Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

marígorringo, marígorringua. (b). Izena. Mariquita, solitaña. content_copy matxíngorri.
marí íntxaur, marí íntxaurra. (d). Izena. Intxaur mota bat.
marijuana, marijuania. (a). lagunartekoa Marihuana belarra. Hiru landaratik kriston poltsakada marijuania etara jon Mikelek. (TSE Berb).”
marikoi, marikoia. (b). Izena. Marica, homosexual masculino.
marí lóra, marí lória. (d). Izena. botanika. Ezin izan dugu atera ez izen zientifikoa ez erdarazkoa. Apaingarri gisa landatzen den lore honek pitxilore nagusiaren antz handia du eta ugari egiten da. Kolore askotakoa izan daiteke eta hazi marroi beltzizka du. Berez hazitakoa denean apur bat txikiagoa eta baldarragoa izaten da. ohar bat
marí-máistra, marí-máistria. (c). Adjektiboa. Marimaestra, marimandona. Marimaistra edarra eindda ago i. ohar bat
marí-mándona, marí-mándonia. (b). Agintzea gustatzen zaion emakumea, neskatila batik bat. · Marimandona. Ni enoia jolastera mari-mandona orrekin.
mari-mantus. (a). "Arropa asko jantzita ibiltzen dena. Mari-mantus bezela joango naiz (arropa askorekin)." (Lar Antz)”
marí-mátraka, marí-mátrakia. (c). Adjektiboa. Sorgina, bihurria. · Revoltosa. Guria ta zuena, bixak pe mari-matraka majuak.
marí-mútill, marí-mútilla. (c). Adjektiboa. Mutilenak omen diren zaletasun edo joerak dituen neska. · Marichico. Fubola, bizikletia ta olakuak gustatzen jakuen neskei zenbait mozolok marimutill esaten dotse. feedback émeki.
marínera, maríneria. (d). Izena. Barruko gona. · La combinación. Guk oiñ barruko gonia esaten jaun orri marineria esate otsen. Kamixia luziao. Aren gaiñetik, marinerian gaiñetik, eta tela bastotxuauakin einddakua; kamixia ba, gonak ibiltzen zittuen orkatilletaraiño, eta kamixia puxkat motxao. Don.” content_copy kámixa, barrúko góna.
mário, máriua. (b). Izena. Zorabioa. · Mareo. Mariua eitten jako.
marí-pétral, marí-pétrala. (c). Emakume gogaikarri samarra. · Impertinente, quisquillosa. Oiñ etxakiñat zelakua izango dan, baiña gaztetan mari-petral majua zonan.
mari-piparmiñ. (c). Emakume jenio txarrekoa. Mari Piparmiñek (izena ondo ipiñi zetsen piparmin utsa zalako) ara nun deitu zetsan gure Pernandori juezarengana. (SM Zirik).”
maríposa, maríposia. (c). Izena. Bizikleta gurpilak eta abar lotzeko torloju belarriduna. · Mariposa. Zenbait goldak ere, frantzesgoldak adibidez, badu mariposa bat sakonera erregulatzeko. Mariposia; graduatzeko, goldia barruraotik eittia nai bada ero, azalaotik eittia. Don. .
marí-sórgiñ, marí-sórgiña. (c). Bruja, maribrujilla. Umia negarrez dabill eta gure mari-sorgiñ ezta urrin ibilliko./ Mari-sorgin orrekin badauka naikua lan.
marí-zíkiñ, marí-zíkiña. (c). Sucia, marisucia. Baiña zetan zabitz or, mari-zikin, eskuak iriñetan sartuta./ An, badator gure mari-zikin soiñoko guztia lokatzatuta. ohar bat
márka. 1.márka, márkia. (b). Izena. Marca, señal. Antiajuak markia eitten doste surrian. Esamoldeak: markia izan. (c). Esapidea. adierazkorra markia bota. Haundia, gogorra izan, bota. Markia da gero beti berandu ibili biarra./ Gatzan ordez azukarra ekarri? Ik bota dok markia. márka txarrían. (d). Esapidea. Ibilera, jira, txarrean. Antxe asi ei eben bizimorua lapurretati. Gero ba, etxetan sartu, txala saltzen zanian-da bidera ertenda ta, marka txarrian. Hil.” 2.marka, márkia. (b). Izena. Norgehiagoka bateko emaitza hoberena. · Marca, record. Perurenan markak tapatzen asitta dare. MARKIA TAPAU edo ONDU.. Esamoldeak: markatik fuerako, markatik fuerakua. (c). Esapidea. Oso ona, bikaina. Iezko ardaua ona zuan, baiña aurtengua markatik fuerakua. ohar bat 3.marka.
markarri
markarri, markarrixa. Izena. "Telak eta markatzeko arbel-harria. Gu garotaa Pagamendira jute giñanian tia Nikolasai markarrixa ekartzen gontsan. ohar bat