Bergara aldeko hiztegia
kolgadúra, kolgaduría.
(a).
Izena.
Esegilekua. · Colgadura.
“Zenbat aldiz esan biot txamarrak kolgaduran lagatzeko.”
eségileku.
kólko, kolkúa.
(a).
Izena.
Lepotik titien bitarteko saila. · Espacio entre el cuello y los senos.
“Txorimalo orrek ura bota dost kolkotik bera./ Kolkua bete keixa batu neban.”
Erdaraz ere "agua por el kolko" entzun ohi da hemen. Ez du, dirudienez, erdal kide zuzenik..
ohar bat
kollar.
1.kollar, kollarra.
Collar.
2.kollar, kollarra.
Izena.
"Especie de yugo para burros." (SB Eibetno).
kolóre, koloría.
(a).
Izena.
Color.
Esamoldeak:
kolóriak bajáuta.
(c).
Esapidea.
Zurbil, kolore onik gabe, norbait.
“Gaur ikusi dot Exekiel, da koloriak ziero bajauta dago.”
koloreik ez egon.
Esapidea.
koloreik ez euki.
Alde nabarmena egon.
“Retegi eta Galartzan arteko partiduak etzeukan koloreik. ”
kolóregórri, kolóregorríxa.
(b).
Adjektiboa.
Kolore gorriko pertsona edo gauza.
“Koloregorri bat da Elusuko abadia.”
ohar bat
kolórezúri, kolórezuríxa.
(b).
Adjektiboa.
Zurbila. · Pálido, -a.
“Mutill kolorezuri batekin ikusi dot.”
kolórga, kolorgía.
(d).
Adjektiboa.
Kolore gabea, kolorea galdu duena. · Descolorado.
“Kolorgia, kolore zurixa ero kanbixautako koloria; babak-eta urak pasautakuan, koloria kanbixautakuan, kolorgak. Personia be bai, gaixuak-eta: “kolorgatuta dao”. Klem.”
kolorgátu.
(d).
da
Aditza.
Kolorea galdu, bai gauzak, bai pertsonak. · Perder el color.
“Aurten babak ziero kolorgatu die.”
kóltxilla, kóltxillia.
(c).
Izena.
Neguan ohe gainean ipini ohi den manta lodia, koloretako irudiak izan ohi dituena. · Colchilla.
koltza.
Zumitzezko egitura? · Entramado de fleje?
komantelabu?.
(c).
lagunartekoa
Frantseseko "comment è la vous", "nola zaude"?
“Zer, komantelabu? Nundik nora zabitz?”
Lehen dezente esaten zen, broma giroan, haurren artean, batik bat..
koménentzia, koménentzia.
(c).
Izena.
Aukera. · Oportunidad.
“Komenentzia ederra euki dou beixa erosteko, ona ta merke./ Eztozu berriz olako komenentziaik izango ezkontzeko.”
Berdinak mugatua eta mugagabea..
koméni izan.
(a).
da
Aditza.
konbeni izan.
Convenir, interesar.
“Emen noizian bein krisisa komeni da./ Guardasol saltzailliei eurixa konbeni jakue.”
komenixa izan.
(b).
Aditza.
Bergarako kalea.
Komenigarria izan. · Ser conveniente.
“Komenixa da baten bat batzarrera joatia.”
Uste dut Bergarako kale aldean entzuten dela bakarrik..
- ka
- kaiñóe, -i
- kakálardo
- kakáztu
- kalderero
- kalezátar-batzéille
- kána
- kanísu
- kanpósantu
- kapadóre
- kapritxóso, -a
- karápaixo
- karé-mórtero
- karnazero
- kárrete
- kártzela
- kaskarráldi
- kastétxe
- katapardo
- katúill
- kazári
- kera
- killárreskoba
- kintó-bázkai
- kirríxka
- klaríon
- kóbre
- kokálde
- kolgadúra
- komérixa
- kónde
- konpárau
- konsólau
- kontrakarréra
- Kontzezíño égun
- kórkobadun
- korroskára
- kóskor
- koxkor
- kríston
- kui-kuike
- kukurrusalda
- kurkúbitta
- kutx-kutx