Skip to main content

kámixa

juanmartin ·k erantsia Og, 04/20/2006 - 16:37 ·tan
Kategoria gramatikala
Forma mugatua
kámixia
Esanahia
Emakumeen barruko arropa luzea, ehunezkoa izan ohi zena. · Camisa interior larga, normalmente de lino, que llevaban las mujeres.
Jakingarriak
Azpian barruko elastikua, haren gainean marineria (barruko gona) eta haren gainean kamixia, eta haren gainean gonia erabiltzen zuten antzinako andreek, Donatok dioenez.
Ikustekoak
  • barrúko elástiko, barrúko elástikua. (c). Izena. Camiseta interior. Barruko elastikua zikiña daukat. Barruko elastiko manga luzia eta barruko elastiko manga motza daude. Gaur egun kamiseta edo barruko kamiseta entzuten da. Antzina emakumeek barrutik erabiltzen zutenari ere barruko elastiko. . content_copy elástiko.
  • góna, gónia. (a). Izena. Falda. ohar bat Esaerak: Carallo la cona, ni praka ni gona. (c). Esaera. Galiziarrei buruz esan ohi zen, erdi broman, erdi burlan. Esamoldeak: gónapian ázittakua. (c). Esapidea. Dícese de la personas que ha sido superprotegidas por sus padres. Oiñ ezta bakarrik ezetarako gauza, aman gonapian azittakua da ta. ohar bat gónan zalía izan. (c). Esapidea. Andrazalea izan. Aura pelotari ona bai, baiña gonan be zalia zuan.
  • marínera, maríneria. (d). Izena. Barruko gona. · La combinación. Guk oiñ barruko gonia esaten jaun orri marineria esate otsen. Kamixia luziao. Aren gaiñetik, marinerian gaiñetik, eta tela bastotxuauakin einddakua; kamixia ba, gonak ibiltzen zittuen orkatilletaraiño, eta kamixia puxkat motxao. Don.” content_copy kámixa, barrúko góna.
Aipamenak
Aipamena bera Egilea

Aurrekoa ikusi

Laburpena

kámixa, kámixia. (d). Izena. Emakumeen barruko arropa luzea, ehunezkoa izan ohi zena. · Camisa interior larga, normalmente de lino, que llevaban las mujeres. Kamixia, eskote txiki-txikixakin, kamixia, dana arizkua, batzuk fiñauak, beste batzuk bastotxuauak, dana arizkua. Hil./ Guk oiñ barruko gonia esaten jaun orri marineria esate otsen. Kamixia luziao. Aren gaiñetik, marinerian gaiñetik, eta tela bastotxuauakin einddakua; kamixia ba, gonak ibiltzen zittuen orkatilletaraiño, eta kamixia puxkat motxao. Don.” Azpian barruko elastikua, haren gainean marineria (barruko gona) eta haren gainean kamixia, eta haren gainean gonia erabiltzen zuten antzinako andreek, Donatok dioenez. . ohar bat

Multimedia

Bisitarien oharrak