Bergara aldeko hiztegia
masma ankaluze, masma ankaluzia.
Izena.
Eibar.
"Opilión. Araknidua izan arren ez da benetako masmia. Hanka fin eta luziaguak daukaz." (SB Eibetno).
ohar bat
masma-etxe, masma-etxia.
"Sare itxurako amerauna. Sare-itxurakuei esaten jakue masma-etxe, sare-itxurarik ez daukeneri, ameraun." (SB Eibetno).
Mastérrekako éuskera, Mastérrekako éuskeria.
(d).
Izena.
Donatok dionez, hala deitzen zioten baserrian kale-euskera traketsari. Masterreka Bergarako kale bat da.
“Gure gazte-denporan zar ta gazte berdiñ eingo zan euskeria, nik uste. Bueno, kaleko jentiak euskera zatarraua ”
mástra, mástria.
(b).
Izena.
Landareen orritza, barazkiena, batik bat. · Follaje de las plantas, sobre todo hablando de hortalizas.
“Patatak aurten mastra aundixa dauke./ Tomatiak, mastra txikixa euki arren ale ona euki leike.”
MASTRIA KENDU edo ETARA egin behar izaten da patata atera aurretik.
.
mastríkau.
(d).
Aditza.
Arropa garbitzerakoan, igurtzi jaboia emanda gero, zikina ateratzeko. · Frotar la ropa para limpiarla.
“Erropia jaboia emundakuan mastrikau eitten dok, kuellua zikiña dagonian da, zikiña etaratzeko. Klem.”
ohar bat
masústa.
1.masusta, masustía.
(a).
Izena.
Mora, zarzamora.
“Eskolatik masustak batuaz etortze giñan.”
Esamoldeak:
mutikotan berde, mutilletan gorri, eta gizonetan baltz.
Masustaren igarkizuna. (Izag Oñ)
2.masusta, masustia.
(c).
Aditza.
"Mujer dispuesta a tomarse cualquier libertad." (Izag Oñ).
matákabras áize, matákabras aizía.
(d).
Izena.
Hala deitzen dio zenbaitek, Elosuko Bentosteko Joxek, adibidez, haize hotzenari, izotz-beltza dakarrenari.
ohar bat
Esamoldeak:
matakabras baiño okerraua.
(c).
Esapidea.
Oso okerra, bihurria.
“Zuen mutiko ori matakabras baiño okerraua dok.”
matarrása eiñ.
(c).
Esapidea.
Baso bateko zuhaitz guztiak bota.
“Matarrasa ein giñuan Egixan./ Matarrasan, ba danak saillian botatzia. Cand.”
ohar bat
matáza.
ohar bat
1.mataza, matazía.
(c).
Izena.
Madeja, tanto de hilo como de lana. Lekukoak linu-arizko matazei buruz hitz egiten digu:
“Gero arilla eiñ. Arilletik eitten zan matazia. Olaxe bueltan eraittekua, laubos bat zerekin erdixen, da maratillia lasaitzeko, da eraiñ da an batzen zan tamaiña ontaraiñoko matazia. Amen estanbriak-eta egoten die ba, matazak, alakotxia. Gero mataza arek egosi eitte zien uretan, sutako autsa botata, zuritzeko. Arek zurittu ein biar zuan gero. Da denporalian ur mordua bota da egosi —galdara aundixak e bazien, kobrezkuak ero—, artaikotxetan egosi, jo, berriz kanpuan bota lurrian, euki an zuritzen —artian e illunegi igual—, berriz ipiñi, egosi, da gero tamaiña artzen zanian euliana erun. JJp.”
Mataza-festa. (Alustiza, Legazpia). Legazpiko kanpoaldetik Ostegun Santuz egiten zen prozesioa aprobetxatzen zuten baserriko emakumeek beren matazak garbitu eta sikatzen jartzeko, prozesioan zihoazenek ikus eta mirets zitzaten. Hortik omen dator izena..
2.mataza, matazía.
(c).
Izena.
edur-mataza .
Edur maluta. · Copo de nieve.
“Mataza galantak zien goizian.”
maluta.
materíal.
materiel, materixal.
1.materiál, materiála.
(c).
Izena.
Obra bat egiteko behar den jeneroa. · Material.
“Materiala aiuntamentuak ipintzen dau eta eskulana noberak.”
2.material, materiála.
(c).
Izena.
Zerrategirako, eta ez papel fabrikarako, den zura. Materiala edo puntaliak deitzen zaio. · Dícese de los troncos destinados a la serrería.
“Materialetarako egur gutxi dago an, geixena apeia./ Guk apartatzen dou ba, materielerako ero papelerarako. Bati esate jau materiela, eta bestiai papelerarako-ero, apeia. Don.”
Beraz, enbor lodiak, materiala (edo puntaliak) "materialetarako", dira eta meheak, apeak, "apeatarako". Singularrean beti..
matizau, matizaua.
Izena.
Bordadu klase bat. · Matizado.
“Inkrustaziñua, realzia, matizaua, filtirea ta eitten zien. Maria.”
matráilla, matraillía.
(b).
Izena.
Carrillo, moflete, mejilla.
“Gizon bapua dago matrailla ederrekin.”
ohar bat
Esamoldeak:
matráilla-górri, matráilla-gorrixa.
(c).
Izena.
De pomulos rosados.
“Potolo matrailla-gorri bat da jefia. ”
Sagar mota batzuez ere bai: Sagar matrailla-gorrixak erosittut..
matraillazúlo, matraillazulúa.
(c).
Izena.
Masaileko zuloa.
“Arek dauzka matraillazuluak; ziero flakatuta dago.”
Argal egotearen ezaugarri da matrailazuloak izatea..
matraillázur, matraillazúrra.
(b).
Izena.
Mandíbula.
“Matraillazurra apurtu zotsan ekubilkara batekin.”
matrailléko, matraillekúa.
(b).
Izena.
matrailleko.
Belarrondokoa. Sopapo, tortazo en la cara.
“Ixilik ezpazare matrailleko bat emongotsut.”
Esku zabalarekin ematen dena omen..
mátraka.
ohar bat
1.mátraka.
(b).
Izena.
Neskatila bihurri eta geldi egon ezin dena. · Se dice de las chicas revoltosas.
“Len formala zan baiña matraka majua eindda dago./ Ume denporia? Matraka galantak giñala, amen, eskolan. Eli.”
2.matraka, matrakia.
Izena.
Leintz.
Bihorrak-eta uxatzeko erabiltzen den trastea. · Carraca.
mátrakakerixa, mátrakakerixia.
(c).
Izena.
Matrakaren ekintzak.
“Baiña guk matrakakerixak an be aundi-aundi-aundixak ein giñuzen. Eli.”
Azen.: matrakakeríxa, -ía ere bai.
.