altivo.
“Sinpatikua da, baiña tente samarra.”
4.ténte, téntia.
(c).
Adjektiboa.
Dícese de la carne tiesa.
“Aragi ona bai, baiña tentia./ Aragi tentiaua dauka zapuak legatzak baiño.”
5.ténte, téntia.
(c).
Izena.
Belarrondoz edo garoz kargaturiko gurdiak lotzeko gurdikada gainean sartzen den zutiko egurra. · Palo que sirve de eje para agarrotar la cuerda que ata un carro cargado.
“Artu aixkoria ta tentia eiñ burdixa lotu daigun.”
tenté-gárrote, tenté-gárrotiak.
(c).
Izena.
Tenteak eta garroteak. · Palos que sirven para agarrotar la cuerda del carro.
“Tente-garrotiak aaztuta etorri ga basora.”
tentétu.
1.tentetu.
(b).
da
Aditza.
Tente jarri. · Erguirse, ponerse derecho.
“Zeukan mozkorrakin ezin zan tentetu be eiñ.”
2.tentetu.
(c).
da
Aditza.
Adoretu, animatu.
“Baju ibili naiz aspaldixan baiña ointxe tentetu biar dot, bai.”
3.tentetu.
(b).
zaio
Aditza.
Zakila tente jarri.
“Orri onezkero etxakok tentetzen.”
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio