Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

milagro. Ik. millagru..
Miláitos. (c). Izen propioa. Milagritos. Hala deitzen genion gure arreba Milari.
miliziáno, -a, milizianúa, ía. (d). Izena. Azkenengo gerratearen hasieran sortu ziren herri-milizietako kidea. Hemen Elgetaldeko frentean jardun zuten, besteak beste. "Gorriei" (sozialista, komunista, anarkista eta abarri) esaten zitzaien "miliziano, -a", baina ez, normalean, gudari nazionalistei. Milizianuak dare etxostian. Milizianuak esaten gontsen gorrixei. Fran.”
mílla. (a). Zenbatzailea. Mil. MÍLLAKA. Miles. Millaka uso pasau die..
míllagru, -o, míllagrua. (b). Izena. milagro. Milagro. Sueldo onekin millagruik eziñ eiñ. MILAGRO entzuten da orain.. Esamoldeak: míllagruz. (c). Adberbioa. De milagro. Millagruz enajuan baztarra jo. míllagru ez izan. (c). Esapidea. Harritzekoa ez izan. Ezta millagru lan barik dagona desesperauta egotia.
milláko, millakúa. (b). Izena. Mila unitate dituena. · Millar. Etxakixat zenbat arbola egongo dien, baiña millako bat ero. Mila pezetako diruaz, batik bat. Millakuak, bosmillakuak, danetik zeuzkan poltsikuan. .
millesker. Interjekzioa. Eskerrik asko. content_copy eskerrikasko.
millóe, -i, millóia. (a). Zenbatzailea. Millón. Erozeiñ auto milloia kostatzen da.
míllu
míllu, millúa. (d). Izena. botanika. foeniculum vulgare. níllu, mirillu, merillu. Anis belarra.  Hinojo. content_copy anis bédar.
mimáu. (a). du Aditza. Mimar.
mímen, mímena. (b). Izena. Osintxu. Zumea. · Mimbre. ohar bat content_copy zúma.
mímo, mímuak. (a). Izena. Mimos. Mimo eskian dabill ama. Pluralean ia beti. .
mimóntzi, mimóntzixa. (b). Adjektiboa. adierazkorra Mimozalea. · Mimoso, -a. Mimontzi majua eindda dago zuen txikixa./ Ixildu zaittez, mimontzi.
mimósa
mimósa, mimosía. (b). Izena. botanika. acacia dealbata. Mimosa. Apaingarri gisa lorategietan eta ikus daitekeen arbola ez oso handia. Alkaziaren tankerako hostoak eta lekak ditu. .
mimóso, -a, mimosúa, -ía. (a). Adjektiboa. Mimoso, -a.
1.miñ. 1.míñ, míña. (a). Izena. Daño, dolor. Esaerak: Min daukanak ai esaten dau. Esaera. (Lar Antz). Esamoldeak: miñ emun. (a). dio Aditza. Causar daño. Zapatiak miñ emuten dost. Erdararen eraginez "Miñ eiñ" entzuten da gero eta gehiago. . miñ artu. (a). du Aditza. Hacerse daño. Miñ artu dot belaunian.
2.miñ. 1.míñ, míña. (a). Izena. miiñ. Mihina. Lengua. Granua daukat miñian./ Auraxe i zan urkamendixa; zela miiña paparrian bera etara-ban. Hil. (AA BergEus, 330. o.)” Oso adinekoek MII. Esamoldeak: mín zuríko, mín zurikúa. (c). AdjektiboaIzenlaguna. Hizketan leuna. · Meloso en el hablar. Leuna ero zera danian, min zurikua. Klem.” Zenbaitetan faltsoa, zurikeriazko berbetaduna. . min zatarraña euki, min zikiña euki. Esapidea. Ser malhablado. Min zatarra euki arren gaitzik bareko personia da. mín zatarréko, mín zatarrekúa. (c). Izenlaguna. min zikiñéko. Malhablado. Familixa guztia die min zatarrekuak. content_copy ao zatarréko. feedback mín garbíko. min garbixa euki. Esapidea. Ser bienhablado. Eztauka oso min garbixa. mín garbíko, mín garbikúa. (c). Izenlaguna. Maldiziorik botatzen ez duena. · Bienhablado. Karreterua izan arren min garbikua zan. Ant. miñ zikiñeko.. feedback mín zatarréko, ao zatarréko. mín púntatik kéndu. (b). Esapidea. Norbera esatear dagoena besteak esan. Neuk pe oixe esan bia neban. Min puntatik kendu dostazu. content_copy aotik kendu. mín púntan éuki. (b). Esapidea. Ia gogoratuan gauza bat. Min puntan daukat zure izena, baiña etxat etortzen. ohar bat 2.míñ, míña. (c). Izena. Mihina. · Badajo, tanto de campana o cencerro como de reloj de pared. Guk miña esaten dotsau, olako. onetxen moduko zer bat, uelakin barruan lotuta egoten da, taka, taka, taka, arek joten dau. Luis.” 3.míñ, míña. (c). Lengüeta.
mína, mínia. (a). Izena. miña. Mina. MI. ohar bat Esamoldeak: mínia ízan. (c). Esapidea. Aberastasun iturri handia izan. Taberna ori minia dok.