Bergara aldeko hiztegia
mormorreko, mormorrekua.
Izena.
Eibar.
murmurreko, mormozko.
"Entierro de gente muy pobre. Dirurik ez zekan jendiaren elizkizunak ez ziran kantatzen; abestixak mormorrian esaten ziran, eta hortittik izena. Aste Santukuan egitten ziranak be mormozkuak ziran, sasoi horretan ezin zalako kantau.
Sin. mormozko entiarro." (SB Eibetno)..
mormóxeta, mormóxetia.
(c).
Izena.
mormozketa, murmuxeta.
Murmuración.
“Zenbaitt petralek mormoxetia besteik eztauka.”
MORMOXETA-ZARATA dio Benitak berbaro zentzuan. Baatoz, da eundoko mormoxeta zaratia, ta: .
móro, mórua.
(b).
Izena.
Zaharrentzat arraza beltzekoa, batik bat. Gazteagoentzat magrebiarra (aljeriar, marokoar...).
“Moruak baiño beltzaua dago sekretarixia./ Moruak Francon alde ein zeben gerria.”
morókill.
1.morokill, morokílla.
(c).
Izena.
Artirinez eta esnez egiten den jaki ezaguna. · Papilla a base de harina de maíz y leche
“Oiñ ezta jaten morokillik.”
Zenbaitek ogirin puxka bat ere nahasten omen zion.
.
2.morokill, morokílla.
(c).
Izena.
Nahaste-borrastea, zikinkeria, honelakoetan:.
“Oinddio or urtengo jok morokilla (edo txokolatia.)”
morókill-gáldara, morókill-gáldaria.
(d).
Izena.
Burdinazko galdara txikia.
“Lengunian treberian billa nebillela e billau najuan morokill-galdaría, burdiñazko galdaria. Don.”
morrói, -e.
1.morroi, -e, morróia.
(a).
Izena.
Elosu.
Criado.
Bergaran kriau gehiago erabiltzen da..
kriáu.
2.morrói, -e, morróia.
Izena.
Etxegintzan, goiaga eta kontragoiaren artean zutik jartzen diren egurrak. Inguru hauetan hitza ezagutzen da, baina esanahia galduta dago.
morróillo, morroillúa.
(d).
Izena.
Pestillo grande, para algunos; para otros el cerrojo que se aplica al asa del pestillo en las cerraduras antiguas. Para la mayoría el conjunto de pestillo y cerradura.
“Ez aaztu atiai morroillua emotia./ Morroilua, len e, oiñ ezta amen eoten baiña, San Martzalgo eliziak jaukak, raa, itxi palanka orrekin da gero giltzia emote jakok an, morroillua. “morroillua emonda jak ori?” Don.”
MORROILLUA EMON edo BOTA..
mórroka.
(c).
marroka.
Neska-mutiko jolasa. Bi talde (frontoiaren) alde banatan jarri, erdira irten kontu handiz, beste taldekoek harrapatuz gero kataira joan, eta horrela. · "A morros". Juego infantil muy frecuente en nuestra niñez en Ubera.
“Errekreo denporan ixa egunero eitten giñuan morroka.”
Sin. tokatorreka (Lein.)..
morróskillo, morróskillua.
(a).
Izena.
Borroia, garabatoa. · Borrón, tachón, garabato.
“Asierrek kuaderno dana morroskilloz beteta dauka.”
Haurrek erabilia. Adinekoek ez dute esaten..
mórrosko, mórroskua.
(c).
Izena.
Mutil handi eta fuertea. · Mocetón alto y fuerte.
“Morrosko majua da Zezeaga pelotarixa.”
mórtaja, mórtajia.
(c).
Izena.
Hilatorra. Hildakoei lurperatzeko jazten zitzaien jantzia. · Mortaja.
“Ta len baakizu, ezkondu ta gero lenengo lana eitte zeban mortajia, lenengua. Ezkontzeko etxeko erropak, eta ezkondu ondoren lenengo arixa eitten zaban mortajia eitteko. Josu.”
Mortajak oso bordadu haundiak zeramatzan. Amaitu ondoren kutxan gordetzen zen.
.
mortála.
(b).
Adjektiboa.
adierazkorra
Handi-handia, itzela. · Enorme.
“Sagar pilla mortala daukau ganbaran./ Susto mortala emon dostazu.”
Mugatuan beti.
.
Esamoldeak:
mórtalak eiñ.
(b).
Esapidea.
Kristorenak egin.
“Mortalak ein giñuzen Ondarruako jaixetan.”
mórtero.
1.mórtero, mórterua.
(b).
Izena.
Mortero, masa para la construcción hecha de cal, arena y agua. También, por extensión, masa de cemento.
“Morterua geixao ibilliko zan kariakin eitten zan denporan. Mortero pillia kariakin eitten zan igual zortzi egun aurretik. Eitten zan preparau morterua, eta beste buelta bat emun da sartu. Karia ill ein biar izaten zuan-da. Da ari ba morterua gertatzia esaten jakon. Pilla aundi bat eiñ da andik egunetan argiñak lanian. Don.”
2.mórtero, mórterua.
(c).
Izena.
Almirez, mortero.
“Morteruan xeetu nittuan intxaurrak.”
almáitz.
3.mórtero, mórterua.
(c).
Izena.
Mortero de guerra.
“Morterua sartu jakuen teillatuan.”
mórtzilla, mórtzillia.
(d).
Izena.
múrtzilla.
Odoloste handia. · Morcillón.
“Mortzillak banan banakuak eta aundixak izaten die, odolostiak, ostera meiauak eta korda bakoitzian mordua.”
Lehen asko egiten ziren, baina aspaldian ez dugu mortzillarik ikusten. Leintzen, ganaduaren odolaz egindakoari esaten zaio..
moskan, moskána.
(c).
Izena.
Intxaurraren azal berdea. · Cáscara verde de la nuez.
“Moskanakin ibilli ezkero nekeza da eskuak garbitzia.”
Gure amak dio eskuak moskanez zikinduta joan ezkero, «Kaputxinuak bietzak moztuko dotsu» esaten zietela etxean. Zergatik ote?.
Esamoldeak:
moskanak kendu.
Esapidea.
"Harro edo tonto usainak kendu.
“Ibilli hadi harrokerixekin frontoian, da laster kenduko deuz moskanok." (Zuaz Deb).”
móstaza, móztazia.
(d).
Izena.
botanika.
sinapsis arvensis.
Moztaza silvestre.
Hilekoa etortzen ez denean belar honen hazien urarekin hankak garbitu eta handik gutxira etortzen omen da.
.
mósto, móstua.
(c).
Izena.
Dolaretik irteten duen sagar-zuku berria. · Mosto.
“Dolaratik lelengo, upelera zoianian, mostua esaten gontsan. Don.”