Skip to main content

Bergara aldeko hiztegia

martigári, martigaríxa. (d). Izena. Martxoan ereiten den garia. ohar bat
martillo-pil(l)ói, martillo-pil(l)oia. Izena. Burdina lantzeko mailu erraldoia, uraren edota argindarrarren bitartez mekanikoki mugitzen dena. · Martillo pilón.
Martin Abade. Izen propioa.
martiñ etorri. Esapidea. "Loa etorri. Lo hartzen ari zen edo logureak zegoen umeari esaten zitzaion. An, Martiñ badator./ Martiñ badator, da obera." (Lar Antz).”
martíngala, martíngalia. (c). Izena. otan. Artimaña, treta, martingala. Soldauxka ona pasau dau, ango martingalak ondo ikasitta zeuan da./ Eztakigu ze martingala dabillen gobiernuak OTANen kontuan.
martintxóri, martintxoríxa. (d). Izena. Martín pescador. Klem.
martiri. Ik. santo-martiri s.v. santu..
martítzen, martítzena. (b). Izena. Asteartea. · Martes. Ume askok jada ez darabil. Astearte entzuten da gero eta gehiago . ohar bat
martizozo, martizozúa. (c). Izena. Martxoan, zozoen lehenengo umealdian, jaiotako zozoa. Izatez, besteak bezalakoa.
martópill, martopílla. (d). Izena. martogi. Haurra jaio eta handik gutxira jaioberriaren etxean auzoko andreek egin ohi zuten bazkaria edo merienda erregaluak eramanez. · Banquete o merienda que se hacía en honor a la recien parida y en el que participaban las mujeres de la vecindad. Ama martopillera joan da Urrupaiñera./ Joan dan ogetamar urtian ezta martopillik eitten. Etim: parto+opill ote?. content_copy bátaio, andra-ikuste egun.
martxa. 1.mártxa, mártxia. (b). Izena. Irteera, ostera. Norako martxia daukazue ba gaur? 2.mártxa, mártxia. (b). Izena. Marcha, trabajo. Etxeko martxa guztia berak eruaten dau.” Esamoldeak: martxa txarrían. (c). Esapidea. Gaizki, modu txarrean. Martxa txarrian ikusten da mutil ori aspaldixan. martxia artu. (b). Esapidea. Eskua hartu. Lanai martxia artu arte gorrixak ikusi nittuan. 3.martxa eiñ. (c). da Aditza. Alde egin. Semiak martxa ein dotse etxetik./ Txakurra, martxa emendik! Leintz aldera gehiago..
martxandista, martxandistia. Izena. Eibar. "Eskolan piper, martxando egiten duena. Gure taillerreko uezaba ume-denporan makaleko martxandistia izan zan.
martxantéra, martxantería. (b). Adjektiboa. Neskatilla sorgin samarrengatik esan ohi da. · Salsera, brujilla. Martxantera majua eindda dago zuen Irati./ Aidian erabiltzen dau anaia martxantera orrek. Doinu karinosoan, gehienetan. .
martxo. martzo, marzo.
mása. 1.mása, másia. (b). Izena. Orea. · Masa de pan, fritos, etc. Bezperako masiakin einddako ogixak eztie ain gozuak. 2.mása, másia. (b). Izena. Porlan-masa. · Masa de cemento. Artu atxurra ta baldia ta masia eittera.
maskelu, maskelua. (d). Izena. Pago-egur zati batez egindako plater modukoa, ikazginek erabiltzen zutena. Pao zatixak eiñ beai, eiñ uekua da plato lekurako. Izena euki beukan be, neuk buruan eztaukat, e; maskelua eo olako zer bat zan. Cand.”
masma, masmia. Izena. Eibar. marasma. Armiarma. "Inguruko herrietan marasmia eta marmia esaten jako; Eibarren masmia." (SB Eibetno).. content_copy miárma.