Bergara aldeko hiztegia
tontóarro, tontóarrua.
(b).
Adjektiboa.
Tontoa eta harroa aldi berean. · Tonto y arrogante.
“Kazari ori tontoarro majua dok./ Petrikillo, Sakabitxa, Trukuman ta arek zittuan medikuak, arek, eta ez beste tontoarro onek. (SM Zirik).”
tontólapiko, tontólapikua.
(b).
Adjektiboa.
adierazkorra
Borono, tonto (gehienetan ez zaio zentzu iraingarriegirik ematen).
“I tontolapiko, kendu ari ortik, kotxia etara bia juat eta./ Dana sorgiña zan orduan. Personak zien, tontolapiko pilla bat. Da gero pistolia jarri zanian dana ziero amendau. Mertz.”
tontólisto, tontólistua.
(c).
Adjektiboa.
adierazkorra
Espabilado, aprovechón, que se hace pasar por tonto, -a o despistado, -a.
“Etxok ez rondarik pagauko, tontolisto ederra dok ori.”
tóntor, tontórra.
(a).
Izena.
Cima, cúspide, prominencia.
“Tontorretik gertu dago itturrixa./ Tontortxo bat dago zelai erdixan.”
tontortu.
Aditza.
"Tontorraren forman pilatuta.
“Gaztaiñia saldu biar izate zanian saldu biar izate zuan tontortuta./ Platera tontortuta etaa, bestela gosiak geatuko ga.”
tontuena erlojerua.
(c).
Esapidea.
Tontorik ez dela gelditzen adierazten duen esapidea.
“Gure auzuan tontuena erlojerua.”
tópe.
1.tópe, tópia.
(b).
Izena.
Hel daitekeen azken muga, bai gauza materialetan, bai bestelakoetan. · Tope, límite.
“Errekazuluai segiduaz toperaiño aillegau giñan./ Tope bat jarri jotsat atiai./ Amak ordubatak jarri dost topia etxera joateko.”
Esamoldeak:
tópe(ta)raiño beteta.
1.tope(ta)raiño beteta.
(b).
Esapidea.
Guztiz beteta.
“Autua topetaraiño beteta ekarri giñuan.”
2.tope(ta)raiño beteta.
(c).
Esapidea.
Mozkortuta.
“Inazio topetaraiño beteta zeuan. ”
tópian egon.
(c).
Esapidea.
Oso momentu onean egon, kirolari bat, adibidez.
“Marino orduantxe zeuan tope-topian. ”
tópian ibilli.
(a).
Esapidea.
tópera ibilli.
Dena emanda ibili.
“Motorrian topian ibiltzen da./ Bart topera ibilli giñuztan. ”
tópia jo arte.
(c).
Esapidea.
Lehertu arte, parrandan, batik bat.
“Karnabaletan topia jo arte ibilli giñan.”
2.tope eiñ.
(c).
Aditza.
Traba bat jo. · Encontrarse con una dificultad que impide el paso.
“Koxka batekin tope eitten dau eta ezin dda pasau.”
3.tope eiñ.
(c).
Aditza.
Txoke egin, elkar jo. · Chocar.
“Bi autok tope ein ddabe San Juango rektan.”
txóke eiñ.
4.tope eiñ.
(c).
Aditza.
Topo egin.
tópeka.
1.tópeka.
(b).
Adberbioa.
Buruakin elkarri kolpeak emanez; ahariez batik bat. · A testarazos.
“Eztittut aspaldixan ikusi adarixak topeka.”
2.tópeka, tópekia.
(c).
Izena.
Pelea a testarazos.
“Laster asiko da politikuen arteko topekia.”
Irudizkoetan, batik bat. Bestela, abere adardunez, ahariez, gehienetan.
.
topiñ.
Antzuola.
tupiñ (Antz.).
1.topiñ, topíña.
(c).
Izena.
Beheko suan jarri ohi zen metalezko ontzi ipurdi-zabala. · Marmita de hogar.
“Topiña. Anka barekua. Babalapikua gertatzeko be bai... astiros gauzia eitteko zan ori. Astirosao eitten dok or gauzia. Don.”
2.topiñ, topíña.
(c).
Izena.
Bi eskulekudun lurrezko ontzi ipurdi-zabala, txorixoak oliotan gordetzeko eta balio duena.
“Oni, motz oni, asta biko topiña. Onen formia, ipurdia zabala zebalako biribillian. Don.”
torníau.
(c).
du
Aditza.
Tornear, cilindrar.
“Berandutu ein jat, pieza bat torniau biarra euki dot eta.”
Sin. biribildu (Eib.)..
tórnillo.
1.tórnillo, tórnillua.
(a).
Izena.
drónillo.
Tornillo.
Garai baten zenbaitek DR.
Esamoldeak:
tornilladie emon.
(c).
Esapidea.
Leintz.
Lehenago egiten zena: umeei burutik heldu, hatz koskorrekin sakatu eta bueltak eragin.
2.tórnillo, tórnillua.
(c).
Izena.
Sarjento txikia; bi pieza edo gehiago elkarren kontra estutzeko erabiltzen den tresna. · Sargento pequeño.
“Orrek sarjentuak, da bestiak tornilluak. Martin. Sarjentoa baino txikiagoa da, baina funtzio bera daukate.”
- ta
- taka!
- tálo
- tapa-tapa
- tartamútu
- táza
- téma
- terkedáde
- tik
- tirágaillu
- titi
- tóketa
- tontóarro
- tórnu, -o
- toz
- tránga
- trátante
- trikímaiñu
- trípetako
- trónpa
- trukáu
- tupi
- txakillétan
- txala eiñ
- txángal
- txápardo
- txarráma
- txarri-iltze
- txatarréro
- txepelkeríxa
- txíkita
- txíma
- txindurri madari
- txíntxilizka
- txirikórdau
- txirrípitiñ
- txist
- txitxerdi
- txokáu
- txopo-perretxiko
- txórro
- txotxolokeríxa
- txurrunpio