Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

mútxikiñ.
mútxikiñ
1.mútxikiñ, mútxikiña. (b). Izena. Txortena, sagarra edo madaria bezalako frutak jan ondoren gelditzen dena. · Tronco de una fruta comida. Ez bota mutxikiñak bentanatik. SAGAR-MUTXIKI. 2.mútxikiñ, mútxikiña. (b). Izena. zigarro-mutxikin. Colilla. Orrek mutxikiñak pe erre eingo littuzke. ZIGARRO-MUTXIKI.
mútxo. (c). Asko. MUTXO IZAN, gehienetan; gauza handia izan edo nahikoa, behintzat. Orduan eladuak etzeban ainbeste zer; kafia, kafia artzera. Merkiaua zalako ero. Eta aura zana mutxo. Mutxo, aundixa aura. Sot./ Orduan bizikletia zaukana mutxo zan. Sot.” Kirolariak animatzeko oihu gisa ere entzun izan da. Benga, mutxo, ori dok eta!, lelengo oia ta!.
mútxur, mutxúrra. (c). Izena. mutxurixo (Eib.). Metatxoa. Galazao, belarrondo, eta abarren pilatxoa edo meta txikia. · Pequeño montón de haces de trigo, hierba seca, etc. Garixa obeto sikatu deiñ itten die mutxurrak./ Eurixa dator da guazen bedarrondo mutxurrak eittera.
mutxúrtu. (d). du Aditza. Mutxurrak egin, meta txikiak egin. Gaur lotutako garixa mutxurtu ein biako da lanbrua egiñenan be.