Bergara aldeko hiztegia
Maláa.
(d).
Toponimoa.
Elgetan, herrian bertan, zegoen ermita. · La Magdalena, ermita de Elgeta ya inexistente.
Malaako kanpai-otsa entzuten zen Uberan ipar-mendebaleko haizeak jotzen zuenean, zera ei zioen: «Au-dek-miseria! au-dek-miseria!» Beste baten esanetan, berriz, zei-ñe-kin! zei-ñe-kin! Esaten zuen, eta erantzuten zion Uberakoak: dana-danakin! dana-danakin! Zeinekin ezkondu, alegia, eta edozeinekin. Lehenago zenbait eliza edo ermitatako kanpai-hotsaren azpian esaldiren bat irakurri ohi zen, erritmoaren arabera, eta leku diferenteetako kanpaiek elkarri erantzun ere egin ohi zioten..
malakatáe, -i,, malakatáia.
(d).
Izena.
Gari jotzeko antzinako sistema. Sagarra xehetzeko edo errementari lanerako ere erabiltzen zen. · Antiguo sistema de trillar consistente en un eje, donde se encontraba el machaque, al que se giraba por medio de una pértiga tirada por una yunta o una caballería. También se usaba en en fraguas, etc.
“Ganauekin erabiltzen zan zer bat, ola bueltaka-bueltaka; gero poleakin ero, eztakit nik zela, erabiltze juen matxakia. Pare bat beikin. Malakataiakin gari joten. Klem.”
Sagarra jotzeko ere bai. Sagarra joteko makinia. Modu askotarakuak: batzuk eskuz eraitteko, au eskuz eraittekua da, beste batzuk motorrakin, beste batzuk e malakataia esaten jakon, ganauakin ibiltzekua. Don. Sistema hau errementariek ere erabiltzen zuten, besteak beste, taladroari eragiteko: Malakataian; arek taladruai eraitte otsan, taladrua zulatzen juate zan. Inaz..
ohar bat
malárdatz.
maláletxe.
1.maláletxe, maláletxia.
(b).
Adjektiboa.
lagunartekoa
Jenio txarrekoa. · Malaleche, persona de mal genio.
“Pelotari ona da, baiña malaletxia.”
Sin. letxe txarreko..
2.maláletxe, maláletxia.
(b).
Izena.
lagunartekoa
Jenio txarra, haserrea.
“Oinddio etxat pasau malaletxia.”
Esamoldeak:
maláletxian egon.
(b).
Esapidea.
Jenio txarrez egon.
Sin. letxe txarrian egon..
malamente.
Adberbioa.
malamentian.
"Egoera txarrean, gaizki.
“Berriz ezkondu zanian lelengo umiak malamente laga zittuan." (Lar Antz)”
malapartáu, malapartáua.
(c).
Adjektiboa.
adierazkorra
Aldrebesa (bai lekua, bai pertsona), suerte txarrekoa, gauzak aldrebes irteten zaiona. · Se dice, sobre todo, de las personas o parajes abandonados de la mano de Dios.
“Familixa orrek suerte malapartaua dauka, gero./ Ondo malapartaua dok gizajuoi./ Paraje malapartauan dago Aizpurutxo.”
malápata, malápatia.
(b).
Izena.
lagunartekoa
Suerte txarra. · Mala pata, mala suerte.
“Aspaldixan egundoko malapatia darabille beixekin.”
malátu, malátua.
(c).
"Canal depósito de molino." (Izag Oñ).
Bergaran bada Málatu izeneko baserri bat, errota izandakoa..
malatx, malátxa.
(d).
Izena.
Gaztaigintzan esnea irabiatzeko erabiltzen den makilatxo belarriduna.
ohar bat
zákill.
málba, malbía.
(c).
Izena.
botanika.
Malva sylvestris.
malma.
Malva.
Bi malba klase daude, loraduna (gehien hazten dena) eta loragabea. Sendagintzan erabilia, enplasto moduan zein infusioan hartuta.
.
malbábisko, malbábiskua.
(c).
Izena.
botanika.
Althaea officinalis.
Malvavisco.
Luze-luze hazten den landare iletsu honek lore malba batzuk izaten ditu, eta gehienetan ur ertzetan sortzen da. Bere zuztarra katarrua biguntzeko erabiltzen da, egosi eta ura ezti apur batez hartuta.
.
malda, maldía.
(d).
"Cuesta muy grande, intransitable. Si se cae por ella, no se para hasta pasarla toda." (Izag Oñ)
maldizíño, maldiziñúa.
(c).
Izena.
maldeziño .
Biraoa. · Taco, juramento.
“Karreteruak diñuenez irixak eztabe aurrera itten maldiziño batzuk bota barik./ Erderaz e, maldeziñon bat entzuten bagiñuan. Erderaik etzan gerra aurretik emen. Don. (AA BergEus, 343 o.).”
MALDEZI.
jurámentu.
Esamoldeak:
maldizíñoka.
(c).
Adberbioa.
Maldizioak botatzen.
“Maillukiakin atzaparra jo zebanian baztarra guztiak erre zittuan maldiziñoka.”
Esaldi hau oso entzuna da: maldiziñoka «baztarra» (sic) guztiak erre.
.
máleta.
1.máleta, máletia.
(a).
Izena.
Maleta.
2.máleta, máletia.
(d).
Izena.
Haurdunaldia.
“Zela zan ori? Izena, ikuste ebana (Ezkioko amabirjina). Gero beintzet e maletiakin agertu zan Bilbon. Jesus barrixoi a izengo zan. Fran. (AA BergEus, 346. o.).”
3.máleta, máletia.
(c).
Izena.
Jokalari txarra, kirolean, adibidez; brometan eta familia giroan, batik bat; apelatibo gisa, sarri. · Maleta.
“Bittorren kontra partidua galdu? Maleta! Makaloi, alakuoi./ Neuk pe irabaziko neukek olako maleta baten kontra.”
Gaztelerazko "malo"tik, ziurrenik.
.
málkar, malkárra.
(d).
Izena.
Aldapa zakarreko lekua. · Pendiente escabrosa. /"Malkar bat: una cuesta no lisa, sino con altibajos, con saltos y maleza." (Izag Oñ).
“”
málo.
1.málo, málua.
(c).
"Cualquier insecto dañino de las plantas: escarabajo de la patata, etc." (Izag Oñ)
2.malo.
(c).
Adjektiboa.
Txarra. Adinekoek inoiz esaten dute baldintza zentzuko esaldien bukaeran, sententzia moduan: hau edo bestea gertatzen bada, ·"malo".
“Arek astegunian etxetik afalduta ta eskuan purua dabela urtetzen badau, malo./ Gure jefia antiaju beltzekin datorren egunian, malo.”
malúskau.
(d).
da
du
Aditza.
Muskildu, lardaskatu. Magullar(se), estropear(se).
“Umiak oillaskua jan ez, baiña dana maluskauta laga, bai./ Txakurrak sagar guztiak maluskau dittu.”
Perretxikuak, adibidez, plastikoan nola-hala ekartzen badira, maluskauta geratzen dira..