Bergara aldeko hiztegia
kintó-bázkai, kintó-bázkaixa.
(b).
Izena.
Urte berean jaiotako kintoak, nahiz eta soldadu joan ez, egin ohi duten bazkaria. · Comida de quintos.
“Urtero Lasan eukitzen dabe kinto-bazkaixa.”
Gauean egiten bada kinto-afai..
kíntzena, kíntzenia.
(d).
Izena.
Jatorriz hamabost eguneko soldata; gero soldata, soilik. Orain desagertzear dago hitza. · Quincena, sueldo.
“Oinddio etxoskuek pagau il ontako kintzenia./ Afai baten gastau juan astebeteko kintzenia.”
kíñu, kíñua.
(b).
Izena.
Keinua, begiz edo aurpegiz egindakoa, batik bat. · Guiño.
“I, kiñua ein ddosk baztarreko rubixa orrek./ Kiñua ta imintziñua ugari, baiña pelotan ganora gutxi.”
ohar bat
Esamoldeak:
kíñuka.
(b).
Adberbioa.
Guiñando, haciendo gestos.
“Kiñuka baten ibiltzen da bere artian./ Bixak alkarri kiñuka pasau dabe denpora guztia./ Floreszentia kiñuka dabill.”
Ik. imintziñoka, siñuka..
kíñu eiñ.
1.kiñu eiñ.
(c).
Aditza.
Guiñar.
“ Kiñu ein ddotsu gizon orrek.”
2.kiñu eiñ.
(c).
Aditza.
iñada egin. Hacer ademán.
“Ezkerrakin kiñu eiñ da eskumiakin jote jok.”
kípula.
ohar bat
1.kípula, kípulia.
(a).
Izena.
botanika.
Allium cepa.
Cebolla.
2.kípula, kípulia.
(c).
Izena.
Zuraren gaitza.
Esamoldeak:
kípulia eiñ.
(c).
Zutik dagoen zuhaitza, zahardadez edo beste zerbaitegatik, ahuldu, urtez urteko betak elkarrengandik bereizi zaizkiolako. Soltarséle las betas al tronco de un árbol.
“Gaztaiña zarrei tta be eitte jakuek kipulia, eta piñuai be bai. Flojiau, materiala ondatu, bastotu, eskaxtu ziero. Klem./ Zuen piñuixak etxok ia ezetarako balio; bere sasoian etzittuan bota eta arek oiñezkero kipulia eindda jaukek.”
Behin kipulia egin ezkero ez du balio materialetarako..
kiputz, kipútza.
(c).
Izena.
Oñati.
Gipuzkoarra (Udanatik haruzkoa, ez Deba Ibarrekoa), gipuzkeraduna.
“"Kiputz-aldekua: de hacia Guipuzcoa: de Cegama, Segura, Idiazabal... Vagos pero buenos tratantes. Kiputz ipurzurixak." (Izag Oñ).”
kiribíldu.
(c).
da
du
Aditza.
kiribilddu, kiribillau.
Entrelazar, ensortijar, enroscar.
“Subia arbolan, besuan ero ankan ero, kiribildu in jatan. Klem./ Trentzatxuak kiribilduaz eitten da kopetia./ Erozeiñ ari be kiribillauta egon leikek. Klem.”
kiribíllau.
Aditza.
1.kiribillau, kiribilláua.
(c).
Adjektiboa.
kiribill.
Kiribilotsua; ileagatik batik bat. · Ensortijado.
“Illia be bai kiribillaua, ta erozeiñ ari be kiribillauta egon leikek. Klem.”
2.kiribillau.
kiríbillo, kiríbillua.
(d).
Izena.
Remolino de pelo, ensortijamiento.
“Mikel txikixak oso kiribillo polittak dauzka illian./ Zeiñek eiñ ddotsu kiribillo orrek?”
kiríbista, kiríbistia.
(b).
Izena.
Bi borobileko korapiloa, zapatei egiten zaiena, adibidez. · Lazada.
“Kiripistia, puntatik tira ein dda prast! libratzen dana. Don.”
kiríka, kirikía.
(d).
Izena.
Oiloen gaixotasuna; mihi azpian sortzen zaien zerbait; lepoa luzatu eta "kiik" hotsa egiten dute. · Enfermedad de las gallinas.
“Etxakixat ze eukitzen daben auan. Kirikia kendu be itte jotsek; zeozek emute jotsek, etxakixat ze izeten dan; traban bat ero. Lepua luzetuta kika. Klem./ Eukitzen dabe ba mingaiña, ba aren azpixan eukitze zeben zan bat, da arek itte zotsen kik. Eta arek jateko traba itte zotsen, da jostorratz bat artu, ta kendu itte jakuen.” Klem.”
ohar bat
kirri-karra.
1.kirri-karra.
Onomatopeia.
"Sonido producido por productos duros y crujientes, al frotarlos, morderlos..." (SB Eibetno)
2.kirri-karra.
Onomatopeia.
"Crujiente. Onomatopeia
“Hau ogixau kirri-karra obia./ bildotsa kirri-karra gustatzen jata.””
kirri-korro.
1.kirri-korro, kirri-korrua.
IzenaOnomatopeia.
"Gosiak tripetan sortzen daben zaratia: tripa-zorrixak.
“Hau gosia! Tripak kirri-korro dakadaz." (SB Eibetno)”
2.kirri-korro, kirri-korrua.
IzenaOnomatopeia.
"Katarruak bular barruan sortzen daben zaratia.
“Katarrua juan dalakuan, baiña ondiok kirri-korro petral bat daukat hamen barruan." (SB Eibetno) ”
kirrímarra.
1.kirrímarra, kirrímarria.
(d).
Izena.
Istilua, eztabaida; zaratatsua batik bat.
“Gaur gabian andra gizonok kirrimarran bat ibillirik izan bia dabe.”
2.kirrímarra, kirrímarria.
(d).
Izena.
Erre fonemaren "eggr" ahoskaketa, frantsesen gisakoa. "Kiggimagga" edo.
“Labandu ta jausi ero. Kirrimarria eitten juan berak,”
Sin. kirrimurro (Oñ.).
kirrimurro.
kirrimurro, kirrimurrua.
(d).
Izena.
Oñati.
"/r/ uvular.
“"Kirrimurrua dauko: tiene la /r/ uvular; eztauko kirrimurroik." (Izag Oñ). ”
"grrr" ahoskatzen da..
kirrímarra.
- ka
- kaiñóe, -i
- kakálardo
- kakáztu
- kalderero
- kalezátar-batzéille
- kána
- kanísu
- kanpósantu
- kapadóre
- kapritxóso, -a
- karápaixo
- karé-mórtero
- karnazero
- kárrete
- kártzela
- kaskarráldi
- kastétxe
- katapardo
- katúill
- kazári
- kera
- killárreskoba
- kintó-bázkai
- kirríxka
- klaríon
- kóbre
- kokálde
- kolgadúra
- komérixa
- kónde
- konpárau
- konsólau
- kontrakarréra
- Kontzezíño égun
- kórkobadun
- korroskára
- kóskor
- koxkor
- kríston
- kui-kuike
- kukurrusalda
- kurkúbitta
- kutx-kutx